Eta dagoeneko lau urte Hondarribiko Liburutegian
2017ko urrian Hondarribiko liburutegian hasi ginetik lau urte pasa dira. Badakigu urtea 365 (366 ere, badakit!) egun direla, baina, kontzeptu bezala hartuta, ez da beti berdina, urtea izan daiteke gorabeheratsua, antzeko xamarra, luzea…. Eta 2017ko urrian ez genekien gurea nolakoa izango zen.
Lasai xamar hasi zen, gure lana batez ere jendearen aurreko zerbitzua bermatu eta funtsa bere tokian mantendu (haur liburutegian batere erraza ez dena!).
2018an lasai hasi bazen ere apirila aldera hortzmugan itsasoa kizkurtzen hasi zen eta gure bizitzan eta Hondarribiako herrian Frankenstein hitza entzuten hasi zen, honek irailean sekulako olatuak ekarri zituen eta olatu handiak herria jan zuen: hiru hilabetetan 17 ekitaldi, eta horretarako eskoletan, dendetan, komunikabidetan, batek daki zenbat eragile… denak blaitu genituen.
2019an olatua ezin joan, noski, gustura zegoen, eragileek, eskolek, erabiltzaileek… denek galdetzen zuten: noiz dator hurrengo olatua? Eta etorri ere… Moby Dick etorri zen. Zer esango dut? Adibide bat: Hondarribiko adin bateko haur guztiek, (eskoletara guztientzako eraman genituen), Moby Dick euskaraz (komikia) irakurri zuten eta guzti horiek (berriz diot, guztiek bai!) Hondarribiko alde zaharrean antolatutako ginkana bat egin zuten. Tsunamia erabatekoa.
2020a etorri zen, eragileak guregana etortzen ziren ideiak ematen, guk gure aldetik gureak lantzen, hau zen momentua, uretako arropa prest genuen, ez genuen kontra egingo, bagenekien igeri egiten horrelakoetan… Baina leviatana etorri zen eta gure arropa ez zegoen prest. Baina zer egin genuen ba HSU kendu funtsatik eta gure sailkapen propioa egin eta jarri, noski baietz!
2021ean poliki hasi ginen, leviatana hortik ari zen oraindik, urruntzen ari zen. Eta badaezpada itsas bazterrean geratu gara.
- hilero pelikula edota dokumental bat jarri dugu
- hilero mahai jolasak izaten ditugu
- fanzine tailerrak, erakusketak…
Urte honetan ere eragileekin harremanak sendotu ditugu:
- Emeki Hondarribiako emakume elkartekoekin adostu dugu gure liburutegiaren zati bat bertan izango dutela beraien bazkideek hartu ahal izateko eta bi hilabetean behin aldatu diegu funtsa
- Hondarribia Markaxka Xake klubarekin azarorako sekulakoa antolatu dugu: aldi bateko xake partidak, xakean jolasteko oinarrizkoa ikasteko aukera, erakusketak, liburu baten aurkezpena (edota hitzaldia, oraindik lotu gabe)…
- Eskoletatik bisitak, edota gu eskoletara
- ….
2022a? 5. urtea badator, prest zaudete?