blog

luGORRI

Liburutegiak

Hondarribiko Udal Liburutegiko hedapena 2019an

Hondarribiko Liburutegian 2019. urtean hainbat ekitaldi burutu ditugu aitzaki desberdinei helduta: orri markatzaileak, solasaldiak, fanzine tailerrak, ginkanak, itsu-itsuan, bookcrossing, rol jokaldia… Luzeena eta ekintza gehien jaso dituena Herman Melville idazlearen jaiotzaren 200 urte ospatzeko antolatutakoa izan da. Ekainean hasi eta abendura arte iraun zuen, bi helburu argi zituela: Moby Dick liburua zabaltzea eta ahal genuen…

Artxiboak

Artxiboen kudeaketa 2019an

Kaiolarrak aldatzen ari dira. Orain arte, lekua txukun mantendu, garbitu eta ordenatu. Hortik ekin diogu. Baina dagoeneko hau ez da nahikoa. Itxura aldaketa behar dute Artxiboek, estruktura berriak sortzea, erabiliko ez duguna botatzea eta garai berrietarako egokitzapen elektronikoak gauzatzea. Gure kaiolarrek modernizazioa eskatzen digute gero eta gehiago. Eta nola ez, baita garai honetan hainbeste entzuten…

Liburutegiak

Komikigunea 2019an

Komikigunea Koldo Mitxelena Liburutegiaren komiki funtsa bildu eta kudeatzen duen ekimena da. Bertan liburutegi, artxibo, katalogazio zein kudeaketa lanak burutzen ditugu. Katalogazio lanen artean funtsa pertsonalak, kartelak, analitikak, askotariko komikiak e.a. izan ohi ditugu esku artean. Katalogazio berezia burutzen da ale bakoitzarekin esaterako komiki generoak ere gehituz. Hemen aurkitu ditzakezue orain arte katalogatutakoak. Bestalde, eta…

Artxiboak

Objektua kontserbatzen ez denean, dokumentua kontsulta dadila

Bizitzan aurrera doazen heinean, atzera begiratzeko beta eta gogoa izaten dute askok; horretarako, informazio paregabea aurkitzen da artxiboetan. Horrela egin zuen Argentinan jaioa zen baina Getarian sustraiak zituen erabiltzaile batek 1980. urtean. Udalari eskutitz bat zuzendu zion jakin-min asetu nahian. Egun, korrespondentzia hau eta bere erantzuna, paradoxikoki, artxiboan aurkitzen dira; oso interesgarria da bertan kontatzen…

Lugorri

500 azal. Egin, Euskadi información, Gara: 1977-2019

The past is a foreign country. Hala erakatsi zigun Lowenthalek. Arrotza ez ezik, azkarra da ere, iraganak beti harrapatzen baikaitu, Back the future-n edo Denboraren menpe-n gertatu bezala. Izan ere, Gure baitan daramagu, gogoan zein orbainetan. Haren gainean eraiki dugu gure uste asko, gure nortasunaren zati handia. Hala behar du, gainera. Hura bridatu beharrekoa bada…

Lugorri

Ingalaterrako bihotza

Coe, Jonathan Middle England. Viking, 2018 El corazón de Inglaterra. Anagrama, 2019 Le couer de l’Anglaterre. Gallimard, 2019 The Rotters’ Club (2001) eta The Closed Circle (2004) lanetan egin bezala, Coek Ingalaterrako gizartea xehetzen du Middle England-en. Aurreneko liburuetan Ingalaterrako arazoaz ari zen Coe. Sharpek Wilten agertu british umorez; herrikide duen Millsek The Restraint of…

