Category: <span>Bloga</span>

Bloga

Ricardo Ugarte

Abendu bukaera arte zabalik egongo da Ricardo Ugarteri eskainitako erakusketa. Trintxerpeko Ciriza Etxean eta San Pedroko udal aretoan, bere ibilbide artistikoaren zati bat aurkituko dugu, non, materia eta hutsaren arteko elkarrizketa, eta itsasoa diren gai nagusiak. Tamaina ezberdinetako eskulturek, obra grafikoak eta zenbait artelanen maketek osatzen dute artistari eginiko omenaldi xume baina hunkigarri hau. Erakusketaren…

Bloga

Othoi çato etchera

Othoi çato etchera: Le Dauphin itsasontziko euskarazko gutunak (1757) Lamikiz, Xabier; Padilla Moyano, Manuel; Videgain, Xarles Baiona: Lapurdum, 2016 Azken bolada honetan, Historia errelatoak garai bateko Disney ipuinen itxura hartu duten honetan, Lamikizek, Moyanok eta Videgainek elkarrekin egindako ikerketa lana itsas argia bezain distiratsu agertu zaigu lehorrean. Historia antzeztea dugu modakoa. Antzezlana ez litzateke alferrik…

Bloga

A Juan Antonio Bonachía Hernando, in memoriam

El pasado día 21 nos comunicaron la triste noticia del fallecimiento de Juan Antonio Bonachía Hernando. Catedrático de Historia Medieval en la Universidad de Valladolid y todo un referente en la historiografía, no podemos sino dejar de sentir su pérdida. Tuvimos la fortuna de conocerle, pero sobre todo de tratarle y de tener la gran…

Bloga

Balsa dantzatzeagatik zigortuak

Dantza beti egon da festari lotuta. Euskal Dantzen kasuan, baita ekitaldi ofizialei lotuta ere. Besteak beste, dantzak harremanak sortu eta estutzeko balio duela esan daiteke. Festa eta parranda giroan, ligatzeko aitzakia ederra ere izan ohi da. Euskal Herrian euskal dantzak dira dantza tradizionalak. Garai batean dantza horiek ziren jaietan eta ekitaldi ofizialetan dantzatzen ziren doinu…

Bloga

Txistularien lana 1956ko Salbatore jaietan

Uztaila aurrera doa eta gero eta gertuago ditugu Salbatore jaiak. Ez da lehen aldia lerro hauetara gai hau ekartzen duguna. Artxiboan topatutako dokumentu batek jarri digu amua oraingoan ere eta, jaien gertutasunari erreparatuta, irenstea erabaki dugu. Jaietan eta festa giroan musika beti dago presente gurean. Egun berezi hauek alaitzeko erantzukizuna izateaz gain, burutzen diren ekitaldiak…

Bloga

Odieta pilotalekuak azpian gordetzen duena

Ekainaren bukaeran Aitzuri pilotaleku berriak ateak zabaldu zituen Zumaian. Denbora behar izan du proiektuak, baina jadanik errealitatea da herrian: Zumaiak badu pilotaleku berria. Inaugurazio batek beste bat ekarri digu gogora. Hau dela eta, pilotaleku berriaren itzalean Odieta zaharrera begira jarri gara oraingoan. Jatorrizko Odieta pilotalekua 1856an eraiki zen, Foru Enparantzan zegoen pilota-jokoa ordezkatzeko asmoz. Badirudi…

Bloga

Villabona-Amasan automobilismo lasterketak XX. mende hasieran

Gaur egun automobilismo lasterketak ez zaizkigu arraro iruditzen, ez harrapatzen dituzten abiadurak ezta gu guztiontzat ezagunak diren protagonistak ere. Baina, duela 113 urte nolakoak ziren imajinatzen badugu? Eta gure herritik horrelako lasterketa bat pasatzeak ze eragin izan zitzakeen pentsatzen badugu? Ba 1903ko maiatzaren 26an zoritxarra gertatu izan ez balitz, ondorengo hau jazoko zen: Europan, XX.…

