Category: <span>Lugorri</span>

Liburutegiak Lugorri

2022an Txanogorritxo Hondarribiko Liburutegian

Aurreko urteetan bezala, 2022an Txanogorritxo gaiaren inguruan hainbat ekitaldi antolatu genituen helburu batzuekin: gaiaren ikuspuntu desberdinak izatea eta komunitatearen beharrei erantzutea. Eskolako tailerrekin eskolen komunitatearekin aritu ginen; zinemaren bidez natura, helduak edota emakumea ekarri genuen liburutegira; autodefentsa ikastaroa ere izan genuen; Jokin Mitxelenaren, zuzeneko, marrazkiek gure idazleek, beraien testuen, irakurketa lagundu zuten; liburutegian izaten diren…

Bloga Liburutegiak Lugorri

Ekialde Hurbila komiki bidez, tunel batetik abiatuta

Rutu Modan Túnels. Llibreria Finestres  Kidetzaren Kutxa Indiana Jones ala Laura Croft-en helburuen artean, edo jabetzen artean badugu ere, hura topatzea dute helburu Rutu Modanen komiki honen protagonistek. Hauek talde heterogeneo batera batu beharko dute, nork berak bere txangurro tartean, kutxa sakratuaren bila abiatzeko.  Abentura klasiko bezala irakurtzen ahal da komikia, Tintin ala Blake eta…

Bloga Lugorri

Ereiten ere ‘Komunitatea eta komunikazioa’ ardatz hartuta

Ereitenkumeak Talaioseko lagunei esker ‘Komunitatea eta komunikazioa’ lantzen aritu gara formakuntza saio batean. Esperimentu positiboa izan da zinez, bai barrura, eta baita kanpora begira ere, zer hobetu detektatu eta hainbat kanal berri martxan jartzeko akuilu gisa. Hasierako helburua gure lanari beste dimentsio bat ematea bazen ere, hau da, garatzen eta gauzatzen dugun gure lan teknika…

Lugorri

Hondamuinean ere eskura tarte batez

BAO publishing-en laguntzaz, Zerocalcareren Hondamuinean (Macerie Prime) paratu dugu hemen. Lehen berdela duzue hau. Ondo portatzen bazarete, (alegia, leitu zakilbaba halangoak!) behar bada bigarrena ere emango dugu. Edozelan ere, itxialdia amaitu bezain pronto, gure herrietako liburudendak berpiztea denon lana izango da; ta han topatuko duzue berriro komikia. Txangurroa denontzat, uzkitik txakolina jare arte.

Artxiboak Lugorri

Trintxer ala Trincher aldizkaria

Trintxer ala Trincher aldizkaria 1954 – 1975 bitartean argitaratu zen. S. Esnaolaren arrastoa nabaria da bertan. Trintxerpe auzo moderno gisa aurkezten du; alegia, historikoa, etengabeko eraldaketan, arazoz eta pozez, komunitate ezberdinek sortuta eta EHn errotuta. Trintxerpeko berri emateaz gain, herri osoa jorratu zuen, batasun grina zein barrutien arteko elkarlana sustatuz. Harrigarria ere moral katoliko frankistak…

Lugorri

Historia zertarako?

Galdera hori askotan egin digute. Batzuetan espresuki; bestetan hitzik esan gabe, errukiz begiratuz. Azken hilabeteotan lanerako Historian lizentziadunak bilatzen ari garela ez dizuegu hemen kontatuko; (lan eskaintzak izan arren). “Historia zertarako?” galderaren inguruko hainbat burutazio aipatuko dizkizuegu. Izan ere, unibertsitatean irakasle izena merezi zuen bakarrenetakoak, E. Barrenak hain zuzen ere, historialariok komunitatearen azti gisakoak ginela…

Lugorri

500 azal. Egin, Euskadi información, Gara: 1977-2019

The past is a foreign country. Hala erakatsi zigun Lowenthalek. Arrotza ez ezik, azkarra da ere, iraganak beti harrapatzen baikaitu, Back the future-n edo Denboraren menpe-n gertatu bezala. Izan ere, Gure baitan daramagu, gogoan zein orbainetan. Haren gainean eraiki dugu gure uste asko, gure nortasunaren zati handia. Hala behar du, gainera. Hura bridatu beharrekoa bada…

Lugorri

Ingalaterrako bihotza

Coe, Jonathan Middle England. Viking, 2018 El corazón de Inglaterra. Anagrama, 2019 Le couer de l’Anglaterre. Gallimard, 2019 The Rotters’ Club (2001) eta The Closed Circle (2004) lanetan egin bezala, Coek Ingalaterrako gizartea xehetzen du Middle England-en. Aurreneko liburuetan Ingalaterrako arazoaz ari zen Coe. Sharpek Wilten agertu british umorez; herrikide duen Millsek The Restraint of…

Liburutegiak Lugorri

Libro de historia

OHO ere ez genuen egin, EGB baizik. Iristear ziren fisika eta kimika ikasteko liburu berri zoragarriak, izen alemaniarra, tapa gogorrak, beltzak, irudiz eta ariketaz josita. “Cosmos” zaharra atzean utzita, frantseseko sonimagek ·écoutez et répetez- bi bobinadun grabazioa zuen; laster Sorian jaiotako irakasleak euskara irakasten hasiko zen, Jalgi Hadi lagun “ama nor da bi emakume dira”……

