blog

luGORRI

Artxiboak

Herriko dantzen araudia Lazkaon

Folklorea dugu giza-komunitate baten nortasun zantzua. Gizarteak eraldatu ahala, iraganeko ohiturak errekuperatu, gureganatu eta errepikatu egiten dugu. Oso gutxitan, baina, ohituren esanahia aztertzen dugu eta, ia inoiz, ez ditugu usadio horiek modu historikoan pentsatzen. Hau da, betikotasunaren ikuspuntutik hartu eta errepikatu egiten ditugu. Beti izan da horrela, eta beti hala izaten jarraitzeko errepikatu egiten ditugu.…

Artxiboak

Jaiak antolatzeak duen lana

Urtero Udalak herriko jaiak antolatzen ditu emozio handiz. Eta helburu gisa aurrekoak baino alaiagoak izan daitezen hurrengoak eta inguruko jendea herrira gerturatu dadin. Eta hala izan ohi da aspalditik. Adibidez,1913 urteko San Prudentzio jaietako ospakizunetarako Udalak Ordiziako musika banda ekarri nahi izan zuen, Baina “por razones ajenas a su voluntad” ezin omen zuten etorri. Gainera,…

Artxiboak

Zein da Lazkaoko Udalbatzaren lehen erabakia?

Jakin badakigu Lazkaoko herria 1743 urtea baino lehenagokoa dela. Artxibo Orokorrean ordea urte honetakoa da Udalbatzaren bilkuren akta libururik zaharrena. Beraz, hau lehenengo erabakia ez den arren, dugun lehenengoa bai. Eta ez da edonolako erabakia. Garai hartako egoera gogorrenetako bati egiten dio aurre Udalak. Urte horretan, otsailean, Domingo Iztueta eta Josefa Sarasola senar-emazteak zendu ziren.…

Artxiboak

Lazkaoko udal kontuak XIX. mende amaieran

1882ko otsailaren 21 egun mugitua izan zen Lazkaoko udaletxean. Egun hartan Osoko Bilkura bat ospatu zen. Hau da, herriko alkate eta zinegotziak herriaren eta bere kudeaketaren inguruko erabakiak hartzeko bildu ziren. Garai hartan ia astero elkartzen ziren eta ondorioz, gehienetan bilerak motzak eta landu beharreko gai gutxikoak izaten ziren. Egun hartarako ordea gai oso bereziak…

Artxiboak

Simancaseko Artxibo Nagusiko altxorrak: San Joan naoaren neurketa espedientea

Laburpena: Oraingo lerroek, Ternuan, 1565 urtean hondoratutako San Joan baleontziaren ezagutzan sakontzen jarraitu nahi dute. Ezezagunak ziren Simancaseko Artxibo Nagusiko bi testuren ondotik egindako hausnarketa txiki baten ildoari eusten diote, baina helburu xumeago batekin: dokumentu horien transkribaketa plazaratzea. Alde batetik, itsasontziaren neurketa dugu, 1563an egindakoa. Bestetik, 1567an hartutako lekukotzak daude. Horien asmoa Erramu Arrietakoa naoaren…

Artxiboak

Oria ibaiaren poluzioaren aztarnak Villabonako artxiboan

Poluzioa eta honek klima-aldaketarekin duen lotura gaurkotasun handia duen gaia da: hedabideek aldi oro jakinarazten dizkigute enpresek hartutako neurriak haien jardueraren ondoriozko kutsadura murrizteko. Uraren poluzioa aipatzen denean, ezinezkoa da Oria ibaian ez pentsatzea. Horregatik, gaurkoan Villabonako ondare industrialarekin gatoz berriro. Herri honen kokapen geografikoa dela eta, Oria ibaiaren ertzean, industriak errotze handia izan zuen…

Artxiboak Bloga

Ekainak 9, artxiboen nazioarteko eguna (eta astea)