Artxiboak

Emeterio Sorazu Ugartemendia, jatorrizkotik jatorrira

Liburutegiak eta artxiboak bereizteko zailtasunak izaten dituzte askok. Amankomunean asko duten arren, desberdintasunak ere nabariak dira; bietan informazioa gorde eta kudeatzen da, baina artxiboetan, liburutegietan ez bezala, originalak bakarrik kontserbatzen dira. Autore batek liburu bat argitaratzen duenean, bere obraren kopia ugari ekoizten du. Hauek liburu-dendetara edota liburutegietara heltzen direnean, irakurleak kopia hauetariko bat eskuratu eta…

Artxiboak

Itsasoko ur hartzeak

Mendi inguruko aire garbia edo itsasoko ur gatzatua osasunerako onuragarriak direla jakina da, guk dakigu gaur egun, eta gure arbasoek ere bazekiten. Zentzu horretan, Gipuzkoa zona pribilegiatu bat da eta ondorioz, gu ere bai. XIX. mendeko medikuak hortaz jabe ziren, horregatik, momentuko pertsonaia garrantzitsuak honantz bidaltzen zituzten osasun arazoak zituztenean. Pertsonaia hauetako bat Francisco de…

Artxiboak

Zein artxibo zaindu eta zein ez

Artxibozainoi maiz galdetzen zaigu gure ogibideak zertan datzan. Aitortzen dut, itaun hori erantzutea askotan zaila suertatzen zaigula. Erantzun motza, dokumentuak eta datuak kudeatzen ditugula esatea da. ‘Hau zertan hezurmamitzen den?’, honetaz mintzatzeko jada hitz gehiago beharko ditugu. Dokumentua funtzio bat edo batzuk betetzeko sortzen da, baina denbora igaro ahala, hasierako betekizun hauek edukitzeari uzten dio…

Artxiboak

Dokumentu historikoak eta beraien testuingurua

Dokumentu bat momentu konkretu batetan behar batek bultzatuta sortzen da. Ondorioz, testuinguru historikoari eta egileak berau sortzeko zeukan arrazoiari loturik dago bertan helarazten den informazioa. Denborarekin, ordea, kontestu hau eraldatuz joaten da, baina testuak bere horretan darrai, iraganaren testigu. Honengatik, dokumentua ikertuz, bere sorrera testuinguruaz gehiago ikas dezakegu eta iragana ezagututa, dokumentua hobeto konprenituko dugu.…

Erakusketak

35.000 pertsonatik gora…

Azken hilabeteotan SOS Arrazakeriarekin lan egiteko aukera izan dugu. Modu apalean, haien erakusketa bat zaintzen. Ia ia aldi berean, Donostian zehar joan etorrian, elkarte honek autobus geltokiaren galerian paratu erakusketarekin egin dugu topo egunero. Hotzikarak harrapatuta. Europarako bidean Mediterraneoan itota, banan bana. 35.000tik gora lagun. Euria bezain naturaltzat jotzen dugu jada. Jendea itotzen uztea gauza…

Artxiboak

Villabonako argazkiak

Egia da artxibo batean gordetzen den dokumentazioaren gehiengoa idatzizko testuen dokumentuak direla, papera izanik hauen euskarri. Ez da hau ordea, gordetzen den dokumentu mota bakarra, planoak, argazkiak, e.a. ere badaude artxiboetako apaletan. Villabonaren kasuan, argazki bilduma oso urria da. Behin baino gehiagotan aipatu izan dugun sutearen ondorioz, XIX. mendeko gerran suertatutakoa, dokumentazio baliagarri asko galdu…

Artxiboak

Zubi altxagarria

Getaria beti izan da Euskal Herrian eman diren gudetan kokaleku estrategikoa, hori dela eta, historian zehar gerra ezberdinen ondoriozko txikizioak jasan behar izan ditu. Estrategikoki izandako garrantzi hau izango da harresiz inguratuta egotearen arrazoi nagusia. Egun, herritik bueltatxo bat emanez gero, azkar batean antzeman daitezke antzina harresitutako zonaldeen arrastoak. Arrasto hauetako baten inguruko aipamena egingo…

