Abaltzizketan “En castellano y vascuence”
Urte gehiegi daramatzagu udalen kontestuen barruan euskararen erabileraren eztabaida luzean. Azken urteetan eztabaida hori amaituta zegoela uste bagenuen ere, beti dago zerbait berriro bizten duena. Sobera jakina da historian zehar udal dokumentazioaren gehiengoa gaztelaniaz aurkitzen dela eta udal osoko bilkuretako aktak ez dira salbuespena. Hala ere, gure udaletxeetan euskararen erabilera etengabekoa izan denaren aztarnak ikus…