Bloga

“Liburuetan ez bezala errealitatean izuak ez du mugarik”



ROSA, Isaac

Tiza roja

Seix Barral, 2020

MILLS, Magnus

[The restraints of beast (1998)]

El encierro de las bestias

El Aleph, 2002

[All quiet on the Orient Express (1999)]

Sur le depart

10/18, 2002; Cambourakis, 2013

Sin novedad en el Orient Express

Random house, 2000

J. Mortimerren eta batez ere J. Coeren lanetan, mendebaldeko Europaren bizimoduaren malda behera gurea baino aurreratuagoa zegoela iragartzen da. Berdin gertatzen da M. Millsen lehen bi nobelekin, 1998an eta 1999an argitaratuak, hain zuzen ere (hirugarrena ere hor sartzen ausartzen gara, irakurri izan ez arren, baina izenburua ezin adierazgarriagoa da: the scheme for full employment).

Are, honen gaineko ondoko kritika gure hitzak baina argiagoak izango direla uste dugu.

Ez dago epikarik Millsen lanetan, soilik gure errealitatearen kontaketa ia surrealista bezain erreala; izan ere, TMEOren azalak jada motz geratu diren honetan, erreala eta fikzioa bereizteko zailtasuna gure aro honen ezaugarria da.

Irribarre txikiarekin irakurtzen dira nobela hauek, beldurra eta izua ezkutatzen dituen irribarrea, alegia. Kontatzen dena horren absurdoa izanik, ezin sinetsi geratzen gara, guztiz sinesgarria bada ere. Azken batean, lana, lanaren monotonia, lanaren besteratzea, besteratze hutsa… Stephen Kingek berarentzat nahiko lukeen doinu tentsoa sortzen du Mills-ek. Zer gerta geratzen gara, ikara gertatzen den xalotasun horrek sortzen duela konturatu arte. Ez da, inolaz ere, lasai geratzeko modukoa.

Rosak, berriz, oso bestelako estiloa darabil. Zuzena. Errealitatea azaltzeko hainbeste metafora, berrirakurketa, interpretazio, deskonstrukzio eta berrizendatze jasatea aspergarri bilakatzen ari den honetan, Rosaren pilulak gibelera doaz zuzenean.

Deskribatzen dituen egoerak Millsenak bezain gordinak badira ere, Rosak, ostera, arazoak indibiduoengandik atera eta komunitatera eramaten ditu. Klariona gorriz itxaropen izpia marrazten du, ozpin eta etsipenaren artean. Madrilgo kresalak ez baitu Isaac Rosa kaltetu.