Artxiboak Lugorri

Saskiak

Azkeneko hilabeteetan ezohiko jarduera bat burutu dugu Ereitenen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gordailua eraikinean gordetzen diren 300 saski baino gehiagoren kontserbazio lanetan laguntzeko aukera izan dugu. Dakizuen moduan Gordailua Irunen dago kokatua eta Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa da. Artea eta ondare higiezinaz gain, etnogintzari eskainitako bilduma izugarria dute. Aipatutako saskien kopuru handiena, esaterako, etnogintzako bilduma horretatik…

Lugorri

Bidebietako Institutua

Irutxulon irakurri dugu: Bidebietako Institutua itxiko dute. Berri gehiagoren bila, “ghetto”tzat hartzen dutela irakurri dugu ere. Hara! Sikiera horrek Dangerous Mindseko Michelle Pfeiffer irakasle gisa izateko balio izan bazitzaigun! Orduan ere ez zen Gipuzkoako ikastetxerik baloratuena; aitzitik, okerrena ez bazen, azken aurreko okerrena. Barregurea ematen zigun, gu baino pringao handiagoak zeudela irudikatze hutsak. Ez dugu…

Artxiboak Erakusketak Liburutegiak Lugorri

Zaharrak berri

Euskal sorgortasunaren adiera nagusiena ematen duen esaera zaharrak bizitasuna eta etengabeko mugimendua estaltzen du. Ez soilik iraupena. Mugimendua. Gure amets (profesional) zaharrenetarikoa berri egin zaigu: Gipuzkoako artxibategi orokorrean gordeta dagoen auzietako agiriak indexatzea. Kontu zaharrak modu berrian prestatu; ikerketan lagungarria. Jada COUCI osoa dago kontsultagai http://www.artxibogipuzkoa.gipuzkoakultura.net/funtsak.php gunearen bitartez. Urtea amaitu baino lehen, baita besteak ere!…

Lugorri

The Balde: agur eta ohore

89.a da azkena. Denbora pasa da gero! Pentsa, lehen alearekin Osasuna taldean Balde futbolaria aritzen zen! Magazine honen jaiotza gertutik ezagutzeko pribilejio izan genuen. Garai betean “prentsa arrosa” eta txutxu-muxuak gaitzat hartu zuen Napartheid hura ekarri dit beti gogora. Amaiera ez dugu ere oso urrundik kausitu. Bidean, ale zoragarriak. Are, heldu ahala ikaragarri ondu dela…

Bisita gidatuak Erakusketak Lugorri

Hormen artean dantzan

Haatik Dantza Konpainiak Hormek Diote ekimenaren helburuak jarraituz, Horma ezberdinetan egindako muraletan oinarritu eta bizikidetza ardatz izan duten bost sorkuntza aurkeztuko ditu. Dantza, kaleko arte bezela ere aldarrikatuz. 2015eko urte amaieratik oso izaera eta lengoaia ezberdineko hiru dantza-sortzaile elkartu ziren proiektu hau aurrera eramateko. Hauetako bakoitzak ikuspegi pertsonal batetik abiatuz gure gizarteak elkarbizitzeko dituen konplexutasun…

Bisita gidatuak Erakusketak Lugorri

Hormek Diote proiektuaren egitasmo berriak

Hormek Diote proiektua, 2015. urtean hasi zen Donostiako eta inguruko hainbat herrietako (Pasaia eta Orereta) paretetan mural erraldoi ezberdinak margotzen. Orduan, artista ezberdinak gonbidatu genituen muralak egitera (Arantxa Recio eta Jenni, Igor Rezola, Judas Arrieta, Ismael Iglesias, Hormachick kolektiboa). Orain, proiektua bildu eta garatzen duen webgunea aurkezteaz gain (www.hormekdiote.com), Hormek Diote muralen mapa fisikoa ere…

Bloga Lugorri

Hausbero: 1813-2013 gazteentzako gida

Gaurkotasun gaia ematen du. Tiranoen eskutik lurraldea askatzeko, lurraldea txikitzea. Atzo eta gaur, inork ez du kolokan jartzen askatzaileen interesak, motiboak… Gaiaren inguruan osatu dugun unitate didaktiko honen helburua, baina, ez zen atzoko eta gaurko gertakizunak alderatzea eta enpatia edo ulermena sortzea. Tira, hori ere bilatzen du, noski. Testuinguru bat eman prozesu historikoak ulertzen laguntzeko.…

Bloga Lugorri

Zer egin nahi dugu dakigunarekin?

Azken 10 urteotan informazioaren antolaketa eta hedapena landu dugu. Informazioa antolatzea zegoen gure lanaren abiapuntua, baina laster konturatu ginen oso joera desbiazionista genuela! Orain lasaiago gaude, edukien marketina deitzen baitzaio gure kabuz guk ere jorratu genuen bidea. Ufa! Eskerrak Pulizziri eta Franki. Informazioa, datuak, edukiak, espedienteak… erabilgarritasuna, horizontaltasuna, ezagutza barraietzea,… artxiboetako, liburutegietako, bildumetako informazioa ezagutza…