Category: <span>Artxiboak</span>

Artxiboak

Etxeratze-agindua Orendainen

Denok gogoratuko dugu Covid-19aren pandemiaren ondorioz ezarritako etxeratze-agindua. Gaztelaniaz “toque de queda” bezala ezagutua, etxeratze-agindua eguneko ordu zehatz batean jendeari kalean ibiltzeari debekua jartzea da. Gaurko aktaren gaia ikusita, ezinezkoa da gazteak jomugan jarri zituen egoera horretan ez pentsatzea.  1912ko urtarrilaren 14ra egingo dugu atzera. Egun hartako Orendaingo Udaleko osoko bilkuran landu ziren gaien artean,…

Artxiboak

XX. mendeari ongietorria Orendainen

XX. mendea, abangoardiaren mendea bezala ezagutua, egutegi gregorianoko II. milurtekoko azken mendea izan zen. 1901eko urtarrilaren 1ean hasi zen eta 2002ko abenduaren 31n bukatu. Nola eman zioten ongietorria XX. mendeari Orendainen? Honen erantzuna 1901eko urtarrilaren lehenaren Osoko Bilkuraren aktan irakurri dezakegu: “Acto continuo manifestó el presidente que como principio del siglo XX se debía de…

Artxiboak

Funts bereziak Amasa-Villabonako Udal Artxiboan

Artxiboetan ez dira idatzizko testuak bakarrik gordetzen. Bertako apaletan, herriaren bilakaera historikoaren lekuko diren funts oso bitxiak gordetzen dira. Hortaz, gaurkoan Amasa-Villabonako Udal Artxiboan gordetzen diren funts berezien inguruan hitz egingo dugu. Funts nabarmenenarekin hasiko gara, fototekarekin. Aurreko artikulu batean aipatu genuen bezala, Villabonako Udaleko argazki-funtsa ez da oso aberatsa. Hala ere, badaude argazki berezi…

Artxiboak

Lan eskaintza berezia Orendainen

1894 urteko 57 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez, Orendaingo Udaleko idazkari-lanpostua hutsik zegoela iragarri zen, baina postu horrek berekin beste bi kargu izango zituen: sakristauarena eta organo-jolearena. Lan eskaintza berezia, zalantzarik gabe.  Osoko Bilkurako akta liburuetan arakatuz, 1894ko azaroaren 4ko Osoko Bilkuran lanpostua betetzeko deialdia iragartzea adosten dela irakurtzen dugu. Bilkurako aktan ikus dezakegun bezala,…

Artxiboak

Abaltzizketan “En castellano y vascuence”

Urte gehiegi daramatzagu udalen kontestuen barruan euskararen erabileraren eztabaida luzean. Azken urteetan eztabaida hori amaituta zegoela uste bagenuen ere, beti dago zerbait berriro bizten duena. Sobera jakina da historian zehar udal dokumentazioaren gehiengoa gaztelaniaz aurkitzen dela eta udal osoko bilkuretako aktak ez dira salbuespena. Hala ere, gure udaletxeetan euskararen erabilera etengabekoa izan denaren aztarnak ikus…

Artxiboak

Kultu eta elizgizonen kontribuzioari Abaltzisketak ez

“Marca la x a favor de la Iglesia” entzutean askori belarri batetik sartu eta bestetik irtetzeen zaigu baina XIX. mendean kontuak beste garrantzi bat zuen.  Elizari ordaindu beharreko tributua kristau onen eginbeharretako bat zen, baina, ez hori bakarrik, zer eta nola ordainduk ere eztabaidak sortzen baitzituen. 1869 urtean Hondarribian ospatutako Gipuzkoako Batzar Nagusiak hamarrena kendu…

Artxiboak

Baliarrainen, irakurtzen ulertzen

Akten hustuketa idatzita dagoena irakurtzea eta bertan jartzen duenaren laburpena egitea dela laburbildu daiteke. Askotan zailena irakurtzeko ahalmena izatea dela pentsatzen da baina kasu askotan garrantzitsuagoa da testuingurua ondo ulertzea hustuketa zuzena egiteko. Agian, horrela esanda ez da ulertzen, horregatik adibideak jartzea esandakoa frogatzeko modurik egokiena litzateke. Baliarraineko Udal Artxiboa. Signatura: 0003-1_020 “ El examen…

