Bloga

Robinsonen ‘El ministerio del futuro’

Kim Stanley Robinson

(The ministry for the future)

El ministerio del futuro

Minotauro, 2021

Liburuari buruz eginiko iruzkinetatik liburua bera laguntzeko hautatu esaldiak ezin zintzoagoak izan. Guztiekin gatoz bat. Alegia: pertsonen arteko elkartasuna eta elkarrenganako konfiantza mundua salbatzeko abiapuntutzat jotzen du autoreak; idazlan politikoa da; zientzia-fantastiko ez fiktizio kontakizuna da; biosfera erortzear dugu, galiarren ospetsuen amets gaiztoetan bezala; ekintza sorta eskaintzen du aurrera egin ahal izateko.

Muturreko egoera batek irekitzen du kontakizuna, covid garaiaren hasieran ekin omen zion eta idazteari Robinsonek. Pandemia ez, beroaldi hilgarria dugu gertaera hori. Hortik aurrera, kapitalismoaren erokeriak biosfera ez txikitzeko ahalegina bihurtzen da liburua. Beraz, fantastikoa baino egiazkoa da argumentua. Are, kapitalozenoa Cthulhuzenoa bihurtuko ez bada, Robinsonek hainbat bide proposatzen du. By any means necessary, dela keynesismo ezkertierra, dela CO2ri lotutako monetarizazioa, dela geoingeneritza poloetan, dela aberatsak gutxitzeko misil harrikatzaileak… munduan zehar jada biosfera bermatzeko eta bizitzari eusteko indarrean dauden ereduak dokumentatzea ere. Artean, euskara eta euskal kooperatibismo klasikoa. Gaudenen eta egongo direnen izenean etorkizunerako ministeritzak sustatuta.

Harrigarriena da azken asteotan prentsan idazleak aipatu bide bat baino gehiago hasi dela aipatzen: FMI eta karbonogabetzea, CO2 atmosferatik xurgatzea, tokiko monetak,…

Stanley Robinson da, ez dugu trama bereziki korapilatsua askatu behar, ezta joan etorri zorabiagarriak segitu ere. Balizko egoerak deskribatzen eta munduaren gainean pentsatu bitartean mundua berridurikatzea baizik.

Beraz, bai. Irakurri gabekoa da eta bide horiek guztiak batzea ere bai. Ahaztu gabe bide horiek guztien gibelean Plan B guztiz beharrezkoa dela. Aipatu ezin den -ismo hori, bizitzarako ezinbesteko gaiak merkatutik at bermatzen dituena eta herritarren ordezkaritza politiko zuzena bermatzen duena, hain zuzen ere.

Elkarrizketa eta Galde-Erantzun sorta bi artikulu hauetan (gazteleraz):

El ministerio del Futuro

https://www.xataka.com/n/kim-stanley-robinson-autor-ministerio-futuro-capitalismo-algoritmo-demasiado-simple-que-intenta-resolver-todos-problemas-vida-solo-metodo