Category: <span>Bloga</span>

Bloga

Etxea erre: Udalaren elkartasuna

Villabonako Udal Artxiboan jasotzen den dokumentazioari esker badakigu 1812. urtean (Napoleonen Gerran) tropa Frantsesak Villabonan sartu zirela. Akta liburuak 1810 eta 1814 bitartean ezertxo ere esaten ez duen arren beste dokumentu mota batzuetan ikusi dugu 1812. urtean frantsesek erangidako sarraskiak ez zirela gutxi izan. Besteak beste, udaletxea bera orduan erre eta suntsitutakoa da. Ondoren, berria…

Bloga

Plater konbinatuaren aurrekaria

Gaur egun normaltzat hartzen dugu taberna batera joan eta bertan plater konbinatuaren eskaintza topatzea. Behin baino gehiagotan menu oso bat jateko gogo edo beharrik ez eta plater konbinatua hautatzen dugu. Otordu oparo eta ogitartekoaren arteko aukera orekatuena izaten da. Aukera hau, ordea, nahiko berria da gure artean eta, ziurrenik, bat baino gehiago harrituta geratuko da…

Bloga

Herriko erlojuaren esferarekin gorabeherak

Egin ditugun azken bi idatziak herriko erlojuaren ingurukoak izan dira. Bi kasuetan erlojuaren makineriarekin lotura izan dute. Herriko erlojuaren inguruko trilogia osatuko duen idatzia izango da hau, baina oraingoan, erlojuaren esferarekin izandako gorabeheren berri eman nahi dizuegu. Zumaiako herri erlojuari buruzko lehen aipamenak XVI. mendekoak direla erakutsi genuen trilogiako lehen artikuluan. Erlojuaren esferari buruzko lehen…

Bloga

Guztiz suntsituta

Tarte honetan, orain pare bat urte, Getariako artxiboaren galerari buruz aritu ginen. Hau Lehen Karlistaldiaren ondorioetako bat izan zen, baina ez bakarra. XIX. mende hasierako gatazka horrek herria guztiz suntsitu zuela esan dezakegu. Getaria gotorleku garrantzitsua izan da historian zehar. Bere orografiaren berezitasunek eta kostan duen kokaguneak gune estrategiko bihurtzen dute. Hori dela eta, gune…

Bloga

Udal Langileen Garbiketa

Garbitu hitzak toki edo gauza batetik zikinkeria kentzea esan nahi du. Zikinkeriak berriz, toki edo gauza horretan berezkoa ez den eta kutsu negatiboa duen zerbait ematen du aditzera. Beraz, zerbait garbitzea toki edo gauza horrek berezkoa ez duen eta negatiboa den hori desagerraraztea litzateke. Baina zer gertatzen da pertsonak garbitu edo baztertzen direnean? Pertsonak zikinkeria…

Bloga

Denboraren menpe

Denboraren menpe (https://www.youtube.com/watch?v=EMmK859xtg8) Ondarea eta historiaren inguruan lan egiteak denboraren zehar bidaitzeko aukerarekin parekatu dute. Fisikoki hori egiteak dituen arriskuak hartu gabe. gainera. Izan ere, denboran zehar desplazatzea ez da debalde (https://www.youtube.com/watch?v=-uHB4Wxyxr8) Iraganak beti harrapatzen gaitu etorkizunean. Eta, bai noski, iragana eta etorkizuna gugan gorpuzten dira, orainaldian (https://www.youtube.com/watch?v=z4M2kFPj_mM) Horregatik da horren garratzitsua gure buruari nahi…

Bloga

Getaria eta Baleak

Gabon egunetan balea agertu zen Getariako portuan. Gaur egun gutxitan izaten da aukera itsasertzetik bale bat ikusteko eta asko izan ziren gabonetako oporrak bertara gerturatzeko baliatu zituztenak. Baleak euskal kostaldetik urrundu dira, animalia hauen populazioaren beherakadak bultzatuta. Baina baleek ere memoria historikoa balute, borondatez urrunduko lirateke euskal arrantzaleen bale ehiztari ospea gogoan. Euskal kostaldeko herrietan…

