blog

luGORRI

Artxiboak

Krisia gaur?

Artxiboak erakunde baten gogoa gordetzen du. Erakunde horrek egin duena biltzen da artxiboan. Eta eginbeharrak zehazteko zein eskubideak aldarrikatzeko ezinbestekoa da. Erakundea “udala” denean, herri baten bizitza artxiboan geratzen da jasota, hala edo nola. Horrek, egoera gorrietan gure arbasoek nola jokatu zuten erakusten du; gure izaera, gure nortasuna, gure kezkak, gure erabakiak… gu izan baino…

Erakusketak

Fiona Tan, Point of departure

Nor da Tan? Neska al da? Nongoa da? Erakusketa honetako hainbat bisitariek egiten dituzten ohiko galderak dira, eta beraiek jakin gabe, urteetan zehar artistak berak bere buruari egindako galderak burutzen ari dira… Nortasunaren inguruko galderak , bere nortasunaren ingurukoak. May You Life In Interesting Times (1997) lanean Tan bisitariekin bere familiarekin edukitako une intimoak partekatzen…

Artxiboak

Urkatzeak XVII. mende hasierako Villabonan

Artxiboko dokumentaziorik zaharrenak herriari buruzko hainbat eta hainbat berri bitxiren eta arlo ezberdinen inguruko berriak aditzera ematen dizkigu. Izan ere, udal kontuek, udalbatzak zituen gastu ugari islatzeaz gain, hauen zergatia adierazten du. 1622ko abenduaren 12ko dokumentuan adibidez, auzien eta epaien inguruan berri bitxi zein latza eskaintzen digute: urkatze bat, hain zuzen ere. Iturriak islatutakoaren arabera,…

Erakusketak

Naufragioak euskal kostaldean

Marinel askok itsasoari beldurra baino, errespetua diotela esaten dute. Halere, benetako beldurra itsasbasterrean, euren familiekin geratzen dela pentsatzen dut. HItzez esan ez eta euren buruetatik aldentzen saiatu arren, beti dago hor. Oinaze hori ulertu eta justifikatu egiten da Untzi Museoko Naufragioak Euskal Kostaldean erakusketan. Baina urperatzeek ez dute heriotza, galera edota ahanztura bakarrik ekartzen. Aretoaren…

Artxiboak

Bizitzea ez baita debalde

Ohitzen ari gara jendea kalean bizitzen ikusten. Ohitu ahala guri bost. Urrun ikusten dugu egoera hori, nahiz eta gertu gertuan atzeman. Egoera hau, baina, ez da berria. Gure aurrekoek ere horrelakoak ezagutu dituzte. Kalean bizitzearen errua kalean bizi zenaren errua zen orduan. 1760ko ekaineko pasadizo batek hori argitzen du Asteasun. Poliziaren garaia baino lehen, ordena…

Artxiboak

Errebotea Villabonako artxiboan

Jakin badakigu pilota dela Villabonatarren kirolik kuttunenetako bat. Errebotea bereziki, Antzinatik datorren jokua da hau, nahiz eta gaur egun beste kirol batzuen indarragatik baztertua izan. Artxiboko dokumentuen artean murgilduta, kirol honen inguruan hainbat agiri topatu dugu eta interesgarria deritzogu hauek erakustea. Honela, pilotari erreferentzia egiten dion agiririk zaharrena 1733 urtekoa da. Akta liburu bateko erabakien…

Artxiboak

Oguey eta amamar milla ta bosteunda laroguetaçorçi

Asteasuko Udal Artxiboan gordetzen diren XVI. mende hasierako protokoloetan xumea bezain ez-ohikoa den datua topatu dugu: euskaraz idatzitako hitzak, hain zuzen ere. Garai horretako orain arte azaldutako hitzekin alderatuez gero, Asteasuko hau oso bestelakoa dela esan behar dugu. Salbuespenak badaude ere, orokorrean izenak, esaldiak, esaera zaharrak edota hitz askeak gaztelaniazko testuinguru batean txertatzen dira. Hau…

Erakusketak

Elena Asins

Sinplea, eta aurretik pentsatutako sinpletasun geometriko horretan konplexutasuna ezkutatzen da, Asinsen lanaren eta izaeraren isla. Kontzeptuala. Bere hastapen artistikoetatik planteatzen dituen gaien inguruan sortutako ideien bilgarri diren obrak. Dolmenen errebisioa, kasu honetan bideo formatuan; momentuan, artista, medio honetan lanean aurkitzen da erosoen; piezen osagarri bezala, Gorka Aldak, kontu handiz, soinu elektroakustikoz eratutako musika zorrotz eta…

Erakusketak

Vicente Ameztoy Villabonan

Leyendo la maravillosa pequeña autobiografía en negro, sobre fondo gris del catálogo de la exposición Karne & Klorofila, supe que Vicente Ameztoy solía identificarse con ese animal que le correspondía según el horóscopo chino, cuya cresta-roja veía similar a su pelo-rojo. Algo ‘gallito’ debía de ser, al menos eso es lo que en ese mismo…

Erakusketak

Leizeak. Irudiaren labirintoak

Badira 2 hilabete Koldo Mitxelenako Erakustaretoa irudi kontzeptuaren bueltan dabilela bere Leizeak. Irudiaren labirintoak erakusketan, baina haratago, irudiaren presentziak egungo gizartean duen garrantziaren arrastoa nabarmena da. Hiri berri batera iritsitakoan, gaur egun, gehienetan, ikusi beharrekoa zer den argi izaten dugu. Badaude aurrekariak, informatu gara, lonely planet hartu dugu liburutegian, harro gaude gure jakintzaz, gure lagunen…