Aurra bataiatua da, azteco bidea emayozue. Por la madre…
Jaio
berria atarian abandonatuta. Horra hor 2016. urtean azaldatzen gaituen
gertakizuna. Nahiz eta orain dela 250 urte gertatu. Nahiz eta Europako
bideetan gerratik ihesean 10.000 haur galdu direla entzun eta ahaztu
dugun.
Jaio
berria atarian. Euskal Herrian ez ezik, gertakizun arrunta aitzinako
gizartean. XVIII. mendearen erdialdean umezurtzak ugaritu ziren gure
kaleetan. Une delikatua zen hura. Familia osatzeko zailtasunak oso ziren
nabari. Batetik, ezin etxea sortu; bestetik, ogibidea eskuratzeko
aukera gutxi. Krisi garaia. Ezin ezkondu, ezin hazi jaio berriak.
Haurdunaldiak, espero gabekoak, emakumezkoen ardura eta errua bilakatzen
ziren horrela.
Etxekoen
laguntzarik gabe edo etxerik gabe, garai batean normaltzat jotzen ziren
haurdunaldiak arazo bihurtuta, euskal agintariek umezurtzak nola jaso
eta hezi ezin bideratu.
Umeak
kalean uztea aukeretako bat zen. Horrek gizon baina batez ere emazte
haien sendimenduak uzten ditu agerian behin baino gehiagotan. Hala da,
bederen, Baztango umezurtz honen bueltakoak. Haurra bataiatua dela
adieraztea hala ematen du aditzera. Haurrarekin batera utzitako oharrak
argitzen du hori, euskaraz emana.
Agiri honek jasotzen duenak orain dela 250 urtetan gure aurrekoek pairatutako gordintasuna islatzen du.
250 urte beranduago zer ikasi dugu elkartasunaz, gizarte zerbitzuaz, krisi egoerak sortzen dituen arazoaz?
David Zapirain