Komikigintza ardatz Coruñako herritarren laborategian
Azaroaren 6tik 8ra A Coruñan Kultura Ministerioak eta A Coruñako Udal Liburutegien Sareak bultzatutako “Pensar las comictecas” Herritarren Laborategiak izan dira. Bertan komikiaren eta kulturaren munduko pertsona nabarmenek parte hartu zuten, hala nola Arantxa Mariskal (TBK), Alicia Selles (liburutegietan aholkularia), Laia Sanchez (Citilab), Elisa McCausland (kazetaria,komikilaria..) edota Vicente Funes (BRMU) besteak beste.
Bost proiektu aurkeztu ziren bertan:
- “Fanzinotekak eta fanzineen sorkuntza”: fanzineei, genealogiari eta autogestioari buruzko tailerra, tokiko testuinguruetan sormena eta dinamizazio kulturala sustatuz. “Komikiaren ekosistema baterako aliantza estrategikoa “: komiki-eragileen tokiko sare bat eraikitzea bilatzen zuen ahaleginak koordinatzeko eta komikien irakurketa sustatzeko.
- “PAF! helburu”: komikigintza dinamizatzeko kostu txikiko proposamena izan zen.
- “Unibertsitateko Komikteka”: Komikia unibertsitateetan hezkuntza-tresna gisa txertatzeko proiektua.
- “Komikiak BHIetan irakurtzen”: elkarlaneko wikia sortzea, komikia eskola-curriculumetan txertatu asmoz gazteentzat garrantzitsuak diren gaiekin, hala nola osasun mentalean edo identitatean.
- “Aitona-amonen komikiak”: belaunaldien arteko jarduerak eta adinekoentzako komikiei eskainitako espazioak proposatu zituen.
Proiektu hauen guztien helburua liburutegiak espazio bizi, komunitatearekin konektatuta eta inklusibo bihurtzea izan zen. Ereitenek duela bi urte proiektu bat aurkeztu zuen Donostiako Hiri Laborategietan, eta proiektu hau aukeratu zuten han ere. Hori dela eta, orain gonbidatuta egon da “Unibertsitateko komikteka”n parte hartzera. Nekane Barandiaran lankidea izan dugu aditu dinamizatzaileen
artean, talde baten buruzagitza lanean. Zortzi lagunen taldea zen, oso aberatsa eta era berean baita kaotikoa ere. Ereitenen esperientziatik lur-hartzera lagundu behar genuen, ideiak ez hain teorikoak izaten eta izaera dinamikoagoa hartzeko bidea erraztuz. Orain ikasitakoa probestu eta hurrengo dinamikan txertatzeko aukera izango dugu, aldi erean komikiari duen garrantzia emanez.