Category: <span>Artxiboak</span>

Artxiboak

Azkuene berria

Trintxerperi izena ematen dion etxean izan zen lehen sua. Azkuene baserria gogoratzen zuen eraikinetako batean izan zen bigarrena. Andonaegik Trintxer baserria eskuratu, jauregia eta lorategia sortu eta langileentzako etxe berriak eraikitzean, gure auzoaren izen modernoa ere sortu zuen. Bere jauregi ala txaleten azpiko etxe multzoari Trintxerpe deitu zion eta. Trintxerpe izenak dena hartu zuen bere…

Artxiboak

Historia de la mujeres pasaitarras

Las mujeres de Pasaia han tenido por primera vez la ocasión de reunirse para compartir sus vivencias, para narrar sus experiencias de vida, y en algunos casos también para dejar testimonio de la vida de sus madres y abuelas. La iniciativa de crear este espacio de encuentro ha partido de la Mesa de Igualdad de…

Artxiboak

Argentinatik arbasoen bila

Artxiboan gertatzen diren kontuak artxiboan bertan geratzen dira beti. Baina badira batzuk beren xarma berezia dutenak eta kontatuak izatea merezi dutenak. Horrelakoa da duela pare bat egun Asteasuko artxiboan gertatutakoa. Ohikoa da Ameriketatik (Argentinatik bereziki) jendea etortzea bere aiton-amonen jatorria ezagutzeko asmoz, normalean zerbait aurkitzen dute nahiz eta datu handirik ez den izaten. Bea ere…

Artxiboak

Ijito Herriaren Historia jorratzeko modu berriei buruz

Euskal artxibo baten funtsak arakatuz ijitoei buruzko dokumentazioa topatu dezakegu. Gehienetan, halako idatziek natura juridiko-arautzaile, prozesal edo penala izaten dute. Halakoa da, besteak beste, Villabonako artxiboan 692-4 signaturan gordetzen dena. Oraingoan, Gipuzkoako Gobernadore Zibila eta hiribilduko alkatearen arteko korrespondentzia dugu protagonista, 1851 urtekoa. Bertan, Jose Manuel Minaberriaren egoerari aipamena egiten zaio. Pertsona hau “ijito” bezala…

Artxiboak

Urbietarren oinordetza: Juanes kapitainaren frogaketa

1550eko azaroaren 19a zen Juanes Urbietakoa hernaniarrak bere suhi Juan Estirongoa donostiarraren eta Hernaniko auzo Andres Olazabalgoa eta Martin Elduaiengoaren aldeko ahalordea eman zuen eguna. Agidanez, kapitain famatuaren anaia Esteban bi hilabete lehenago zendu zen eta, nonbait, ondorengorik gabe eta oinordekorik izendatu gabe joan zen beste mundura. Seme-alabik ez zuen izan, antza, eta gurasoak ere,…

Artxiboak

Idi-probak

Villabonako bizilagun askorentzat ez da oso ezaguna garai batean idi proben inguruan herrian izandako zaletasuna. Baina zaletasun hau benetan sakona eta sendoa izan zen eta honen froga bezala baditugu artxiboan ikusgarri diren hainbat agiri. Hasi gaitezen probalekuarekin. Honen inguruan topatu dugun lehenengo erreferentzia 1895. urteko akta liburuan dago. Azaroaren 3.an ospatutako udalbatzarrean Frantzisko Zalduak probak…

Artxiboak

Hondotik ondora: itsas ondarearen jardunaldiak Pasaian

Itsas ondareari buruzko “Hondotik ondora” jardunaldien barruan, martxoaren 14an Pasai San Pedroko Udal Aretoan eta apirilaren 15ean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ospatutakoek gai bera izan zuten hizpide: XVI. mendean zehar, euskaldunek burutu zuten Kanadan arrantza jarduera, hain zuzen ere. Hitzaldi hauen bitartez, Cambridgeko Unibertsitateko Geografian doktore eta Kanadako Gobernuaren aholkulari zientifiko-historiko den Michael Barkhamek, euskaldunek…

Artxiboak

Elizmendiko garbileku desagertua

1910 urtean eraiki zen Elizmendi auzoko garbileku berria. Honen ezaugarriak oso sinpleak ziren: oinplanta laukia eta neurri txikiak, lau isuriko teilatu txikia, argia satzeko 9 leiho eta ate bat, erdi-erdian ur putzu bakarra dago eta honen hertz bakoitzean arropa marruskatzeko harrizko plantxak. Kanpokaldeko dekorazioa ere oso urria da: teilatuaren gailurrean dekorazio moduko burdinsare txikia, sarrerako…

