Category: <span>Artxiboak</span>

Artxiboak

Justiziarako baimena

XVIII. mende hasieran bazeuden herri txiki batzuk beste haundiago batzuen jurisdikziopean zeudenak, hau da, beste herri handiago batzuen menpean zeudenak. Behe Erdi Aro amaierako egoera ezegonkorraren ondorioz (gogoratu behar dugu garai honetakoak direla bandoen gerrak), herri txikiek handiagoen babesa bilatu zuten eta hitzarmenen bidez hainbat alorretan, horien menpe geratu ziren. 1700 urte inguruan ordea, egoera…

Artxiboak

Herrien iragana berreskuratzen

Artxibozainik gabeko herriek ez dutela iraganik ikasi dut urteen poderioz. Salbuespenak salbuespen eta berezitasunak berezitasun artxibozainik gabeko Udal batek ezin du aurrera egin abiadura egokian. Udal langileak ezin du berehala batean erabakiak hartzeko behar duen informazioa bildu. Denbora galtzen du, batzuetan egunak, eta askotan kanpoan eskatu behar du garai batean sinatutako hau edo bestea. Ikerlariak…

Artxiboak

“Silva hermanos y Frois”

Azkeneko berrian Villabonan industriak eduki zuen eraginari buruz Artxiboan dauzkagun baliabideek eskaintzen dizkiguten datuez hitz egin bagenuen, urte honetan zehar gure blog honetan Villabonari buruz argitaratuko ditugun hurrengo berriak, herri honetako industria enpresa garrantzitsuenetako baten inguruan idatziko ditugu. Subijana enpresan herritar askok lan egin zuten, baita ere kanpotar askok, ibilbide luzeko enpresa bat izan zen…

Artxiboak

Militarren pilotak

Militarrei pilotak nola ikutu asmatu zuten getariarrek. Hobe esanda, militarrei piloten bidez etxea nola txikitu asmatu zutela esan daiteke, oso era burutsuan gainera. Nola egin zuten azaltzeko pare bat argitzapen beharrezkoak dira, militarrengana pilotak nola iristen ziren ulertze aldera. Ezer esan aurretik, 1852. urteko abendura egingo dugu salto, Isabel II.aren erregealdira alegia. Udal aktek diotenaren…

Artxiboak

Postaren banaketa, oinezkoek

Oraingo berrian erromatar garaia baino lehenagotik existitzen den lanbide bati buruz hitz egin nahi dugu. Nahiz eta lanbide honek urteak eta mendeak pasa ahala, asko aldatu duen funtzionatzeko era, bere misioak berdina izaten jarraitzen du, hau da, pertsona batetik beste batengana mezuak eramatea. Postariei buruz hitz egin nahi dugu. Lanbide honen jatorria merkataritzarekin eta gudarekin…

Artxiboak

Asteasuko ogibide zaharrak

Lehenagoko berri batean Asteasuko kaleak duela 150 urte aztertu genituen. Artxiboan bertan honen inguruan topatu genuen dokumentazio berezi baten arira. Gaurkoan berriz, dokumentazioa ez da oso bitxia, oraindik gaur egun sortzen den biztanleen errolda hartu bait dugu oinarri gisa. Askotan ikusi ditugu herritarren datuak jasotzen dituzten zerrenda luze horiek. Eta batek baino gehiagok gogoratzen dugu…

Artxiboak

XVI. mende bukaeran Adunan…

Adunako Udal Artxiboak 4683 espediente baino gehiago gorde eta zaintzen ditu bere baitan, 715 kutxa inguru osatzen dituztelarik, eta hazten jarraitzen du egunetik egunera. Hori dela eta, Artxiboa bizirik dagoela esan dezakegu, aldaketa asko jasan baititzake denbora pasa ahala. Batzuetan dokumentu berri gehiago sartzeko tokia egin beharrean aurkitzen gara eta arazo horri aurre egiteko irizpide…

