Category: <span>Artxiboak</span>

Artxiboak

Getariako udal aktak

Hilabeteak joan hilabeteak etorri, udal akta liburuetan jasotako informazioan oinarritzen dira berriak. Edukiei buruz aritzea oso erakargarri eta aberasgarria den arren, iturriei denbora bat eskaintzea ahazten zaigu askotan, eta ezin zaigu ahaztu iturrien araberakoa izango dela beti informazioaren zilegitasuna. Hori dela eta, Udal akta liburuei buruz arituko gara ondorengo lerroetan. Udal akta liburuak udaletxeetan ekoitzi…

Artxiboak

Zubi altxagarria

Getaria beti izan da Euskal Herrian eman diren gudetan kokaleku estrategikoa, hori dela eta, historian zehar gerra ezberdinen ondoriozko txikizioak jasan behar izan ditu. Estrategikoki izandako garrantzi hau izango da harresiz inguratuta egotearen arrazoi nagusia. Egun, herritik bueltatxo bat emanez gero, azkar batean antzeman daitezke antzina harresitutako zonaldeen arrastoak. Arrasto hauetako baten inguruko aipamena egingo…

Artxiboak

Artxiboan egindakoak

Orain dela urte bete argitaratu genuen berrietako batean esan genuenez, blog honen helburuetako bat artxiboan egiten dugun lana plazaratzea da. Horretarako, Villabonan ekimen desberdinak jarri genituen martxan, beti ere, gordetzen dugun dokumentazioaren kontserbazioa bermatzeko helburua jarraituz. Oraingo honetan beraz, ekimen horien erantzunak adierazi nahi ditugu. Orduan esan genuen bezala, artxibo gelak baldintza egoki batzuk izan…

Artxiboak

“En memoria del gran bertsolari “Pello Errota” hijo de…

2019-02-03 pasa berri dugu. Asteasuar guztiek edo gehienek ezagutzen duten data da hau, izan ere, herriko pertsonai ospetsuenetako bat hil zeneko mendeurrena ospatzen baita. Udalak egun hau gogoratzeko 2018 urtean hasi zituen ospakizunak omenaldi moduan, urtean zehar hainbat jarduera aurrera eramanez. Hasi berri dugun 2019 urte honetan ere ekitaldi gehiago antolatu dira, batzuk bertsolaritzarekin lotutakoak…

Artxiboak

Subijana udalaren esku

Urteko azken berri honek emango dio amaiera Subijanari buruz idatzi dugun berri sortari eta nola ez, enpresaren azken faseari buruzkoa izango da, hau da, estanpatuen fabrika izatetik, abandonatze garai bat pasa eta Mintzola ahozko lantegiak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroak erabili arte. XX. mendearen erdialdean hasi zen enpresaren beherakada, 1966 urtean ordainketen etetea adierazi zuelarik Hartzekodunen…

Artxiboak

Kanposantu berria eraikitzen

Urteko azken berria izango da oraingo hau eta ez genuen hirigintzako espedienterik erakutsi gabe bukatu nahi. Horretarako, Adunako kanposantuaren proiektua aukeratu dugu. Hilerri hau gainera, beti joango da Micaela Josefa Ubillos izenari lotuta, berak finantzatu baitzuen obra osoa Udalak baliabide nahikoak ez zituenean. Adunan gaur egun altxatzen den hilerria 1904 urtean eraiki zen, baino horren…

Artxiboak

Tropa frantsesak hornitzen

Adunako artxibotik azaroan aurkeztuko dugun dokumentua, galtzeko zorian egon den testu bat da. Azken hilabeteetan behin baino gehiagotan esan dugu udalerri honetako dokumentazio historiko gehiena ez dela bertan gordetzen, baizik eta Donostian dagoela eta Adunak original horien fotokopiak dituela. Oraingo hau ordea, 1809 urtean idatzi zen gutun original bat dugu eta pilatuta agertu zen paper…

Artxiboak

Ondare idatziaren bitartez oroitzapenak berreraikitzen

Aurreko hilabetean Aljibera antolatu zen bisitetan parte hartu zenutenek ezagutuko duzue gaurko berri honetan jarri dugun argazkia. Estanpatuen fabrika osoaren planoa da eta bertan, argi eta garbi ikusi daiteke enpresak barnean zuen sistema hidrologikoa, ura behar zen tokietara bideratzeko kanalekin eta biltzeko uharka edo andelarekin. Plano hau beste dokumentu handiago baten zati bat da. Dokumentu…

Artxiboak

Nuestra señora Santa María de Agosto

Nahiz eta hilabete pare bat pasa diren Adunako jaiak ospatu zirenetik, gai hau aitzaki hartu dugu urriko hileko berria prestatzeko. Artxiboa miatzen ibili gara eta herriko jaiei buruzko dokumentu desberdin eta interesgarriak topatu ditugu. Horietako bat 1667 urtean idatzia izan zen (sig. 699-05) eta udalbatzako sesio edo akta baten zati bat da. Ez da dokumentu…

Artxiboak

Antzinako zeloa

Asteasuko Udal Artxiboak dokumentazio historiko aberatsa gordetzen duela bere baitan, behin baino gehiagotan esan dugun gauza bat da. Ez gara ez, nekatuko errepikatzeaz, izan ere garrantzi handia duen gauza bat da eta honen zaintza, babesa eta hedapena gure esku dago. Toki desberdinetako ikerlari asko datoz Asteasura beren lanetarako informazio bila eta tarteka, kontsultatzen dituzten dokumentuen…

