Baliarrainen, irakurtzen ulertzen
Akten hustuketa idatzita dagoena irakurtzea eta bertan jartzen duenaren laburpena egitea dela laburbildu daiteke. Askotan zailena irakurtzeko ahalmena izatea dela pentsatzen da baina kasu askotan garrantzitsuagoa da testuingurua ondo ulertzea hustuketa zuzena egiteko.
Agian, horrela esanda ez da ulertzen, horregatik adibideak jartzea esandakoa frogatzeko modurik egokiena litzateke.
Baliarraineko Udal Artxiboa. Signatura: 0003-1_020
“ El examen y aprobación en su caso / de la ordenanza de guardería rural que / se proyecta implantar “
Irakurketa egin ostean segur aski burura etortzen zaigun lehen pentsamendua landa haurtzaindegi bati buruz dabiltzala izango da baina Udal ordenantza hauek Basozaintzari buruzkoak dira, hau da, ordenantza hauek mendi eta landa zaintza zerbitzua arautzen duten neurriak dira. Herritarrek urtero zerga bat ordaintzen zuten zerbitzu hau mantentzeko, beste udal zerbitzuekin egiten den bezalaxe.
Beste kasu batzuetan aktak ere akatsak izan ditzaketela ulertzea nahitaezkoa da. Akats batzuk beste batzuk baino errazagoak dira ulertzeko.
Baliarraineko Udal Artxiboa. Signatura: 003-2_090
“La reunión tenía por objeto dar cuenta / de la aprobación de la agrupación con los pueblos de Icasteguieta, Baliarrain y esta / villa por el Excelentísimo señor Ministro de la Gobernación…”
Kontuan izanda osoko bilkura hau Baliarrainekoa dela, “la agrupación con los pueblos de Icasteguieta, Baliarrain y esta villa” esaldiak ez du zentzu askorik. Hala ere, testuingurua ezagutzen dugunez, akats hau ulertzen laguntzen digun bi datu ditugu. Alde batetik, badakigu Legorretak, Ikaztegietak eta Baliarrainek idazkaria partekatzeko asmoz elkarte bat sortu dutela aurreko akta bateri esker eta beste alde batetik, idazkaria hiru tokietan berdina izanda akatsak egotea normalagoa da. Hori dela eta falta den herria Legorreta dela dakigu. Adibide hau jarraituta, idazkari berdinak hiru herriko aktak idazten zituenez akta bat baino gehiagotan data topikoa gaizki jarrita dagoela ikusi ahal izan da.