Artxiboak

Baliarrainen kaleak jazten

Egun kaleetan errotulazioak ikustean bizi guztian bertan daudela pentsatu dezakegu, baina, ba ahal dakigu noiz hasi ginen kaleak eta etxeak zenbakiz jazten? Estatu mailan bezala, Baliarrainen ere kaleetako errotulazioak XIX. mendeko kontuak dira. 1887ko apirilaren 3ko osoko bilkuran 1877ko urtarrilaren 12ko Errege Agindua betez Udalak etxeen eta kaleen zenbakiak batzen zituen zerrenda bat eratu zuen.…

Artxiboak

Emakumeak artxibo historikoetan

Emakumearen eguna dela eta artxibozainen artean jarduera txiki bat sustatu dugu. Gure artxiboetan zein dokumentazio dugu esanguratsua eta historikoa (50 urte baino gehiagokoa) emakume bat protagonista duena. Abiapuntua tipikoa, edozein ikerketa historiko egiteko erabiltzen dena. Hipotesia ere: dokumentazio historikoan azalduko zaigu alarguna bezala, ezkonkide bezala,… beti bigarren mailako paperak egiten. Emaitza, polita. 3 arlo bereiztu…

Artxiboak Bloga

Iputza eta Gipuzkoa: Elena Barrenari gorazarre

Iputza eta Gipuzkoa: mila urteko historia. Elena Barrena Osorori gorazarre. #G1025 eta #GI35 Laster 1000 urte beteko ditu Gipuzkoak. Edo, hobeki esanda, hari buruz ezagutzen dugun lehen aipamen historikoak. Elena Barrena Osororen tesiak ere urteurrena du aurten: 35 egingo ditu. Tesi horretan Iputzaren esanahia jorratu eta ulergarri bihurtu zuen Barrenak, eta Gipuzkoa deitzen dugun izaki…

Artxiboak

“Liquizqueri ciquiña”, emakumezkoen ohorearen aurkako irainak

Gaurkoan, 1805 urtean irainak direla eta sustatutako auzi-jartze bat dakargu. Kasu honetan, Felipe Antonio Otaegik Maria Josefa Eguzkitzaren (Goroabarrena etxeko maizterra) aurka jarritako kereila dugu, bere emaztea Maria Josefa Garandiasen aurkako irainak direla eta (sig. 165-11). Irain-auziak oso ohikoak dira dokumentazio historikoaren artean eta irainduen ohorea auzitan jartzean oinarritzen dira. Santiago Bellon Serrano ikertzaileak “Expedientes…

Artxiboak Bloga

Francisco de Paula Borbon infantearen egonaldia Villabonan

Noizean behin, herriaren iragana gogora ekartzen duen dokumentazioa agertzen da artxiboan. Orain dela gutxi jakin dugu 1830eko uztailaren 26an, Zestoako Bainuetxetik etorrita eta Donostiarako bidean, Francisco de Paula de Borbón eta Luisa Carlota de Borbón-Dos Sicilias infanteak Villabonako Zubiaurre Zarra ostatuan egon zirela. Egonaldi honek herriko jaiekin kointziditu zuenez, ostatu jabeak, Juan Ignacio Etxabegurenek, jasandako…

Artxiboak

Lesakako plano zaharrenetako bat aztertuz

Lesakako Udal Artxiboan gordetzen den plano zaharrenetako bat 1807 urtekoa da. Plano hau Udalaren eta herritar baten artean izandako liskar baten ingurukoa ebazteko marraztu zen. Antza, 10 bat urte lehenago Udalari baimena eman zitzaion 24 herri-lur zati zozketan saltzeko eta bertan bordak egin ahal izateko. Honen ondorioz María Lucía Otxotekoren senarrari bi lursail egokitu zitzaizkion,…