Artxiboak

Generoaren historiaz: emakumeari buruzko hainbat datu, XVII. mende amaiera…

Iraganeko gizartea ikertzerako garaian hamaika dira jorratzeko aukeratu daitezkeen gaiak; iturrien arabera gehiago ala gutxiago garatu ahal izatea, beste kontu bat da. Gaur egunean eta gizartearen behar, oihartzun eta kezken isla moduan, emakumeen edo generoaren historiak bultzada nabarmena ezagutu du. Hori dela eta, eta aurtengo martxoaren 8an izan zen mundu mailako greba, lanuzte edo plantoaren…

Artxiboak

Getariako emakume abertzale batza

Orain dela zenbait hilabete euskal abertzaletasunarekin loturiko nekazal elkarteen inguruko zenbait datu plazaratu modura, oraingo honetan, euskal abertzaletasunarekin loturiko emakume elkarteen inguruko informazio zantzu batzuk zuenganatzeko asmotan gatoz. Aipaturiko idatzian bezala, XIX. mendeko lehen herenera egingo dugu salto, zehatzagoak izanda, Bigarren Errepublikaren garaira. Aztergai daukagun elkartearen zimenduak 1922. urteko apirilean finkatzeari ekin zitzaion arren, 1923ko…

Artxiboak

Elektrizitatearen iritsiera

Urtarrileko idatzian desagertua dagoen ogibide bat izan genuen hizpide. Farolari eta gauzainek, gurera elektrizitatea iritsi baino lehen, kale argiztapena bermatzeko betebeharra izan zutela ezagutu genuen. Argindarraren iritsierak, ordea, lanbide hauek desagerrarazi zituen pixkanaka. Aurreko idatziaren ildoari jarraituta, Zumaiara elektrizitatea noiz iritsi zen jakitea izan da oraingo helburua. Zumaiako artxibategian gorderik dauden dokumentuetan, kale argiteria ezartzeko…

Artxiboak

Industriaren aztarnak jarraituz

Villabonako herritik paseatzen dugunean eta inguruan arreta jartzen dugunean, segituan datorkigu burura bertan industriak eduki duen garrantzia, izan ere, herri honen ondare industriala handia da. Honaino industria nola iritsi zen jakiteko, urte batzuk atzera egin behar dugu, XVIII. mendera arte. Garai horretan eman zen Industria Iraultza Europan, Ingalaterran hasi zelarik eta aldaketa sakonak eragin zituelarik…

Artxiboak

Yeribar de Susso en Asteasu

Artxiboetan gordetzen den dokumentazioa mota askotakoa da eta informazio desberdin asko eskaintzen du. Dokumentazio zaharra izaten da gehien nabarmentzen dena, ezagutzen ez dugun jendea eta gizartea hobeto ezagutzera ahalbideratzen bait gaitu. Gainera, nahiz eta idazteko momentuan testu bakoitzak helburu bat eduki, bere baitan datu interesgarri ugari gordetzen dute. Pentsa dezagun adibide bezala, bi pertsonen arteko…

Artxiboak

Udaletxea maiztertzan

Udaletxeari buruz hitz egin nahi dugu Adunako udalerriari buruzko lehenengo testu honetan. Izan ere, gela eta areto ugari dituen eraikuntza hau urteetan zehar balioanitzeko eraikina izan dela esan daiteke, hori bai, beti ere Udal administrazioarekin zerikusia duten jarduera desberdinak garatzeko: espetxe, alondegi, liburutegi eta bizileku moduan ere erabilia izan da gelaren bat edo beste. Baina…

Artxiboak

Erregistro Zibilaren sorrera

Egun ez dago Erregistro Zibil publikorik gabeko udaletxerik, ez luke egon beharko behintzat. Ezinbesteko estatistika tresna bilakatu den hau orain dela mende eta erdi inguru hasi zen espainiar lurraldeko udaletxeetan zehar zabaltzen, ordura arte soilik parrokietan jasotzen baitzen aztergai daukagun Erregistro Zibilak biltzen duen antzeko informazioa. Parrokia hauetan demografikoki azpimarragarriak ziren gertaerak jasotzen zituzten (jaiotzak,…

