Martxoak 8 Ereitenen
Gure enpresa, Ereiten, enpresa feminizatua da, langileen %68 gara emakumezkoak, eta aldiz, %32 gizonezkoak.
Emakumea eta gurekin lotzen diren zaintza edo desorekak, eta antzeko beste hainbat gai oso presente dauzkagu gure egunerokoan. Eta gure eguneroko hautu txikiak azalera ekarri nahi ditugu gaur. Esaterako, liburutegietan lanean dihardugunean, beti kontuan izaten ditugun lanketa hauek, gure eguneroko iraultza txikiak direla ere esan dezakegu.
- Feminismoaren txokoa sustatu, elikatu eta bisibilizatu dugu interesguneei esker
- Irakurle talde feminista sustatu eta dinamizatu dugu
- Liburu erosketak prestatzean emakume idazle, sortzaile, marrazkilariak beti jomugan izaten ditugu
- Sare zein web orrietarako idaztean kontuan hartzen dugu generoa
- Iruzkinak egitean bai idatziz, zein ahoz, genero ikuspuntua (liburuaren gaia, egileak, protagonistak) kontuan izaten ditugu
- Orokorrean ezezagunak diren emakumeak ezagutarazten saiatzen gara, lehen planora ekarriz
- Jendarte desorekatuak daudenean babesa eta zaintza sistema aktibatzen dugu langileen artean
- Berdintasuna ere aldarrikatzen dugu. Esaterako irakurle taldeetan lantzen diren liburuen erdiak gizonezkoek eta beste erdia emakumezkoek idatziak izan ohi dira. Nahiz eta, esan dezakegun talde hauetako parte hartzaile kopuru handiagoa izan emakumezkoa…
Hauek izan dira eguna iritsi aurretik gure artean aipatu, eta azpimarratu ditugun kontutxoak. Gure barne gogoetak zein kanpora begira jartzen ditugunak. Ahal dugun heinean egunero saiatzen baikara jabekuntzarako pauso txikiak baina seguruak ematen, bai liburutegietan, zein gainerako arloetan ere.
“Aldatu ezin ditudan gauzak ez ditut onartzen,
onartu ezin ditudan gauzak aldatzen ari naiz”
Angela Davis