Artxiboak Bisita gidatuak

Subijanako uharkara bisita

Oraingoan ez dugu Artxiboan gordetzen dugun dokumenturik aurkeztuko, ostera, Europa mailan antolatzen diren Ondareari buruzko jardunaldiak aurkeztuko ditugu. Jardunaldi hauek urtero antolatzen dira bisita gidatuak, erakusketak, hitzaldiak eta bestelakoak eskainiz. Udazkena izaten da jardunaldi hauek ospatzeko garaia eta horregatik, urriko berria hauei eskaini nahi diegu, eta zergatik ez, Villabonak eskaintzeko duenari buruz pixka bat hitz…

Artxiboak

Tren geltokia izan genuenekoa

Zuetako zenbatek pentsa ote duzue: gure herrian tren geltokia izango bagenu? Egun, ondoko bi herrietara begiratuz gero, hobe komunikatuta daudela esan daiteke inongo beldurrik gabe. Getaria, Zarautz eta Zumaiaren arteko alderaketa eginda, hiruek dauzkate antzeko aukerak itsas-garraioari dagokionez, baina lurreko garraioan kontua aldatu egiten da. Bai, autobusez komunikatuta daude hiruak, errepidez aukera hori baitago, baina…

Artxiboak

Arrainak trenbidean

Maiatzeko idatzian aipatu zen Getariak eta Compañía del Ferrocarril de Elgoibar a San Sebastián enpresak izandako lehen kontaktua. Bertan esandakoaren arabera, Getaria-Oiquina izeneko geltokia egon omen zen duela mende bat, baina dirudienez, Getariako Udalari ez zion poztasun berezik eragin honek, kontrakoa baizik, herriaren izendun geltokiari erreferentzia egiten zioten errotulu guztiak kentzeko agindua eman baitzuen. Udalaren…

Artxiboak

Benefizentzia etxea

Orain dela zenbait hilabete aseguru sozialen gaiaren inguruko zenbait zehaztapen eman genituen atal honetan. Bertan aipatu moduan, XIX. mende amaieratik gai sozialei buruzko legeak ugaritzen joan arren, benetako aurrerapausoak ez ziren XX. mendean sartu arte emango. Baina aseguru sozial hauen ezarpena orokortu baino lehen, zein zen gizarteak babes soziala eskaintzeko zeukan bidea? Nola laguntzen zitzaien…

Artxiboak

Nork zor du zer?

Udal Artxiboetan gordetzen ditugun dokumentuen artean kontu liburuak aurkitzen dira. Gaur egun osatzen diren liburuak, handiak, pisutsuak eta zehaztasun handikoak dira, normalean kutxa asko betetzen dituztelarik artxiboetan. Mota honetako liburuek ordea, ez dute beti formatu berdina eduki, XX. mende hasieran adibidez, orri batzuek osatzen zituzten txostenak ziren eta gaur, hauetako liburuxka bati buruz hitz egingo…

Artxiboak

Uraren erabilera

Villabonako estanpatuen fabrikari buruzko berri sortarekin jarraituz, enpresa honek bere funtzionamendurako behar zuen baliabide natural garrantzitsuenetako baten kudeaketari buruz hitz egingo dugu oraingoan. Industria aroan edo industrializazio garaian, fabrika haundi nagusienen ekoizpenerako ura ezinbestekoa zen. Villabonan, hala nola Gipuzkoako beste toki batzuetan ere, ikatza ez zen baliabide nagusi bat, izan ere, hemen zaila zen lortzea…

Artxiboak

Xahuketa dokumentala Asteasun

Berri honen bidez, artxibozainen beste lanetako bat plazaratu nahi dugu, beti ere dokumentuen kontserbazioa helburu delarik. Behin baino gehiagotan esan bezala, Udal Artxiboetan teknikariek euren egunerokotasunean sortzen eta ixten dituzten espediente administratiboak gordetzen dira. Hauek milaka zenbatu ditzakegu eta logikoa den bezala, udaletxeetan ez dago toki fisikorik Udal batek bere bizitza osoan zehar sortu dituen…

Artxiboak

XIX. mendeko galdeketei etekina ateraz

Ikerketa lan bat abian jarri nahi dugunean informazio iturri desberdinak erabil daitezke datuak jasotzeko, beste batzuen artean, idatzizko dokumentuak aurkitzen direlarik. Era berean, hauen artean ere mota desberdinetako datuak ematen dizkiguten testuak daude eta gure ikerketaren helburuaren arabera batzuk edo besteak hartuko ditugu aintzat. Gure lanaren xedea familiaren historia edo zuhaitz genealogikoa denean, aiton-sementza testuak…

Artxiboak

Irtenbiderik gabeko gertaera

Gaurkoan XX. mende hasierako egun batean, iluntzean, gertaturiko gertaera baten berri eman nahi dugu. Adunako Udal Artxiboan egun horretako gertaerari buruz hiru herritarrek egindako aitorpena eta alkateak horren inguruan egindako ikerketaren erantzuna dago gordeta (sig. 703-35). Egun hartan, arratsaldea Arretegi baserrian lanean pasa ondoren Isidro Zabala, Miguel Anton Eizmendi eta bere semea zen Bautista Eizmendi…

Artxiboak

Fabrikaren barne araudia, atzoko kezkak ala gaurkoak?

Gune hau bai Villabonako herriko gai desberdinak jorratzeko edo efemerideetaz hitz egiteko aprobetxatzen dugu, baina baita ere, leku aproposa da Artxiboan aurkitu daitezkeen dokumentu bitxiak erakusteko eta herritarrengana iritsarazteko. Aurreko berrian Subijana y Cia. enpresaren hastapenei buruz hitz egin bagenuen (enpresa Silva anaien eta Frois jaunaren eskuetan zegoen garaiari buruz), oraingoan garai horretakoa den dokumentu…