Bloga

Kaligrafia eredua

Gaur
erakustera gatozenak lan eskaera gutunak dira. Baina ez edonolakoak.
Gaur egun ikustera ohituak gauden ordenagailuko letra berdinez egindako
curriculumen oso desberdinak dira. Hauek XIX. mende erdialdean
idatzitakoak dira. Idazteko makina edo bestelako tresnak eskasak ziren
garai hartan kaligrafia jakitea beharrezkoa zen hainbat lan egin ahal
izateko eta gehienetan beren ezagutzak erakusteko eskaera gutunaz
baliatzen ziren.

Horrela
ba, hemen ikusiko ditugunak eskolako haurren irakasle izateko aurkezpen
gutunak dira. Kasu honetan, bai Asteasun eta baita Villabonan ere
topatu ditugu gutun hauek. Biek irakasle berri baten beharra zuten eta
hautagai desberdinak aurkeztu ziren beren trebeziak erakutsiaz.

Gutun
hauek benetan ikusgarriak dira. Alde batetik, beraien lan esperientzia
eta ikaskuntzak azaltzen dituzte. Bestetik, idazketarako duten abilezia
erakusteko ikaragarrizko saiakerak egiten dituzte: letra desberdinak
landuaz, apaingarri ugari marraztuaz,…

Guzti honen emaitza dira hementxe ikusiko dituzuen gutun hauetako batzuek. Beraz, gaur erakustera gatozenak, hitz egiteko baino gehiago dira gozatzeko.

Amagoia PiĆ”