Bloga

Herriko erlojua eta Yereguitarrak

2016. urtea bukatzeko herriko erlojuaren lehen datuei buruzko idatzia osatu genuen. Urte berria hasi dugun honetan, erloju horren historiarekin jarraitzea erabaki dugu. Izan ere, Zumaiak erlojuaren tiki-taka soinuaren altzoan jarraitu zuen. XIX-XX mendeetan ugaritu egiten da erlojuari buruzko informazioa. Jakin badakigu 1845ean Juan Manuel Zugastik kanpandorrerako erloju berria egin zuela, ondoren hau konponduko zuen Benito…

Bloga

Nicolasa Lekanda, hilketa odoltsua

El constitucional o sea, crónica ciéntifica, literaria y política egunkariaren harpidedunek kronika hau irakurri zuten 1820ko uztailaren 31n: “Tolosa El dia 17 del mes próximo pasado entre doce y una de la noche se introdugeron ladrones en la casa mayorazgo de don Hipólito Luis Ozaeta y Berroeta, conjunta persona de doña María Nicólasa de Loncada…

Bloga

Andima Ibinagabeitiaren sare soziala

1936ko gerrak Portugalen harrapatu zuen lanean; 1935ean atera zen jesuita izateko bidetik eta gerratik libratu zen, baina gero zailena egin zuen: itzuli Bilbora eta espioitza lanean hasi zen erbesteko Jaurlaritzaren zerbitzupean, eta 1947ko martxoan, salaketaren bat tarteko, Deustuko etxera joan zitzaizkion polizia espainolak eta ihes egitea lortu zuen, eta Parisen kokatu zen. Han, 1954 arte,…

Bloga

Pentsatu baino beranduago, baina jadanik hasi dira Zumaiako barradera…

Pentsatu baino beranduago, baina jadanik hasi dira Zumaiako barradera edo kanpoko dikea konpontzeko lanak. Azken itsasaldi bortitzak kalte handiak eragin zituen Urolako itsasadarreko sarreran eta denbora luzez egon da barrako pasealekurako bidea itxita. Gune kaltetuenetariko bat antzinako barraren zatia izan zen. Hori dela eta, oraingoan, Zumaiako barraren lehen zati hura eraiki zeneko informazio bila joan…

Bloga

Getariako Abere Hiltegia (II)

Aurreko hilabetean 1903an zabaldu zen hiltegi berriaren inguruan aritu ginen. Hilabete honetako idatzia, aurrekoaren jarraipena duzue. Izan ere, Getariako abere hiltegiaren inguruko gorabeherak ez ziren hiltegi berria martxan jartzearekin amaitu. XX. mendeko lehen erdian, batez ere hogeita hamargarren hamarkadatik aurrera, ohikoak bihurtu ziren hiltegiaren garbitasunaren inguruko kexa eta aipamenak. Dirudienez, hiltegia erabiltzen zuten harakinek ez…

Bloga

Irlandarrak Getarian

Gabonak gerturatzen ari diren garai honetan, Olentzeroren antzera, Getariako historia aberastuko duen opari txiki batekin gatozkizue. Dakizuenez, bertako artxiboa Lehen Karlistaldian erre zen eta, ondorioz, ia ez da 1838. urtea baino lehenagoko dokumenturik gorde. Hau horrela, zenbaitetan beste lekuetan zaindu den dokumentazioaren bitartez jakinarazten ditugu bertako gertakizunak. Gaurkoan dakarkigun gaia Iago Irixoa lankideari esker ezagutu…

