Asteasun bolatokia jarri zuteneko dokumentazioa artxiboan
1962
urteko martxoan Sabino Jauregi Legarrak jarduera baimen bat eskatu zuen
Asteasuko Udalean. Kale Berria 7 zenbakian eraikitzen ari zen etxearen
beheko solairuan taberna edo ardandegi (bodegón) bat irekitzeko asmoa
aurkeztu zuen “…para el despacho al público de bebidas al denominado
chiquiteo…”.
Idatzi
hau aurkeztu eta 5 egunera bere jarduera eskaera aldatu zuen. Tabernaz
gain, eraikuntza berriaren ezkerraldean bolatoki bat ere jartzeko
baimena eskatu zuen. Honela zioen bere idatziak: “…como complemento al
mismo (tabernari) la instalación de un juego de bolos, bolatoki como se
les denomina en esta provincia, que cuanto se echa de menos en un
pueblo como este eminentemente rural, donde la afición es muy grande y
desapareció hace tiempo el que existía.”
Hala
da bai, garai hartan ikaragarria zen bolo jokoaren inguruan biltzen zen
jendetza eta herri askotan zegoen bolatoki bat. Haietako asko desagertu
diren arren, oraindik zutik geratzen diren bakan batzuei esker badakigu
bolatoki gehienak oso sinpleak zirela: kalean bertan egiten ziren
aterpe batekin estaliak. Asteasun eraiki zenari buruz deskribapenik
ezin dugu eman, artxiboan obra proiekturik ez bait dago, ezta argazkirik
ere.
Garai
hartan, Udalbatzak zerbitzu mota honen beharra garbia ikusten zuen
agian, baiezkoa bi hilabeteren bueltan jakin arazi bait zioten. “… en
razón a que en la localidad no existe ninguno y a la gran afición de los
vecinos que lo echan de menos y se ven obligados a trasladarse a otros
pueblos…” esaten du Udalbatzaren erabakiak.
Jarduera
hau irekitzeagatik Sabinok pagatu behar izan zuen tasa 150 pezetako
izan zen. Taberna irekitzeagatik ere beste 150 pezetakoa izan zen tasa.
Eta bi kasuetan, noski, Gobernadore Zibilaren baimena lortu behar izan
zuen irekiera baimena lortu ahal izateko.
Gure irakurleen artean zeinek ezagutu du bolatokia?
Amagoia Piá