Mentalgassi kolektiboa Donostian
Elkarbizitza hitz potoloa. Artea, ez da txikiagoa.
Kontzeptu handiak, sakonak. Ikusgarritasuna ez ezik, buru lan nekezak puzten dizkigute.
Horregatik, Mentalgassiren agerraldia oso da eskertzekoa.
Elkarbizitza norberaren buruarekin hasten da; gertuko paisaia zein gertuko objektuekin segitzen du.
Mentalgassiren
lan sorta honek kalean supituki gelditu gaitu. Harrituta begiratuko
diogu, eta kuriositatez. Egunero ikusten ditugun objektuak eta izakiak,
ohiko tokian ikusiko ditugu. Hobe esanda, Mentalgassiren frame hauek
egunero ikusten EZ ditugun objektuak eta izakiak ikusten laguntzen digu.
Egunerokotasunari buruz hitz egiten digun sorta honek. Tokia
labainkorra dela, txakurra zaunka ari dela, hor beti gizonezkoek pixa
egiten dutela, hemen baten batek txirrinda ahaztu zuela, orube horretan
dagoena ikusteko inora ez doan eskaratzea behar dut…
Elkarbizitza
gure burua erosoa izaten hasten da, irri batekin hasten da, ustekabe
txiki bat du lagun, egunero ikusten eta erabiltzen ditugun trasteak
beste modu batean ikusten lor dezakegu; Kontxan altxorrak bilatzea
bezalakoa.