Tag: <span>Aduna</span>

Liburutegiak

Adunako Udal Liburutegian burututakoa

2019ko neguan Adunako Udalak bere liburutegiko funtsa berrantolatu eta  eraikin aldaketa egin nahi izan zuen. Han ibili gara ordutik (pandemiak suposatutako geldialdi luzea kenduta)  funtsaren zati handi bat berrantolatzen eta guztia eraikin berri batera mugitu eta moldatzeak suposatzen dituen lan anitzak  gauzatzen.  Hasteko, liburutegi zaharrean zegoen funtsaren xahuketa bat egin eta helduen erreferentziazko liburuentzat antolamendu…

Artxiboak

Kanposantu berria eraikitzen

Urteko azken berria izango da oraingo hau eta ez genuen hirigintzako espedienterik erakutsi gabe bukatu nahi. Horretarako, Adunako kanposantuaren proiektua aukeratu dugu. Hilerri hau gainera, beti joango da Micaela Josefa Ubillos izenari lotuta, berak finantzatu baitzuen obra osoa Udalak baliabide nahikoak ez zituenean. Adunan gaur egun altxatzen den hilerria 1904 urtean eraiki zen, baino horren…

Artxiboak

Tropa frantsesak hornitzen

Adunako artxibotik azaroan aurkeztuko dugun dokumentua, galtzeko zorian egon den testu bat da. Azken hilabeteetan behin baino gehiagotan esan dugu udalerri honetako dokumentazio historiko gehiena ez dela bertan gordetzen, baizik eta Donostian dagoela eta Adunak original horien fotokopiak dituela. Oraingo hau ordea, 1809 urtean idatzi zen gutun original bat dugu eta pilatuta agertu zen paper…

Artxiboak

Nuestra señora Santa María de Agosto

Nahiz eta hilabete pare bat pasa diren Adunako jaiak ospatu zirenetik, gai hau aitzaki hartu dugu urriko hileko berria prestatzeko. Artxiboa miatzen ibili gara eta herriko jaiei buruzko dokumentu desberdin eta interesgarriak topatu ditugu. Horietako bat 1667 urtean idatzia izan zen (sig. 699-05) eta udalbatzako sesio edo akta baten zati bat da. Ez da dokumentu…

Artxiboak

Nork zor du zer?

Udal Artxiboetan gordetzen ditugun dokumentuen artean kontu liburuak aurkitzen dira. Gaur egun osatzen diren liburuak, handiak, pisutsuak eta zehaztasun handikoak dira, normalean kutxa asko betetzen dituztelarik artxiboetan. Mota honetako liburuek ordea, ez dute beti formatu berdina eduki, XX. mende hasieran adibidez, orri batzuek osatzen zituzten txostenak ziren eta gaur, hauetako liburuxka bati buruz hitz egingo…

Artxiboak

XIX. mendeko galdeketei etekina ateraz

Ikerketa lan bat abian jarri nahi dugunean informazio iturri desberdinak erabil daitezke datuak jasotzeko, beste batzuen artean, idatzizko dokumentuak aurkitzen direlarik. Era berean, hauen artean ere mota desberdinetako datuak ematen dizkiguten testuak daude eta gure ikerketaren helburuaren arabera batzuk edo besteak hartuko ditugu aintzat. Gure lanaren xedea familiaren historia edo zuhaitz genealogikoa denean, aiton-sementza testuak…

Artxiboak

Irtenbiderik gabeko gertaera

Gaurkoan XX. mende hasierako egun batean, iluntzean, gertaturiko gertaera baten berri eman nahi dugu. Adunako Udal Artxiboan egun horretako gertaerari buruz hiru herritarrek egindako aitorpena eta alkateak horren inguruan egindako ikerketaren erantzuna dago gordeta (sig. 703-35). Egun hartan, arratsaldea Arretegi baserrian lanean pasa ondoren Isidro Zabala, Miguel Anton Eizmendi eta bere semea zen Bautista Eizmendi…

Artxiboak

Justiziarako baimena

XVIII. mende hasieran bazeuden herri txiki batzuk beste haundiago batzuen jurisdikziopean zeudenak, hau da, beste herri handiago batzuen menpean zeudenak. Behe Erdi Aro amaierako egoera ezegonkorraren ondorioz (gogoratu behar dugu garai honetakoak direla bandoen gerrak), herri txikiek handiagoen babesa bilatu zuten eta hitzarmenen bidez hainbat alorretan, horien menpe geratu ziren. 1700 urte inguruan ordea, egoera…

Artxiboak

Postaren banaketa, oinezkoek

Oraingo berrian erromatar garaia baino lehenagotik existitzen den lanbide bati buruz hitz egin nahi dugu. Nahiz eta lanbide honek urteak eta mendeak pasa ahala, asko aldatu duen funtzionatzeko era, bere misioak berdina izaten jarraitzen du, hau da, pertsona batetik beste batengana mezuak eramatea. Postariei buruz hitz egin nahi dugu. Lanbide honen jatorria merkataritzarekin eta gudarekin…

Artxiboak

XVI. mende bukaeran Adunan…

Adunako Udal Artxiboak 4683 espediente baino gehiago gorde eta zaintzen ditu bere baitan, 715 kutxa inguru osatzen dituztelarik, eta hazten jarraitzen du egunetik egunera. Hori dela eta, Artxiboa bizirik dagoela esan dezakegu, aldaketa asko jasan baititzake denbora pasa ahala. Batzuetan dokumentu berri gehiago sartzeko tokia egin beharrean aurkitzen gara eta arazo horri aurre egiteko irizpide…

Artxiboak

Udaletxea maiztertzan

Udaletxeari buruz hitz egin nahi dugu Adunako udalerriari buruzko lehenengo testu honetan. Izan ere, gela eta areto ugari dituen eraikuntza hau urteetan zehar balioanitzeko eraikina izan dela esan daiteke, hori bai, beti ere Udal administrazioarekin zerikusia duten jarduera desberdinak garatzeko: espetxe, alondegi, liburutegi eta bizileku moduan ere erabilia izan da gelaren bat edo beste. Baina…