Erakusketak

(H)istorio Konparaezinak, himno, ezpala eta kalezuloak

Haizea Barcenillak komisariatutako erakusketa hau, letra larriz idatzitako Historiaren eraiketaren erreflexiora gonbidapen zuzena da. 13 artisten lanen bitartez, Barcenillak, gertaera historikoak, kasu honetan, Donostiako 1813ko setioa, abordatzeko orduan agertzen den konplexutasuna azaldu nahi digu.

Iragana eta oraina balioztatzeko garaian, denok dugu oinarri kultural bat, momentu jakin bat, bizipen batzuk eta printzipio batzuk. Horregatik, Historia irakurri eta interpretatzeko orduan jokoan dagoen subjektibitateaz konturatzeak, honen eraikitze prozesura sarbidea zabaltzen digu.

Erakusketaren izenburuak “gainezka egiten duen historiaren ikusmolde zehaztugabe hau, beren artean konparaezinak baina koexistenteak eta iraganaren moldatzaileak diren istorio andana biltzen du” ideiari erreferentzia egiten dio. Kontzeptu hori hartuz, Haizea Barcenillak, hamahiru artisten artelanak bateratzen ditu, zeinetatik lauk, erakusketa honetarako propio egindako lanak erakusten dituzten.

Arrate Rodriguez eta Laura Míguez