Category: <span>Bloga</span>

Bloga

…eta bonbillak piztu ziren!

Uda joan da eta argi orduak gero eta urriagoak dira egunetik egunera. Lehenago iluntzen du eta inguruak beltzez margotzen dira. Eguzki izpiek gure egunerokotasuna baldintzatuko balute, goiz erretiratuko ginateko urteko sasoi honetan. Orduan estimatzen da gehien kaleko argiteriaren laguntasuna; iluntasunean kalean ibiltzea baimentzen duena eta gaueko orduetan lasai ibiltzeko segurtasuna ematen duena. Kaleak argiteria elektrikoz…

Bloga

Kaligrafia eredua

Gaur erakustera gatozenak lan eskaera gutunak dira. Baina ez edonolakoak. Gaur egun ikustera ohituak gauden ordenagailuko letra berdinez egindako curriculumen oso desberdinak dira. Hauek XIX. mende erdialdean idatzitakoak dira. Idazteko makina edo bestelako tresnak eskasak ziren garai hartan kaligrafia jakitea beharrezkoa zen hainbat lan egin ahal izateko eta gehienetan beren ezagutzak erakusteko eskaera gutunaz baliatzen…

Bloga

Itsasora begira

Nork ez ditu orduak eman itsasora begira? Kostaldean bizi direnek sarritan egiten duten zerbait dela esan daiteke. Ziur behin baino gehiagotan beren begiak itsasaldera bideratu dituztela konturatu gabe eta zerumuga denbora batez aztertu eta gero harrapatu dutela beren burua itsasora begira. Naturaltasun osoz egiten den eta egunerokotasunaren parte den zerbait bezela. Kostaldean zehar itsasoa miresteko…

Bloga

Itzurun hondartzako “Bainu Beroak”

Uda garaian hondartzara joateko ohitura dugu. Eguzki izpi beroek gure azal eta muskuluak epel ditzaten edota berotik ihes itsasoko uretan preskatzeko desioz gerturatzen gara kostaldera. Itzurun hondartza ikusgarria, Santiagoko hareatza zabala eta Algorri harralde lasaia; Zumaiak aukera paregabeak eskaintzen ditu itsasertzaz gozatzeko. Hondartzara eguzkia hartzera eta bainatzera joate hau, ordea, usadio nahiko berria da. Gure…

Bloga

Ignacio Zuloaga eta Santiago hareatza

Aurten 100 urte betetzen dira Ignacio Zuloaga margolari eibartarrak Santiago etxea eraiki zuela. Estilo erregionalista duen etxearen diseinua Pedro Guimón arkitekto ondarrutarrarena da. Hau XX. mendearen lehen erdiko arkitekto esanguratsua izan zen eta Bizkaia eta Gipuzkoan etxe partikular eta txalet ugari egin zituen. Begoñako batzokia, Artxandako kasinoa, Ondarroako Marinelen Kofradia eta Bilboko Bankuaren eraikin nagusia…

Bloga

Draga bat erosteko beharra

Zumaia Urola eta Narrondo ibaiek bat egin eta itsasoratzen diren tokian kokatutako herria da. Kokagune honek bere historia baldintzatu du itsasora begira bizi izan den herri bilakatuz. Portu garrantzitsua izateaz gain, ontziola garrantzitsuen kokagune ere izan da herri hau. Gaur egun oraindik itsasoarekin lotura estua duela ezin uka. Hala ere, itsasadarreko trafikoa asko aldatu da…

Bloga

San Telmo Baseliza

Itzurun hondartzaren gainean, amildegia oinetan duela itsasora begiratzen duen eraikin txiki hau oso maitatua da Zumaiarren artean. Paraje berezian kokatua, txoko berezia du, baita ere, herritarren bihotzetan. Azken hilabete hauetan, ordea, San Telmo baselizaren izenak udalerriaren mugak gainditu ditu eta ospetxu egin da. “Ocho Apellidos Vascos” izeneko pelikularen sekuentzia bat bertan grabatu zenetik, Espainiako txoko…