Artxiboak

Getariako udal aktak

Hilabeteak joan hilabeteak etorri, udal akta liburuetan jasotako informazioan oinarritzen dira berriak. Edukiei buruz aritzea oso erakargarri eta aberasgarria den arren, iturriei denbora bat eskaintzea ahazten zaigu askotan, eta ezin zaigu ahaztu iturrien araberakoa izango dela beti informazioaren zilegitasuna. Hori dela eta, Udal akta liburuei buruz arituko gara ondorengo lerroetan. Udal akta liburuak udaletxeetan ekoitzi…

Artxiboak

Askizuko serora

Serora. Hitz hau entzutean gehienoi mojak etortzen zaizkigu burura, harritzekoa ez dena, seroren betebeharrak aurrera eramaten zituzten beharginak serora izenez ere ezagunak baitziren Hegoaldean. Iparraldean, gai honi beste trataera bat eman izan zaio egun arte, baina Hegoaldean zentratuko gara lerro hauetan, Getariako bitxikeria bat aztertzea baitugu helburu, Askizuko baselizakoa zehatzagoak izanda. Hitz gutxitan esanda, XIX.…

Artxiboak

Medikua, noiztik?

XIX. mendean zehar, osasungintza ez da antolakuntza tekniko edo administratibo bidez kudeatutako alor modura ulertu behar, poliziaren eskumenen artean sartzen zen gobernu ekintza modura baizik. Politiko edota alkateen ardura izan ohi zen, eta momentuko beharren araberako neurrien menpeko alorra izan zen hamarkada askoan zehar. Orokorrean, arazoei era autonomo eta koordinatu gabean egiten zitzaien aurre, udal…

Artxiboak

Indar armatuen eraikinak

Uztaileko idatzian militarren kuartelaren aipamena egin zen, betiko moduan, udal aktetako informazioa kontuan hartuta. Informazio iturri honen arabera, Getarian XIX. mendean zehar presente egon zen espainiar estatuko indar armatuen eraikina izan zen kuartela. Udal aktek diotenez, eraikin hau botatzeko baimena 1885ko ekainaren 28an eman zitzaion udalari. XX. mendera salto egin behar da Getarian beste indar…

Artxiboak

Artxiboan egindakoak

Orain dela urte bete argitaratu genuen berrietako batean esan genuenez, blog honen helburuetako bat artxiboan egiten dugun lana plazaratzea da. Horretarako, Villabonan ekimen desberdinak jarri genituen martxan, beti ere, gordetzen dugun dokumentazioaren kontserbazioa bermatzeko helburua jarraituz. Oraingo honetan beraz, ekimen horien erantzunak adierazi nahi ditugu. Orduan esan genuen bezala, artxibo gelak baldintza egoki batzuk izan…

Artxiboak

“En memoria del gran bertsolari “Pello Errota” hijo de…

2019-02-03 pasa berri dugu. Asteasuar guztiek edo gehienek ezagutzen duten data da hau, izan ere, herriko pertsonai ospetsuenetako bat hil zeneko mendeurrena ospatzen baita. Udalak egun hau gogoratzeko 2018 urtean hasi zituen ospakizunak omenaldi moduan, urtean zehar hainbat jarduera aurrera eramanez. Hasi berri dugun 2019 urte honetan ere ekitaldi gehiago antolatu dira, batzuk bertsolaritzarekin lotutakoak…

Artxiboak

Subijana udalaren esku

Urteko azken berri honek emango dio amaiera Subijanari buruz idatzi dugun berri sortari eta nola ez, enpresaren azken faseari buruzkoa izango da, hau da, estanpatuen fabrika izatetik, abandonatze garai bat pasa eta Mintzola ahozko lantegiak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroak erabili arte. XX. mendearen erdialdean hasi zen enpresaren beherakada, 1966 urtean ordainketen etetea adierazi zuelarik Hartzekodunen…