blog

luGORRI

Bloga

Hispanidad Hispanidadea bihurtuta

Gizarte modernokoak ginen, erreferente berriak sortu, ikur foralak arbuiatu hispanidadearen moldea apurtu zutenetakoak, alegia. Orduko pentsalari asko, gizonak, poetak ziren. Filosofoek ere jende arruntak ulertzeko moduan kontatzen zuten kontatu beharrekoa. Aresti aspertzen zen. Azurmendik 1968an libertadea eta ikono horiek kontrakoak zirela zioen (Olerti aldizkarian. Hitz berdeak liburuan, berriz, 1971an  zentsuratu. Atzeratu zen manifestua Susak Hitz…

Artxiboak

Telefonista, emakumeen lanbidea

Apirilaz geroztik Gipuzkoako Artxibo Orokorrean ari gara lanean Diputazio Probintzialeko (1877-1977) ogasunari dagokion dokumentazioa antolatzen. Aldundiak zerga bilketan eta gastu eta diru sarreren kudeaketan sortutako dokumentazioa da antolatu eta deskribatzen ari garena. Halakoetan, instituzio publiko bateko dokumentazio historikoarekin lan egiten dugunean dokumentuetan soilik gizonezkoen izen-abizenak ikustera ohituta gaude, XX. mende amaiera aldera arte gizonezkoak baitziren…

Bloga Liburutegiak

Historia arakatuz istorioei esker : ‘Diez mil elefantes’ komikia

Historia edo historiak kontatzeko Hamaika modu daudela erakutsi dugu maiz. Gehienetan oinarritzen gara dokumentazioan, oinarri fidagarrietan, garaikoetan… Kasu honetan oinarritzat hartu den materiala irudizkoa da. filmatutako eta argazkietan jasotako hainbat eta hainbat dokumentu. Baina zer erakusten dute hauek? eta zer ezkutatzen dute? Galdera hauen erantzunak topatu asmoz, burutu dute Pere Ortín eta Nzé Esono Ebalék…

Artxiboak

Berriak Gipuzkoako Artxibo Orokorrean

Orain dela hilabete batzuk proiektu berri bati hasiera eman diogu, oraingoan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Tolosako San Frantzisko kalean kokatuta dagoen Gipuzkoako Artxibo Orokorrean gaude hain zuzen ere. Ez da lehenengo aldia Ereitenek eta Aldundiak elkarrekin lan egiten dutela, izan ere, urteak daramatzagu proiektu desberdinak aurrera eramaten, bai Tolosan baita Oñatin ere, Gipuzkoako Probintziako Artxibo…

Artxiboak Bloga

Pasaia eta Bristol

Askotan, Historian zehar gertatu pasadizoak ulertezinezkotzat jotzen dira. Bitxikeri azaldu ezinak. Gero eta gehiago, orduan eta hobe. Era berean, beste askotan, gertakizuna da aintzat hartzen dena, prozesu historikotik gaindi. Ildo horretan, gainera, sasi egiak bihurtzen dira egi bakar. Ikusgarria, festibalgarri bihurtzeraino, beharrezkoa balitz. Giro hits eta itxi horretan, gutxi dira lanari eta talentuari esker gertakizunak…

Artxiboak

Perspektiba kontua da

Zalantzarik gabe, perspektiba kontua da. Artxibo mota desberdinak daude, asko, ia artxiboak beste: modernoak, ruinosoak, erosoak, berriak, handiak, hotzak,… Haietara goaz lanera, egunero jantziko dugun arropa haiei egokituaz. Lanera goaz bakarrik, binaka, onenetan hiru lankide. Batzuk musika eramaten dugu, besteek nahiago Irratiko hizlarien konpainia, besteok nahikoa dugu gure pentsamenduak entzutearekin. Prest daramagu bakoitzerako aproposena. Dagoeneko,…

Artxiboak

Lazkaomendiko landa eskola

XX. mendearen lehen erdira arte esan daiteke ia inor ez zela herri txiki edota herrixketako eskola eta bertako ume edo gazteen hezkuntzaz arduratu. Oso gutxi ziren ume eskolaratuak, eta hauetako asko sasoi zehatz batzuetan besterik ez ziren joaten, baserrietan lan egitera behartuta baitzeuden. Herrietan bizi zirenek eskola gertuago izatearen abantaila izan ohi zuten, baina mendialdean…