Artxiboak

Gaua argitzea ogibide zenekoa

Neguak iluntasuna dakar gure egunerokora. Eguzkiaren argi izpiek gero eta ordu gutxiago argiztatzen dute eta eguna iluntasunean murgiltzen da. Neguak barru giroa ekartzen du gurera, baina ez hotzak epelean egotera gonbidatzen gaituelako bakarrik, argitasun ezak ere gure bizi-senean eragiten duelako baizik. Izan ere, iluntasunak arriskua dakar eta argitasunak segurtasuna. Iluntasunak trabak sortzen dizkigu, ikusteko zailtasuna…

Artxiboak

Basoaren arriskuak: otsoen aurkako ekimenak

“Handia” filma bolo-bolo dabil azkeneko asteotan. Filmak lortutako arrakastak euskarazko euskal zinemari ekarpen itzela egin dio. Hamaika esparrutan lortu zituen Goya sariak, ondo mereziak. Pelikularen girotzea sekulakoa da, baserriko bizitza miserablea (gaur egun batek baino gehiagok irudikatzen duen bukolikotasunetik aldenduta), ohiturak, gerraren gogorra… Ildo honetatik, filma hasieran azaltzen den eszena bati erreparatu genion: Martin anaiak…

Artxiboak

Komunalak Ondazilegiak zirenekoa

Joseba Garmendia irakaslearen gaurko artikuluak zer pentsa eman digu. “Publikoa / Pribatua”. Gara (2018-02-18). Komunalen gainbeherari buruz hausnartzen du Garmendiak, Ostrom-ek ireki ildoa segituz. Erabiltzen dituen kontzeptuek EH-ko Historia berirakurri, berinterpretatu eta berridazteko aukera edo beharra ez ote duten irekitzen galdetzen diogu gure buruari. Izan ere, “publiko, pribatua, komuna” ez da izan ikerketen ardatza, nahiz…

Artxiboak

Aldamar Jauregiko erregeak (II)

Urtarrileko berrian aurkeztu genuen Blanquitak -Aldamar jauregiko 6 urteko txikiak- Errege Magoei eginiko oparien zerrenda. Bertan antzeman zitekeen moduan eta aipatu genuen bezala, ez zen inondik inora jatorri apala zeukan neskatila.  Zerrendako eskaerak aztertuz gero, pare bat kontu aipatu beharrean aurkitzen gara. Alde batetik, neskatilak zeukan aurpegia aipatu behar da, beretzako opariak eskatzearekin nahikoa ez…

Artxiboak

Euskararen zizpriztinak gaztelaniaren uretan

Aurreko artikuluan euskara eta hezkuntzari lekua egin bagenien, oraingoan gure hizkuntzarekin zerikusia duen beste gai bati helduko diogu. Lehenago ordea, akten hustuketa proiektuaren inguruko ohar batzuei leku egitea interesgarria dela deritzogu. Jakina denez, hilabete hauetan plazaratzen joan garen (eta datozenetan argitaratuko ditugun) artikuluek Oiartzungo udalak bertako aktak hustutzeko lanetan dute oinarria. Plazaratutako estreineko idatzian hustuketa…

Artxiboak

Artxiboetan zer?

Artxiboetan egiten dugun lana eta aurrera eramaten ditugun ekimen desberdinak ezagutaraztea eta gerturatzea da berri honen helburua. Artxiboak, orokorrean, toki ezezagunak direla esan dezakegu, bertan lan egiten dugunok eta ikerketaren munduan lan egiten dutenak alde batera utziz gero. Imajinario kolektiboan, Artxibo bat irudikatzean paper multzoz betetako gela ilun eta zahar bat datorkigu burura, dena antolatu…