Artxiboak

Emakume aitzindari bat Asteasun

Emakumearen eguna heldu dela eta hona hemen gai honen inguruko gure blogeko berria. Udal arielen administrari karguaren izendapen interesgarria da topatu duguna. Kargu hau, beti bezala, gizon batek betetzen zuen (edo batek baina gehiago herriaren neurriaren arabera). Baina, 1937 urtearen hasieran, Alejandro Uzkudunek jakinarazten du Udalak ordezko bat bilatzen duenean udal administrari eta telefono zaindari…

Artxiboak

Lan hitzarmena La Salvadoran

Duela 100 urte sinatu zen Villabonako “La Salvadora” paper fabrikan honako hitzarmen hau. Sinplea bezain bitxia dena. Langileak dagokion igandean lana egingo du eta nagusiak asteko beste edozein egunetan 24 orduko jaia emango dio. Logikoa da. Hau adostu beharra zegoen? herriko alkatearen aurrean akta bidez sinatzeko beharra zuen? Ba bai, garai hartan pil-pilean zeuden langileen…

Artxiboak

Ijitoen dantza

Ez da txikikeria ondorengo lerroetan komentatuko dugun testua 1611ko Errenteriako akta batean topatzea, Madalena jai egunaren ospakizunen ildotik. Orduan bi dantza egitea adosten da, horien artean ijitoena bat delarik. Herriko ohitura zen gazteak dantzan jartzea Madalenari ohore eginez, 1599, 1603 edota 1611 urteetan topatutako aipamenek ondo jasotzen duten bezala. Ikus dezagun, hitzez hitz, topatu dugun…

Artxiboak

Krisia gaur?

Artxiboak erakunde baten gogoa gordetzen du. Erakunde horrek egin duena biltzen da artxiboan. Eta eginbeharrak zehazteko zein eskubideak aldarrikatzeko ezinbestekoa da. Erakundea “udala” denean, herri baten bizitza artxiboan geratzen da jasota, hala edo nola. Horrek, egoera gorrietan gure arbasoek nola jokatu zuten erakusten du; gure izaera, gure nortasuna, gure kezkak, gure erabakiak… gu izan baino…

Artxiboak

Urkatzeak XVII. mende hasierako Villabonan

Artxiboko dokumentaziorik zaharrenak herriari buruzko hainbat eta hainbat berri bitxiren eta arlo ezberdinen inguruko berriak aditzera ematen dizkigu. Izan ere, udal kontuek, udalbatzak zituen gastu ugari islatzeaz gain, hauen zergatia adierazten du. 1622ko abenduaren 12ko dokumentuan adibidez, auzien eta epaien inguruan berri bitxi zein latza eskaintzen digute: urkatze bat, hain zuzen ere. Iturriak islatutakoaren arabera,…

Artxiboak

Bizitzea ez baita debalde

Ohitzen ari gara jendea kalean bizitzen ikusten. Ohitu ahala guri bost. Urrun ikusten dugu egoera hori, nahiz eta gertu gertuan atzeman. Egoera hau, baina, ez da berria. Gure aurrekoek ere horrelakoak ezagutu dituzte. Kalean bizitzearen errua kalean bizi zenaren errua zen orduan. 1760ko ekaineko pasadizo batek hori argitzen du Asteasun. Poliziaren garaia baino lehen, ordena…

Artxiboak

Errebotea Villabonako artxiboan

Jakin badakigu pilota dela Villabonatarren kirolik kuttunenetako bat. Errebotea bereziki, Antzinatik datorren jokua da hau, nahiz eta gaur egun beste kirol batzuen indarragatik baztertua izan. Artxiboko dokumentuen artean murgilduta, kirol honen inguruan hainbat agiri topatu dugu eta interesgarria deritzogu hauek erakustea. Honela, pilotari erreferentzia egiten dion agiririk zaharrena 1733 urtekoa da. Akta liburu bateko erabakien…

Artxiboak

Oguey eta amamar milla ta bosteunda laroguetaçorçi

Asteasuko Udal Artxiboan gordetzen diren XVI. mende hasierako protokoloetan xumea bezain ez-ohikoa den datua topatu dugu: euskaraz idatzitako hitzak, hain zuzen ere. Garai horretako orain arte azaldutako hitzekin alderatuez gero, Asteasuko hau oso bestelakoa dela esan behar dugu. Salbuespenak badaude ere, orokorrean izenak, esaldiak, esaera zaharrak edota hitz askeak gaztelaniazko testuinguru batean txertatzen dira. Hau…