Artxiboak

Krisia gaur?

Artxiboak erakunde baten gogoa gordetzen du. Erakunde horrek egin duena biltzen da artxiboan. Eta eginbeharrak zehazteko zein eskubideak aldarrikatzeko ezinbestekoa da. Erakundea “udala” denean, herri baten bizitza artxiboan geratzen da jasota, hala edo nola.

Horrek, egoera gorrietan gure arbasoek nola jokatu zuten erakusten du; gure izaera, gure nortasuna, gure kezkak, gure erabakiak… gu izan baino lehen hor daude. Beste batzuetan, baina, gogoak ez gaitu horren urrun eramaten. Izan ere, 20 urte zer da? Asko ala gutxi? Orain dela 20 urteko jendartea gu al gara?

“Euskal Herriko egoera ekonomikoa oso egoera larrian aurkitzen da. Azken hamarkadetan zenbait industri arloek izan duten gorakada, krisi sakon batean bilakatu da gaur egun, gehienetan. Lan postuen galtzea, batez ere industrian, azken urte hauetako eguneroko ogia izan da. Honela, zenbait industrial berrikuntza prozesu eman ziren euskal industrigintzako arlo tradizionaletan, industri alternatiba berririk sortu gabe…”

Krisia. 2013ko urtarrilerako testu bikaina, ezta? Bada, 1991n erregistratu zen Getariko artxiboan. Europa, adierazle ekonomikoak, doitze prozesuak, ERE direlakoak… gauza berria al dira?

“…bereziki 1.979 eta 1985 urteetan, honek 200.000 lan postuen galera ekarri zuelarik. 1.989 urte arte itxurazko “berrezkurapen ekonomiko”aren ondoren, azken bi urte hauek erakutsi dute bukatuak ziruditen berrestrukturaketa eta egokitzeak ez zirela, geroz eta bizkorrago areagotzen ari denaren lehen etapa baizik. Enpresa ezberdinetako iste eta espedienteak igotzen doaz aurreagoko krisietako mugak gaindituaz eta Baskongadetan bakarrik, lehen sei hilabetetan 12.000 lanpostu deuseztatu dira industrial arloan. Adierazgarri ekonomikoak, adituen adierazpenak, komunitateko Administrazio desberdinetan, estatu eta autonomikoetatik, baita agente sozial ezberdinen (bereziki sindikatuak), guztien esanetan, udazken honetarako perspektibak, eta batez ere Europako Akta Bakarra indarrean jartzeari begira batez ere, askoz ere larriagoak dira oraindik.”

Mozioa erregistratu zuen alderdi politikoa ez da esistitzen jada. “Europako Akta Bakarra”ren efektua, nonbait bai. Labe garaiak, arrantza ontziak eta ia mitologikoak diruditen beste ekoizpen uneak aipatzen dira ere. 20 urte aski al dira Historia bihurtzeko?

David Zapirain