Bloga

Gaueko zaindariak

Galdurik dagoen lanbide baten inguruan jardungo dugu gaurkoan, sereno edo gauzainaren inguruan hain zuzen. Elektrizitaterik ez zegoenean, gauetan segurtasuna bermatu ahal izateko, kalea argiztatzen zuten argiontziak zaintzea beharrezkoa suertatzen zen. Apurka, ordea, gauetan argiztapena zaintzeaz gain beste behar batzuk sortu ziren. Farolariek serenoei bidea zabaldu zieten, postuaren aurrekariak izan zirela esan daiteke. Udal langile mota…

Bloga

Plater bakarraren eguna

“Plater bakarraren eguna”, horrela deitu zitzaion 1936ko Urriaren 30ean Espainian dekretuz hartu zen neurria. Erabakia Gobernadore Zibilek jakinarazi zieten lurraldeko Udalei eta Azaroaren 15ean jarri zen martxan. Getarian Azaroaren 14ko udalbatzarrean jakinarazi zen. Baina, zer zen “Plater bakarraren eguna”? Gerra Zibilean altxamendua burutu zuen bandoak ezarri zuen neurria izan zen. “Plater bakarraren eguna” delakoa hilabeteko…

Bloga

XIX. mendean Getaria eta Donostiaren arteko komunikazioa hobetzeko saiakera

Bideak: lurrean edo uretan puntu bat beste batekin lotzeko irudikatutako lerroak. Pertsonak ez ezik, produktuak eta ideiak eremu batetik bestera bidaiatzea ahalbidetzen duten elementu estrategikoak dira. Historikoki interes desberdinak asetzeko sortuak. Zainduak eta zelatatuak; beharren arabera itxi edo zabalduak. Bideak eta komunikabideak herrien eta herrialdeen bilakaera eta garapena baldintzatu duten faktore garrantzitsuak izan dira, baita…

Bloga

Zurruta, politika eta bertsoak: kartzelan amaitzeko konbinazio ederra!

Hondarribia, 1871. urteko otsailaren 16a eta Ostegun Gizena. Apezpiku kaleko sagardotegi-tabernan, Frantzisko Higos tragoxka bat hartzen ari da. Garaiko giro politikoa ez zen bat ere lasaia: hamaika gorabeheren ondoren, ordurako Espainiako Koroa Amadeo I.goa erregearen buru gainean zegoen. 1868ko “La Gloriosa” altxamenduak Isabel II.a erregina Donostian udapasan harrapatu, eta handik amen batean ospa egin eta…

Bloga

Pello Errota bertsolariaren sinadura

Gaur egun denek dakigu nor de Pello Errota. Asteasuko bertsolari handia. Denek dakigu izena nondik datorkion ere. Errota batean bait zuen bere ogibidea. Hainbat libururi esker dakigu 1840 urtean jaio eta 1919an zendu zela. Bertsolari bikaina zela eta, bigarren diru sarrera bat lortzen zuen plazatan arituaz. Askok dakigu ere bere benetako izena Pedro Jose Elizegi…

Bloga

Mentalgassi kolektiboa Donostian

Elkarbizitza hitz potoloa. Artea, ez da txikiagoa. Kontzeptu handiak, sakonak. Ikusgarritasuna ez ezik, buru lan nekezak puzten dizkigute. Horregatik, Mentalgassiren agerraldia oso da eskertzekoa. Elkarbizitza norberaren buruarekin hasten da; gertuko paisaia zein gertuko objektuekin segitzen du. Mentalgassiren lan sorta honek kalean supituki gelditu gaitu. Harrituta begiratuko diogu, eta kuriositatez. Egunero ikusten ditugun objektuak eta izakiak,…