Artxiboak

Herriko dantzen araudia Lazkaon

Folklorea dugu giza-komunitate baten nortasun zantzua. Gizarteak eraldatu ahala, iraganeko ohiturak errekuperatu, gureganatu eta errepikatu egiten dugu. Oso gutxitan, baina, ohituren esanahia aztertzen dugu eta, ia inoiz, ez ditugu usadio horiek modu historikoan pentsatzen. Hau da, betikotasunaren ikuspuntutik hartu eta errepikatu egiten ditugu. Beti izan da horrela, eta beti hala izaten jarraitzeko errepikatu egiten ditugu.…

Artxiboak

Jaiak antolatzeak duen lana

Urtero Udalak herriko jaiak antolatzen ditu emozio handiz. Eta helburu gisa aurrekoak baino alaiagoak izan daitezen hurrengoak eta inguruko jendea herrira gerturatu dadin. Eta hala izan ohi da aspalditik. Adibidez,1913 urteko San Prudentzio jaietako ospakizunetarako Udalak Ordiziako musika banda ekarri nahi izan zuen, Baina “por razones ajenas a su voluntad” ezin omen zuten etorri. Gainera,…

Artxiboak

Zein da Lazkaoko Udalbatzaren lehen erabakia?

Jakin badakigu Lazkaoko herria 1743 urtea baino lehenagokoa dela. Artxibo Orokorrean ordea urte honetakoa da Udalbatzaren bilkuren akta libururik zaharrena. Beraz, hau lehenengo erabakia ez den arren, dugun lehenengoa bai. Eta ez da edonolako erabakia. Garai hartako egoera gogorrenetako bati egiten dio aurre Udalak. Urte horretan, otsailean, Domingo Iztueta eta Josefa Sarasola senar-emazteak zendu ziren.…

Artxiboak

Lazkaoko udal kontuak XIX. mende amaieran

1882ko otsailaren 21 egun mugitua izan zen Lazkaoko udaletxean. Egun hartan Osoko Bilkura bat ospatu zen. Hau da, herriko alkate eta zinegotziak herriaren eta bere kudeaketaren inguruko erabakiak hartzeko bildu ziren. Garai hartan ia astero elkartzen ziren eta ondorioz, gehienetan bilerak motzak eta landu beharreko gai gutxikoak izaten ziren. Egun hartarako ordea gai oso bereziak…

Artxiboak

Simancaseko Artxibo Nagusiko altxorrak: San Joan naoaren neurketa espedientea

Laburpena: Oraingo lerroek, Ternuan, 1565 urtean hondoratutako San Joan baleontziaren ezagutzan sakontzen jarraitu nahi dute. Ezezagunak ziren Simancaseko Artxibo Nagusiko bi testuren ondotik egindako hausnarketa txiki baten ildoari eusten diote, baina helburu xumeago batekin: dokumentu horien transkribaketa plazaratzea. Alde batetik, itsasontziaren neurketa dugu, 1563an egindakoa. Bestetik, 1567an hartutako lekukotzak daude. Horien asmoa Erramu Arrietakoa naoaren…

Artxiboak

Oria ibaiaren poluzioaren aztarnak Villabonako artxiboan

Poluzioa eta honek klima-aldaketarekin duen lotura gaurkotasun handia duen gaia da: hedabideek aldi oro jakinarazten dizkigute enpresek hartutako neurriak haien jardueraren ondoriozko kutsadura murrizteko. Uraren poluzioa aipatzen denean, ezinezkoa da Oria ibaian ez pentsatzea. Horregatik, gaurkoan Villabonako ondare industrialarekin gatoz berriro. Herri honen kokapen geografikoa dela eta, Oria ibaiaren ertzean, industriak errotze handia izan zuen…

Artxiboak Bloga

Ekainak 9, artxiboen nazioarteko eguna (eta astea)

Artxiboak ospatzen ditugu, artxibozainak ospatzea, baina, beste upel bateko sagardoa da. Izan ere, eskuz eta tintaz idazten zen garaikoa omen ofizioa. Akaso ere mekanografiatzen zen garaietara arte, edo. Nonbait, agiriak multinazionalen zerbitzarietan gordetzen direnez geroztik, artxiboa ez da artxibozainen lana. Prozesu administratiboak ezagutzea, erakundearen historia nahiz osatzearen ezagutza, indexazioak eta tesauroak, balorazioak, edukien gaineko kontrola…