Harria Hitz bisita abuztuaren 29an
Euskal Herria eta bere kultura sakonago ezagutzeko aukera paregabea suertatzen da aurten. Euskal Wikilarion Kultura Elkartearen proposamenera batzen gara Usurbilen eta horretarako WIKIBIZI antolatu dugu HARRIA HITZ bisitarekin batera.
HARRIA HITZ ibilbidea euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu eta hortarako herrian ikus daitezkeen zenbait elementu ezagutuko ditugu bisitan: Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua…
EGUNA ETA ORDUA: Abuztuak 29, larunbata, 11:00
EGITARAUA:
11:00 Usurbilgo frontoian elkartu
11:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean + WIKIBIZI
12:00 Amaiera
Bisitaren prezioa 5€koa izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (15 lagun, gehienez).