HARRIA HITZ bisita gidatua Usurbilen

Oporrak hartzeko desiratzen? Datozen egunotarako planik bai? Gu proposamen batekin gatoz: apirilaren 7an, larunbatean, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko dugu Usurbilen.

Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda eta baita eztanda horren ondorena ere. Harria Hitz ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.

Horrez gain, TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa -Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea- ezagutzeko aukera izango dugu, eta Zumeta Arte Estudiora -Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoa Zumetak partekatutako espaziora- ere gerturatuko gara.

EGUNA ETA ORDUA: Apirilak 7, larunbata, 10:00

EGITARAUA:

– 10:00 Usurbilgo frontoian elkartu

– 10:15 TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita

– 11:30 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean

– 13:00 Zumeta Arte Estudiora bisita

– 14:15 amaiera

HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688818017, info@ereiten.com

Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).