Artxiboak

Antzekotasunak

Segurako Udal Artxiboan argazki bilduma bateratu bat sortzen ari gara. Duela urte batzuk herritarrei etxean gordeta zituzten irudiak udaletxera ekartzeko gonbita egin zitzaien; gero, banan bana digitalizatu, eta kopia erakundean gorde asmoz. Artxibozaintzak arkeologiarekin duen antzekotasunak nabariak dira: objektuak bere sorrera –edo sedimentazio- testuingurua beharrezkoa da interpretazio ziurrak egiteko. Testuinguru hori, gure kasuan, egitura organiko…

Bloga Liburutegiak Lugorri

Ekialde Hurbila komiki bidez, tunel batetik abiatuta

Rutu Modan Túnels. Llibreria Finestres  Kidetzaren Kutxa Indiana Jones ala Laura Croft-en helburuen artean, edo jabetzen artean badugu ere, hura topatzea dute helburu Rutu Modanen komiki honen protagonistek. Hauek talde heterogeneo batera batu beharko dute, nork berak bere txangurro tartean, kutxa sakratuaren bila abiatzeko.  Abentura klasiko bezala irakurtzen ahal da komikia, Tintin ala Blake eta…

Liburutegiak

Cristóbal Balenciaga Museoaren liburutegia

Cristóbal Balenciagaren izena entzutean denok dakigu nor zen. Jostuna eta moda diseinatzailea, mundu zabalean ospetsua da eta Getariako herriaren izenari sendo lotua dago. Herri honetan jaio zen eta bertan eman zituen, gaztetan, joskintzako bere lehen pausuak, Casa Torreseko markesaren laguntzari esker hasi zelarik. 2011an, Getarian, Cristóbal Balenciagari eskainitako Cristobal Balenciaga Museoa zabaldu zuten. Herriaren goiko…

Artxiboak

“Donemiliagako glosak” Oiartzunen

XVIII. mende hasierako euskarazko oharrak             Oiartzungo artxiboak euskararen ezagutzarako duen materialaz behin baino gehiagotan aritu gara. Bertan gordetzen den aspaldiko dokumentazioak gure hizkuntzaren nondik norakoak aztertzeko euskarri garrantzitsua da.  Horren lekuko ditugu euskara aintzat hartuta burutu ditugun bestelako berriak, azken egunetan aurkeztu den 1743ko euskara hutsean idatzitako eskutitza ahaztu gabe.             Euskarazko printzak horren…

Bloga

Zorionak, Ernesto! eta bejondeizula!

Aurreko azaroaren 25 eta 26an, Gasteizen EHUk duen Letra Fakultatean, unibertsitate arteko Arca Comunis sariak kongresu bat antolatu zuen, Gerra eta ekonomia ardatz hartuta. Aditu desberdinen eskutik, ekarpen interesgarriak izan ziren. Ekitaldiak, ordea, bazuen helburu sentiberago bat ere. Sare horren partaide izandako Ernesto Garcia Fernandez katedradunari omenaldia egitea, hain zuzen ere, bere erretiro akademikoa zela…

Artxiboak

Txokotoko zubian

Artxiboetan dokumentazioaren artean gutxitan azaltzen dira beste euskarrietako eduki bitxiak. Besteak beste, zigiluak, balantzak, kintoetako mutikoak neurtzeko egurrezko euskarria… Orain arte bitxiena duela urte batzuk Baztango artxiboan topatutako karta bat, jokoan aritzeko horietakoa.  Oraingoan ere, Baztanen izan da. Bertan dabil Ereiten Ogasuna saileko espediente itxi berrien transferentzia lanak egiten. Hau da, bulego-artxibo batetik Artxibo Orokorrera…

Artxiboak

Historiaren misterioak argituz: Juan Martinez Mendarokoaren ohorezko taulari buruzko…