Bloga

Herriko erlojuaren lehen tiki-taka

Urtea bukatzen ari da… 2016a agurtu eta 2017ari ongi etorria emateko momentua hurbiltzen doa… Aurten Urtezahar-gaueko kanpaiak San Telmo baselizatik emango ditu Euskal Telebistak. Zumaiarrak, ordea, San Pedro parrokiko erlojuari so egon izan ohi dira urteko azken gaueko hamabiak noiz iritsiko zain. Kanpandorreko erlojuak adierazten du denbora aurrera doala, segundoz segundo eta minutuz minutu. Herriko…

Bloga

Kontu bitxiak artxiboetan: idazkera frogak eta zirriborroak

Dagoeneko blog honetan plazaratu diren artikuluek artxiboetako funtsetan hamaika gauza daudela frogatu dute; bai espero daitezkeenak, baita aurreikusten ez direnak ere. Egoera berezi honek modu askotan aurkezten den informazioa topatzea dakar, logika duena edo logikarik gabekoa; azken finean, ohikoagoak direnez gain, antzinako paperen artean gauza bitxiak eta atentzioa ematen duten batzuk topatzen dira. Xelebretasunaren munduan…

Bloga

Ricardo Martín. Fotógrafo y espectador.

La sala KUBO nos abre una nueva ventana al pasado. Un pasado que nos resulta familiar y nos sorprende, al mismo tiempo. Una mirada moderna a un territorio cambiante, abierto a las novedades. Seguramente los visitantes de esta exposición sentirán una sensación extraña de déjà vu, porque lo que se le ofrece es una selección…

Bloga

Isiltasunaren garrasia: 1936ko altxamendu militarraren ondorena Zumaian

Hilabeteroko tarte honetan artxibora jotzen dugu, bertan gordea dagoen informazioaren zatitxo bat zuei gerturatzeko asmoz. Gai baten inguruko datuen bila ibiltzen gara eta informazioa behar izaten dugu argitaratzen ditugun idatzi xumeak osatzeko. Udalak memoria historikoa lantzeko egitasmoa abiatu duen honetan, Gerra Zibilari hasiera eman zion altxamendu militarra gogora ekarri nahi izan dugu. Uztailean 80. urteurrena…

Bloga

Getariako abere hiltegia (I)

Garai batean animaliak etxeetan hazi eta hiltzen ziren, baina denborarekin guzti hori aldatzen joan da apurka. Nekazal guneetan txerribodekin mantendu da gehien, baina gaur egun oso toki gutxitan egiten dira. Izan ere, gaur egun haragia non-nahi erosi dezakegu, gure beharretara egokituz. Herri eta hirietako haragi eskaria bideratzeko, XIX. mendean hiltegiak eraikitzen hasi ziren. Herriguneko etxeetan…

Bloga

Kantauriko Arrantzale Aterpetxea

Getaria Kantauri kostaldeko itsasontzi askoren babesleku nagusia izan da denborale eta enbatetan. XX. mendearen hasieran ordea, eskaintzen zituen azpiegiturak oso eskas geratzen ziren horrelakoetan jasotzen zuten itsasgizon kopuruarentzat. 1902an portua handitzeko egitasmoa idatzi zuen Jose Maria Aranbarri getariarrak, Elkano Arrantzaleen Kofradiak bultzatuta. Portu berriaren helburua kabotaje-ontzientzat eta arrantza-ontzientzat babesleku egokia izatea zen. Helburu horrek ordea,…

Bloga

Arritokietako Baseliza eta Ospitalea

Irailean Arritokieta eguna ospatzen da Zumaian eta hau aitzaki ezin hobea iruditu zaigu udal artxiboan gordeta dagoen 1690 eta 1886 urte bitarteko kontu-liburuko zenbait datu hona ekartzeko. Kontu-liburu hau Arritokietako baseliza eta ospitalari buruz kontserbatzen den zaharrena da. Hau dela eta, bertako informazio zaharrena iruditu zaigu aipagarriena. Oraingoan eraikin multzo hau zaintzeko eta kudeatzeko ardura…