Arrate eta txirrindularitza
Arrate aspaldidanik izan da eibartarrontzat leku berezia. Denok ezagutzen ditugu bertan ospatzen diren jaiak, bertako eliza eta zelaiak, eta asko gara mendi buelta bat eman ostean, orain denbora gutxi itxi zen Kantabria tabernan zerbait hartzera geratutakoak. Baina Eibartik kanpo, nazioartean ere, Arrate izena esanda, hainbat jenderi ezaguna egiten zaio. Honen arrazoi nagusietako bat txirrindularitza da…