Tag: <span>Asteasu</span>

Artxiboak

Emakumeak artxibo historikoetan

Emakumearen eguna dela eta artxibozainen artean jarduera txiki bat sustatu dugu. Gure artxiboetan zein dokumentazio dugu esanguratsua eta historikoa (50 urte baino gehiagokoa) emakume bat protagonista duena. Abiapuntua tipikoa, edozein ikerketa historiko egiteko erabiltzen dena. Hipotesia ere: dokumentazio historikoan azalduko zaigu alarguna bezala, ezkonkide bezala,… beti bigarren mailako paperak egiten. Emaitza, polita. 3 arlo bereiztu…

Artxiboak

“Liquizqueri ciquiña”, emakumezkoen ohorearen aurkako irainak

Gaurkoan, 1805 urtean irainak direla eta sustatutako auzi-jartze bat dakargu. Kasu honetan, Felipe Antonio Otaegik Maria Josefa Eguzkitzaren (Goroabarrena etxeko maizterra) aurka jarritako kereila dugu, bere emaztea Maria Josefa Garandiasen aurkako irainak direla eta (sig. 165-11). Irain-auziak oso ohikoak dira dokumentazio historikoaren artean eta irainduen ohorea auzitan jartzean oinarritzen dira. Santiago Bellon Serrano ikertzaileak “Expedientes…

Artxiboak

Apustu xelebrea

Apustuzaleak garela eta edozerrengatik desafioak egiten ditugula… hori aspaldi entzuna dugu. Edozerrengatik egiten direla apustuak, diru gutxi jokatuta, asko, baserriak! apustu arruntak, serioak, xelebreak… Oraingoan arrazoia eman beste aukerarik ez dugu. Tira, garai batean behintzat bai. Noski gaurkoan xelebre horietako bati buruz hitz egingo dugu. Istorio hau jatorriz Baionako Apezpikutzakoa den Joan Goyac, “el Gascón…

Artxiboak

Duela 200 urte “necazari bati enbargatuak”

Beste behin ere, Asteasuko Udal Artxiboa euskararekin lotutako informazioaren berriemaile da. Bertan gordetako aspaldiko beste agiri batek euskararen historiari ekarpen interesgarria egiten dio, xumea bada ere. Ez da horren berri dugun lehenengo aldia; blog hau bera, horren lekuko argia da. Hala ere, ez dugu esango amaierarik gabeko meatze baten aurrean gaudenik, baina bai oraindik zeharo…

Artxiboak

Itsasoko ur hartzeak

Mendi inguruko aire garbia edo itsasoko ur gatzatua osasunerako onuragarriak direla jakina da, guk dakigu gaur egun, eta gure arbasoek ere bazekiten. Zentzu horretan, Gipuzkoa zona pribilegiatu bat da eta ondorioz, gu ere bai. XIX. mendeko medikuak hortaz jabe ziren, horregatik, momentuko pertsonaia garrantzitsuak honantz bidaltzen zituzten osasun arazoak zituztenean. Pertsonaia hauetako bat Francisco de…

Artxiboak

“En memoria del gran bertsolari “Pello Errota” hijo de…

2019-02-03 pasa berri dugu. Asteasuar guztiek edo gehienek ezagutzen duten data da hau, izan ere, herriko pertsonai ospetsuenetako bat hil zeneko mendeurrena ospatzen baita. Udalak egun hau gogoratzeko 2018 urtean hasi zituen ospakizunak omenaldi moduan, urtean zehar hainbat jarduera aurrera eramanez. Hasi berri dugun 2019 urte honetan ere ekitaldi gehiago antolatu dira, batzuk bertsolaritzarekin lotutakoak…

Artxiboak

Antzinako zeloa

Asteasuko Udal Artxiboak dokumentazio historiko aberatsa gordetzen duela bere baitan, behin baino gehiagotan esan dugun gauza bat da. Ez gara ez, nekatuko errepikatzeaz, izan ere garrantzi handia duen gauza bat da eta honen zaintza, babesa eta hedapena gure esku dago. Toki desberdinetako ikerlari asko datoz Asteasura beren lanetarako informazio bila eta tarteka, kontsultatzen dituzten dokumentuen…

Artxiboak

Xahuketa dokumentala Asteasun

Berri honen bidez, artxibozainen beste lanetako bat plazaratu nahi dugu, beti ere dokumentuen kontserbazioa helburu delarik. Behin baino gehiagotan esan bezala, Udal Artxiboetan teknikariek euren egunerokotasunean sortzen eta ixten dituzten espediente administratiboak gordetzen dira. Hauek milaka zenbatu ditzakegu eta logikoa den bezala, udaletxeetan ez dago toki fisikorik Udal batek bere bizitza osoan zehar sortu dituen…