Artxiboak ospatzen ditugu, artxibozainak ospatzea, baina, beste upel bateko sagardoa da. Izan ere, eskuz eta tintaz idazten zen garaikoa omen ofizioa. Akaso ere mekanografiatzen zen garaietara arte, edo. Nonbait, agiriak multinazionalen zerbitzarietan gordetzen direnez geroztik, artxiboa ez da artxibozainen lana. Prozesu administratiboak ezagutzea, erakundearen historia nahiz osatzearen ezagutza, indexazioak eta tesauroak, balorazioak, edukien gaineko kontrola…

Artxiboak

1897 eta 1898ko soldaduxka : Belauntzatarrak Kubako gerran

Soldaduxkaren istorioa ezaguna da askorentzat baina belaunaldi berrientzat agian ez, izan ere, 2001. urtean bertan behera geratu baitzen XVIII. mendetik abiarazia zegoen erreklutamendu sistema. Soldaduxka edo “mili”-ak urte jakin batetako kintoak (gazteen bostgarren zatia) erreklutatzean zetzan, zozketa bidez. Hauek formakuntza militarra jasotzen zuten urte bat edo biz gutxi gora behera eta bake garaietan baldin bazen,…

Bloga

Lekuona Fabrikako Kultura mediazio lanak

Lekuonan garatzen ditugun kultura mediazio lanak gehienbat Lekuona Fabrikak eskaintzen duen Legamia programarekin lotuta daude, nahiz eta Legamiatik kanpo ere beste lanen bat ere burutu izan dugun. Hauen artean, besteak beste, herriko ikastetxe ezberdinekin lantzen dugun Kultura Podcasta edo udaletxeko sail ezberdinak edo liburutegiarekin egindako kolaborazioak daude tartean. Legamia egitasmoa Errenterian errotu eta eragina izango…

Liburutegiak Lugorri

2022an Txanogorritxo Hondarribiko Liburutegian

Aurreko urteetan bezala, 2022an Txanogorritxo gaiaren inguruan hainbat ekitaldi antolatu genituen helburu batzuekin: gaiaren ikuspuntu desberdinak izatea eta komunitatearen beharrei erantzutea. Eskolako tailerrekin eskolen komunitatearekin aritu ginen; zinemaren bidez natura, helduak edota emakumea ekarri genuen liburutegira; autodefentsa ikastaroa ere izan genuen; Jokin Mitxelenaren, zuzeneko, marrazkiek gure idazleek, beraien testuen, irakurketa lagundu zuten; liburutegian izaten diren…

Artxiboak

Arrate eta txirrindularitza

Arrate aspaldidanik izan da eibartarrontzat leku berezia. Denok ezagutzen ditugu bertan ospatzen diren jaiak, bertako eliza eta zelaiak, eta asko gara mendi buelta bat eman ostean, orain denbora gutxi itxi zen Kantabria tabernan zerbait hartzera geratutakoak. Baina Eibartik kanpo, nazioartean ere, Arrate izena esanda, hainbat jenderi ezaguna egiten zaio. Honen arrazoi nagusietako bat txirrindularitza da…

Artxiboak

Zer egiten du honek hemen?

Artxiboan lan egiteak beti ekartzen du sorpresaren bat. Gipuzkoako Artxibo Orokorrari buruz idatzi genuen beste berri zaharrago batean esan bezala, martxan dugun proiektu honetan Ogasuneko dokumentazioa da aztertzen ari garena. Batek pentsa dezake denbora guztian diru kontuak besterik ez ditugula ikusten. Hori hein handi batean horrela da, eta nahiz eta ez diodan garrantzirik kendu nahi…

Artxiboak

Elosegitarren artxiboa Gipuzkoako Artxibo Orokorrean

Dakizuenez, oso Leial eta oso Noblea den Tolosako villa honetan arras ezagunak dira urte luzez bertan ekoiztu diren Elosegi txapelak, egun herriaren bereizgarrietako bat izatera bilakatzeraino. Gipuzkoako Artxibo Orokorretik, Elosegitarren funtsarekin lan egitea eskatu digute, txapelen enpresak dohaintzan eman baitzien familiaren zenbait argazki eta dokumentu. Lan honen lehen zatia arras pollite izan da, izan ere…