            Hilaren 9an, Gipuzkoako Gordailuak hitzaldi-sorta bat antolatu zuen, bertan zaharberritzen ari diren arte-lan baten inguruan, Zumaiako San Pedro elizan dagoen Juan Martinez Mendarokoaren omenez egindako taulari buruz, hain zuzen ere.             Objektu azpimarragarri zein berezia da: 1476ko apirilean izandako itsas-borroka baten berri ematen digu. Ekintza Gribraltar inguruetan jazo zen, eta Gaztelako eta Portugalgo itsasontziak…

Liburutegiak

Eta dagoeneko lau urte Hondarribiko Liburutegian

2017ko urrian Hondarribiko liburutegian hasi ginetik lau urte pasa dira. Badakigu urtea 365 (366 ere, badakit!) egun direla, baina, kontzeptu bezala hartuta, ez da beti berdina, urtea izan daiteke gorabeheratsua, antzeko xamarra, luzea…. Eta 2017ko urrian ez genekien gurea nolakoa izango zen. Lasai xamar hasi zen, gure lana batez ere jendearen aurreko zerbitzua bermatu eta…

Bloga

Robinsonen ‘El ministerio del futuro’

Kim Stanley Robinson (The ministry for the future) El ministerio del futuro Minotauro, 2021 Liburuari buruz eginiko iruzkinetatik liburua bera laguntzeko hautatu esaldiak ezin zintzoagoak izan. Guztiekin gatoz bat. Alegia: pertsonen arteko elkartasuna eta elkarrenganako konfiantza mundua salbatzeko abiapuntutzat jotzen du autoreak; idazlan politikoa da; zientzia-fantastiko ez fiktizio kontakizuna da; biosfera erortzear dugu, galiarren ospetsuen…

Bloga

Frantxi Lopezek Alfonso Sastreri

Alfonso Fiel. Nunca soportas abusos del poder. De pocas palabras. Todas escritas. Permanecen. Extraño, junto con ella, al servilismo, Nunca baja la cerviz. Silencio al error. Siempre atisbos de esperanza en lo nuevo. Ostracismo desde lo histriónico. Lucidez, perseverancia, frío… Ya no estáis. Frantxi Lopez Irudiaren jatorria: https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Alfonso_Sastre#/media/File:Alfonso_Sastre_antzerkigilea_(headshot).jpg

Artxiboak

Elikaduran murgilduz: mokaduak eta oturuntzak

Mendebaldeko gizartearen osasunaren inguruan egun dauden arazoak ez dira gutxi. Horietako hainbatek eta hainbatek elikadurarekin zerikusia dute, garai bateko ohiturak, errezetak eta produktuak geroz eta gehiago baztertzea faktoreetako bat delarik; azkeneko urteetan albo batera geratzen ari direnak suspertzeko etengabeko lanak egiten ari dira. Bestalde, gure herriaren identitatearen ustezko oinarri moduan sukaldaritzak eskuratu duen protagonismoa oso…

Liburutegiak

Medialabeko artxiboaz eta bildumaz

2016tik Tabakalerako (Medialab) liburutegian lan egiten duen Ereiteneko taldea egiten ditugun zereginen arabera antolatuta dago: batetik, artxiboa eta informazioaren kudeaketa, eta, bestetik, liburutegia, non bilduma mantentzeko behar diren zeregin guztiak egiten ditugun: eskurapenak-erosketak, katalogazioa eta sailkapena, eta dokumentuen prozesu teknikoa. Artxibo eta dokumentazioaren atalean Tabakalerako memoria kudeatzen dugu Makusi izeneko datu-basean. Bertan 2005etik gaur egun…

Artxiboak

Oiartzungo populazio eta biztanleriara hurbilketa

Antzin Erregimeneko demografiara hurbilketa bat egitea ez da lan samurra, garai hartan ez baitziren biztanleriaren inguruko azterketak egiten, ez gaur egungo moduan behintzat. Euskal populazioaren inguruko lehenengo ikerketa demografikoa aurkitzeko 1805 urtera joan behar gara, eta itsas armadako kapitain eta Historiaren Errege Akademiaren zuzendari izandako Jose Vargas Ponceren (1770-1821) eskutik datorkigu; bigarrena Paskual Madoz (1806-1870)…