Artxiboak

Asteasuko ogibide zaharrak

Lehenagoko berri batean Asteasuko kaleak duela 150 urte aztertu genituen. Artxiboan bertan honen inguruan topatu genuen dokumentazio berezi baten arira. Gaurkoan berriz, dokumentazioa ez da oso bitxia, oraindik gaur egun sortzen den biztanleen errolda hartu bait dugu oinarri gisa. Askotan ikusi ditugu herritarren datuak jasotzen dituzten zerrenda luze horiek. Eta batek baino gehiagok gogoratzen dugu…

Artxiboak

Yeribar de Susso en Asteasu

Artxiboetan gordetzen den dokumentazioa mota askotakoa da eta informazio desberdin asko eskaintzen du. Dokumentazio zaharra izaten da gehien nabarmentzen dena, ezagutzen ez dugun jendea eta gizartea hobeto ezagutzera ahalbideratzen bait gaitu. Gainera, nahiz eta idazteko momentuan testu bakoitzak helburu bat eduki, bere baitan datu interesgarri ugari gordetzen dute. Pentsa dezagun adibide bezala, bi pertsonen arteko…

Artxiboak

Testamentuek diotena

Asteasuko artxibo honetan, beste dokumentu mota desberdinen artean, baditugu gordeta hainbat testamentu XIX. mende aurrekoak, horien artean zaharrena XVI. mendekoa izanik. Hortaz hitz egingo dugu oraingoan. Testamentuek informazio asko gordetzen dute bere baitan eta oso baliagarriak dira mota desberdinetako ikerketak egiteko. Beste gauza batzuen artean, informazio ekonomikoa, erlijiosoa edo juridikoa eskaintzen digute. Baita ere ahaidetasun…

Artxiboak

Parte hartzea artxiboan

Badira bost urte Udal Artxiboko dokumentazioa oinarri hartuta herriaren inguruko berri bat idazten hasi ginela. Orain arte aukeratutako gaiak ugariak eta oso desberdinak izan dira. Baina denek izan dute helburu berdina: herritarren artean artxiboan dauden altxorrak eta bitxiak zabaltzea, hauek ere bereak bezala ulertu eta sentitu ditzaten. Lan honetan lagun izan ditugu Asteasuko Udala eta…

Artxiboak

Argentinatik arbasoen bila

Artxiboan gertatzen diren kontuak artxiboan bertan geratzen dira beti. Baina badira batzuk beren xarma berezia dutenak eta kontatuak izatea merezi dutenak. Horrelakoa da duela pare bat egun Asteasuko artxiboan gertatutakoa. Ohikoa da Ameriketatik (Argentinatik bereziki) jendea etortzea bere aiton-amonen jatorria ezagutzeko asmoz, normalean zerbait aurkitzen dute nahiz eta datu handirik ez den izaten. Bea ere…

Artxiboak

Elizmendiko garbileku desagertua

1910 urtean eraiki zen Elizmendi auzoko garbileku berria. Honen ezaugarriak oso sinpleak ziren: oinplanta laukia eta neurri txikiak, lau isuriko teilatu txikia, argia satzeko 9 leiho eta ate bat, erdi-erdian ur putzu bakarra dago eta honen hertz bakoitzean arropa marruskatzeko harrizko plantxak. Kanpokaldeko dekorazioa ere oso urria da: teilatuaren gailurrean dekorazio moduko burdinsare txikia, sarrerako…

Artxiboak

Emakume aitzindari bat Asteasun

Emakumearen eguna heldu dela eta hona hemen gai honen inguruko gure blogeko berria. Udal arielen administrari karguaren izendapen interesgarria da topatu duguna. Kargu hau, beti bezala, gizon batek betetzen zuen (edo batek baina gehiago herriaren neurriaren arabera). Baina, 1937 urtearen hasieran, Alejandro Uzkudunek jakinarazten du Udalak ordezko bat bilatzen duenean udal administrari eta telefono zaindari…

Artxiboak

Bizitzea ez baita debalde

Ohitzen ari gara jendea kalean bizitzen ikusten. Ohitu ahala guri bost. Urrun ikusten dugu egoera hori, nahiz eta gertu gertuan atzeman. Egoera hau, baina, ez da berria. Gure aurrekoek ere horrelakoak ezagutu dituzte. Kalean bizitzearen errua kalean bizi zenaren errua zen orduan. 1760ko ekaineko pasadizo batek hori argitzen du Asteasun. Poliziaren garaia baino lehen, ordena…

Artxiboak

Oguey eta amamar milla ta bosteunda laroguetaçorçi

Asteasuko Udal Artxiboan gordetzen diren XVI. mende hasierako protokoloetan xumea bezain ez-ohikoa den datua topatu dugu: euskaraz idatzitako hitzak, hain zuzen ere. Garai horretako orain arte azaldutako hitzekin alderatuez gero, Asteasuko hau oso bestelakoa dela esan behar dugu. Salbuespenak badaude ere, orokorrean izenak, esaldiak, esaera zaharrak edota hitz askeak gaztelaniazko testuinguru batean txertatzen dira. Hau…