Bloga

Karta-jokoan liskarrak

Udal artxiboetan auziak iturri ikaragarri onak eta baliotsuak dira. Garai bateko kultura, ohitura, jakinduriak, pentsamenduak, eguneroko eginkizunak, liskarrak, jokoak, lanak,… inon baino hobeto irudikatzen dira auzi hauetan. Partikularren artean, edo partikular eta erakunde publikoen artean sortzen ziren gatazka edo tirabiren inguruan erabakitzeko auzietara jotzen zen. Honengatik, auzien gaiak oso anitzak dira. Edozein momentutan sortu zitezkeen…

Bloga

Eskola

Ez da arraroa izaten artxibo batean dokumentazioa kasualitatez topatzea. Nik beti pentsatu dut artxiboek altxorrak izkutatzen dituztela. Eta batzuetan zoriak historia berri baten bat eskaintzen digu ondarea eta oroimena aberastuaz. Oraingo honetan agerturiko altxorra Amasako Eskola berria eta maisuaren etxearen proiektuak dira. Herriko eskolen historia ikertzeko aukera ematen digute. Eta era berean, helduei gogorarazi eta…

Bloga

II. Errepublikaren Aldarria Getarian

1931ko apirilaren 14ean II. Errepublika aldarrikatu zen Espainian. Apirilaren 12an egindako hauteskundetan eskatutako aldaketa politikoa izan zen hura; Alfontso XIII. boteretik kendu eta monarkiarik gabeko gobernu baten hasiera ekarri zuena. Baina nola bizi izan zen aldaketa hau Getarian? Zer gertatu zen herrian hauteskunde horietan? Gobernu aldaketa ekarri zuten hauteskundeak apirilaren 12an izan ziren arren, hilabete…

Bloga

1787ko Zumaiako Itsasgizonen Zerrenda

San Telmo Kofradiako liburuetan mota desberdinetako dokumentuak aurki daitezke. Horien artean, Zumaiako marinelen inguruko informazioa eskaintzen duten zerrendak daude. Gaurko gaiarekin jarraitu baino lehen ordea, gogorarazi beharrekoa da kofradia honen liburu zaharrenak galdu egin zirela eta 1787an liburu berria osatu behar izan zela. Horretarako aurreko liburuetan jasotzen zena errekuperatzeko eta gogoratzeko saiakera egin zuten San…

Bloga

Lafayette

Pasaian eman diren gertakizun harrigarrien artean Lafayetteren bidaia dugu. Villaviciosa jauregian plaka bat eta han eta hemen errepikatzen den grabatu moduko bat. Bi lekukotasun horiek gogoan hartzen dute… zer demontre da gogoan hartzen dutena? Izan ere, zein zen Lafayette? Zer egiten zuen Pasaian? Nora zihoan? Benetan adierazgarria da hori gure herriarentzat? Alabaina, Lafayette izena ezaguna…

Bloga

Euskal Errepublikaren aldarria

Aurten Bigarren Errepublikaren ezarpenaren 85. urteurrena ospatzen da. Apirilaren 12an egindako hauteskundeek Alfontso XIII. erregea boteretik kentzea lortu zuten, monarkiarik gabeko estatua defendatzen zuen alderdiak irabazi baitzuen. Bigarren Errepublika 1931ko apirilaren 14ean aldarrikatu zen, baina ezaguna da Eibarren aurreko egunean altxatu zutela hiru koloretako bandera. Eta Zumaian? Noiz eta nola izan zen Errepublikaren aldarria? Udal-aktak…

Bloga

Arrainentzako Saskien Enkantea

Lehenengo Karlistaldiak Getariako egunerokotasuna eten zuen. Herriko ohiko dinamika geldiarazi zuen, dinamika berri batzuei bidea zabalduz. Gerrak aldaketak ekarri zituen; batzuetan aurreko bizimoduarekin eta ohiturekin erlazionatuak zeudenak. Gerra osteko urteetan egindako zenbait aldaketek, ordea, ez zuten harrera ona izan biztanleen artean. Aldaketa txiki batek izan dezakeen eragin handiaren adibide bat izango dugu gaurkoan hizpide. Getarian…