“Badator negua”. Beti.

Basoan sastraka garbitu dugu. Basatzan, ordea, Luberria sortu. Hazia han eta hemen bota. Uzta oparoa izan da. Basoan zein basatzan kaiolarrak, mintegiak eta baratzak sortu ditugu. Badian ez al gara ba Lezoko Gilen eta bere lagunen ondorengoak?

Informazioa lantzen duen enpresa gara. Hau da, informazioa antolatzen, indexatzen eta hedatzen duen enpresa gara. Kulturala ekinbide nagusitzat jotzen duena. Bertan lan egiteko sustraietara jo behar izan duena; hots, haziaren hautaketa egin dugu. Fruituak loratu ahal izateko (kultura hedapena egin ahal izateko), haziak aukeratu eta zaindu egin ditugu (informazioa jatorrian topatu, baloratu, moldatu, sortu, antolatu, baloratu…). Horrela, hiru alor landu ditugu: Kaiolarrak, Mintegiak eta Baratzak.
Agiri funtsak, pribatu zein publiko; artxibo zein liburutegi bildumak. Informazioa desordenatuta dago. Ulergarri eta erabilgarri jartzen dugu. Bezeroak balore informatiboa baino ez du ikusten honetan, bere zirkulu itxitik aterako ez dena. Guk, tartean, kaiolarrean ataka ireki egiten dugu, ordenatu ez ezik, bildumen baloreak eta edukiak komunikatu egiten ditugu. Bilduma sortu duen erakundeak eta haren gertuko komunitatea (teknikoa zein herritarra) harreman zuzenean jartzen ditugu elkarrekin.
Hasieratik balore kulturala lehenetsi nahi du bezeroak. Erakusteko, zabaltzeko, tokiz aldatzeko… propio landutako proeiktuak dira.
Kutiziak ere landu ditugu. Besteen soroetan agertzen ez direnak. Kultur edukiak sortu eta berritu ditugu. Euskal sortzaileen komunitatean Ereiten-ek izana eta izena (ona) du.
Erroak, zaintza eta ondazilegiak. Horiek gure lan estrategia. Ekoizpen-baliabideak eta kapitala hasierako langileenak dira. Hazkunde orekatua lortu dugu, ereintzan parte hartu zuzena, aktiboa eta kolaboratiboaren alde, etekin komuna xede. Lanarekin eta kolaborazioarekin lortu uzta ez da makala izan. Neguari aurre egiten segitzeko, hurrengo urteotarako EREITENen oinarri organizatiboak sustatu ditugu. Gure lanez ondo bizitzeko, sustraiak ongarritu behar dugu. Horrela:

NEGUAN LUBERRIAK. EREITEN

Basoan ez galtzeko lan baldintzak duinak sortuz.