Bloga

Idatzitakoak artxiboan dagoenarekin bat egiten ez duenean

Asteasuko Andazarrate gainan zeuden burni eta igeltso meategietatik (San Miguel, Alerta Está, San Carlos, San Leopoldo, Ave Maria,…) Zarautzeko Moillarri ingurura minerala garraiatzeko eta untziratzeko aireko kable sistema osoa eraiki zen duela 100 urte baino gehixeago. Askok dute honen berri, Asteasu eta Zarautzen bereziki. XX.mende hasiera zen eta meatzetako materialak itsasoko untzietara sartzeko modurik egokiena…

Bloga

‘The World of the Newport Ship’ kongresua (Bristol, 2014ko…

2002an, Newporteko antzoki berriaren eraikuntza lanetan ari zirela, egur aztarna batzuk agertu ziren. Modu honetan, eta larrialdiko indusketak egin artean, lanak gelditu egin ziren. Indusketek izugarrizko emaitza ekarri zuten, izan ere 2.000 ohol baino gehiago eta 300 objektu inguru aurkitu ziren, ia guztiak XV. mende erdialdeko ontzi bati zegozkionak. Emaitza horiek duela hainbat urte Donostiako…

Bloga

Elkanoren izenean hiribildua biziberritzen

Aski ezaguna da Getaria munduari bira ematen lehena izan zen itsasgizonaren sorterria dela. Juan Sebastian Elkano zenaren presentzia etengabea da Gipuzkoako kostaldeko herri honetan. Elkano izeneko kale, jatetxe eta arrantzale-kofradia; pertsonaiaren bi estatua eta monumentua; bere jaiotetxea non zegoen adierazten duen plaka… Baina bada lau urtetik behin errepikatzen den eta munduaren lehen zirkumnabigazioarekin lotura duen…

Bloga

Espetxealdiko liburuak

Hau da ene ondasun guztia Daitort. Ez dut liburua amaitu. Hasi baino ez. Baina aurrera atzera ibili dut. Ta, nola esan? Zirraragarria. Urduritasuna. Daitort. Lotsa ere badut, une batez poza ere sentitu dudalako. Poza espetxean idatzitako liburu batean aipatua izanagatik? Zer egingo diogu ba. Nire alde esan behar dut: Dut, Laboa, Gantzarain, Anestesia, Kuraia, No…

Bloga

Esperantza

Uda hastear dago. Argitsu dago Udaleko udalbatzarren gela. Gainera, estropadetan irabazitako banderek antzerki itxura ematen diote. Han egongo al dira bandera zaharrak? 1896koak, esate baterako? Arregiren agindupean arraun egin zuten Basurto, Azkue, Alberdi, Urreta, Oliden, Aizpurua, Ezenarro, Silveti, Irigoien eta Manterolak irabazitakoak? “Esperantza” ontziak ez al zuen arrastorik utzi gure artxiboan? Posible al da 1896ko…

Bloga

Zarautzen turista izan gara

Erronka ez zen makala. Gure kostaldeko herri bisitatuenetariko bat hartu eta turismoaren inguruan dituzten kexak aztertu. Hori egiteko, noski, laguntza beharko. CICtourGUNE bidelagun. Hausnarketa ez da makala izan. Arrakastatsua ematen duen eredua ahula ez ote den galdetzeraino. Arrakasta ezin da zenbakiekin parekatu, bisita kopuru altuekin, hain zuzen ere. Bisitariak ez baditugu lurralde garapeneko zati bihurtzen,…

