Baliarrainen kaleak jazten
Egun kaleetan errotulazioak ikustean bizi guztian bertan daudela pentsatu dezakegu, baina, ba ahal dakigu noiz hasi ginen kaleak eta etxeak zenbakiz jazten?
Estatu mailan bezala, Baliarrainen ere kaleetako errotulazioak XIX. mendeko kontuak dira. 1887ko apirilaren 3ko osoko bilkuran 1877ko urtarrilaren 12ko Errege Agindua betez Udalak etxeen eta kaleen zenbakiak batzen zituen zerrenda bat eratu zuen. Horretarako herria bost barruti edo kaletan banatu zen: Calle de Santa MarĂa, Cuartel del Poniente, Cuartel del Oriente, Cuartel del Norte eta Cuartel del Mediodia.
Eratu zuten zerrenda oso oinarrizkoa da. Baserriei eta etxeei zenbaki bana eman zizkien eta herriko orografia kontutan izanda multzo desberdinetan banatu zituzten. Izenetan ikusi dezakegun bezala, Puntu kardinalen izenak jarri zizkieten, hiri-nukleoa erreferentziatzat hartuta. Gaur eguneko mapa baten gainean barrutiak horrelako zerbait izango lirateke.
Gainera, 1990. urtean baserri gehiago daudela ikusi dezakegu. Horrez gain, barruti bakoitzeko arduradun bezala lehendakari eta idazkari bana izendatzen dira.