Artxiboak

¿Y si la nao reconstruida no fuera la “San…

 Actualmente, la nao “San Juan”, hundida en Labrador, en la costa canadiense, en 1565, es de sobra conocida. Esto se debe básicamente a tres hechos: al descubrimiento documental de su existencia y de su naufragio en el puerto de Buttes, identificado como el actual Red Bay, realizado por Selma Huxley; al hallazgo, en ese mismo…

Artxiboak

Eta berreraikitakoa “San Juan” baleontzia ez balitz? Datu berriak…

Egun, Kanadako Labrador aldean 1565ean hondoratu zen “San Juan” naoak oihartzun handia lortu du. Lehenengo pausoak Selma Huxleyk eman zituen. Ikertzaile honek itsasontziaren berri izan zuen dokumentazioan, baita bere hondoratzearena ere, Buttes delako portuan gertatutakoa, egun Red Bay izenekoarekin identifikatu den horretan. Ondoren, inguru horretan itsasontzi bati zegozkion eta egoera onean zeuden aztarnen aurkikuntza etorri…

Liburutegiak

Armagintza eskolaren funtsa katalogatzen Portalean

Eibarreko liburutegian uda hasieratik hona aritu gara lanean Portalea eraikinean, lehengo arma fabrika zaharrean berreraikitako kultura-etxe laberintiko honetan. Bertan Armeria Eskolako XX. mendeko liburutegiko funtsa katalogatzen ari gara. Azken dokumentuekin gabiltza jada, amaitzear dugun lantxo honetan. Hauek batez ere ingeniaritza munduko testu-liburu, aldizkari eta katalogoak dira. Azken apalategietan Estatu Batuetako pasa den mende hasierako enpresa…

Artxiboak

Igantziko kontuen zirimola

Nominen ordainketa, ibilgailuen gaineko zerga kobratzea, teilatua berritzeko obra baimenaren tasa kobratzea, bulegoko materiala ordaintzea, igerilekuetako jardinetan haziak botatzeagatik ordaintzea,… Ordainketa aginduak gora eta kobratzeko aginduak behera. Urteak aurrera eta urteak atzera. Horrela gabiltza Igantziko Udal Artixboan.1993 urtetik aurrerako kontuen antolaketa lanak egiten. Lankide batek esaten duen moduan, “badira 30 urte, hain gertu ikusten dugun…

Artxiboak

Gordailua. Gipuzkoako ondarea zaintzen

Teknologia berrien eta Internet artean bizi gara, eduki digitalez inguratuta. Bainamundu berri digital honetan ez dugu ahaztu behar kultura-ondarea kontserbatzearengarrantziaz. Gure arbasoetatik jasotako eta egungo gizarteak sortutako ondareaz. Gure lurraldeko kultura-ondarearen zati bat Gordailuan jasota dago. GordailuaGipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroa da eta bertako kultura-ondarea biltzea, zaintzea eta ezagutaraztea du helburu nagusi. Irunen kokatutadagoen…

Artxiboak

Igantziko bestak: bertsolariak, kirola eta zenbait dantza polemiko XX.…

Gainean dugu 2022ko San Miguel eguna, Igantziko herriak gogotsu itxoiten duen data, buruilaren egun honekin hasten baitute herriko bestak igantziarrek. Udal artxiboan daukaten funts interesgarrietan arakatzen ibili gara, bertan dituzten bestetako programak kuxkuxeatuz. Zenbait ale dituzte, XX. mende hasierakoak, intereseko datuak ematen dizkigutenak Igantzi eta igantzitarren inguruan, duela ia 100 urteko jaiak nola ospatzen zituzten…

Artxiboak

Arantzako udal araudiak 1892 urtean

Herri guztiek dituzte ordenantza ugari. Tokiko legediak osatzeko azken mailako araudiak dira. Bertan biltzen dira zuzenbide administratiboaren inguruko irizpideak: hirigintza arauak betetzeko, zergak nola eta noiz ordaindu… Garai batean ordea, bizitza pribatuko hainbat gai ere arautzen zituen. Honela ikusi daiteke Arantzak 1892 urtean onartutako udal ordenantzen testuan. Testu honek 4 izenburu nagusi ditu. Hau da,…