Bloga

Harriak

Herrian zehar paseatzeak ustekabeak ematen ditu. Txio sortari hasiera eman dion argazkia lekuko. Harri horiek buruan, Luzuriagako langileei buruzko liburua gogoan. Orduan idatzitakoa eta liburu bera errekuperatzea otu zaigu. Honatx. Der Bilbao-Song idatzi eta urte batzuetara, Bertold Brechtek Langile baten galderak liburu baten aurrean (Fragen eines lesenden Arbeiters) 1930eko hamarraldian idatzi zuenean ez zuen galdetu…

Bloga

Zubimusuk badu beste altxor bat

Villabona eta Zizurkil batzen dituen Zubimusu izeneko zubiak baditu 3 begi. Gaur egun bi bakarrik dira arku erdikoak, baina garai batean hiruak ziren horrelakoak. Harrizkoa, antzinakoa, oso garrantzitsua bi herrientzat, baita ingurukoentzat,… Tira, ongi xamar ezagutzen ditugu zubi horren ezaugarri eta berezitasunak. Bestalde, erantsi dezakegu askotxo izan direla jasan dituen kalte eta berrikuntzak. Hauetatik bat…

Bloga

Apirila

Iñigo Aranbarriren nobela berria da Apirila. Interesantea izateaz gain, liburua bikaina da. Bizia, gordina. Bukatu arte ezin askatu horietakoa. Idazleak zenbat gauza kontatu dituen pentsatzen uzten duen horietakoa. Historialariok egin ez duguna egin du Aranbarrik. Gure lana zertarako balio duen ere gogoratu digu. Ez da txikia 1766ko matxinoek narrazioan duten tartea. Izan ere, neoliberalismoaren gordintasuna…

Bloga

Elkarrizketan: Nikanor Lertxundi

Udalaren ekimenez hilero artxiboari buruzko berri bat argitaratzen da Artzape aldizkarian. Egindako lana errepasatzeko une aproposa dela pentsatzen dugu. Horretarako, Getariako alkate Nikanor Lertxundi elkarrizketatu dugu. Zergatik hileko artxiboaren berri bat? Gipuzkoako historian toki esanguratsua da Getaria. Hainbat pasarte garrantzitsu eman ziren gurean. Artxiboan baino, oso berri historiko dugu, hainbatetan erre egin zuten eta. Hutsune…

Bloga

Zumaiako Alondegia

Alondegia dugu Zumaiako kulturaren ikurretako bat. Eraikin modernoa, adimentsua deitzen den horietakoa. Behar bada ohituraren poderioz toki arrunta irudituko zaigu jada. Nahiz eta azken solairuan dugun atalaia ohitura betikotzeko modukoa izan. Alondegia, berez, kultur etxe, liburutegi, bilgune, mediateka, lantoki, Oxford, erakusketa aretoa… dugu. Alondegia bat, baina, zer da? Izan ere, horrekin ere, izenarekin ere, ohitu…

Bloga

Mikel Lasaren ‘Bidai kaierak’

“Idaztea eta marraztea, gaua eta eguna bezain desberdinak dira niretzat” Eta hau da erakusketa honetan barneratzean antzemango dugun lehena. Ezaguna dugun Mikel Lasa, hirorugeigarren hamarkadan Euskal olerkigintza berritu zuen humanista malenkoniatsua alde batera utziz, gure aurrean bizitasun eta alaitasunez beteriko Mikel Lasa margolaria azaltzen zaigu. Erretiratu ostean betidaniko amets bat burutu ahal izan du olerkariak,…

Bloga

Bandoa euskaraz

Asteasuko Udal Artxiboa berriz ere euskararekin lotua agertzen zaigu. Aurrekoan bezala, gure lankide Amagoia Piá-k bertan egindako lanei esker gure eskura jarri digu aurreko mendeetako euskal hitz, esaldi, paragrafo edo testuak jasotzen dituen dokumentua. Aurrekoan ez bezala, aurkezten duguna garaikideagoa da. 1925eko apirilaren 5eko udalbatzarrean onartu zen bando bat, hain zuzen ere. Bertan, bost neurri…