Tag: <span>Getaria</span>

Artxiboak Eburniko kattana

Eburniko kattana 3.5 Fisika – Haiti

Will Smithi, ala bere lagunen bati, Alexander Dumas beltza zela entzun genion. Ez genion sinetsi. Gero, Tom Reissen The black count irakurri genuen. Haitiko iraultzaile abolizionistek Napoleonen armada garaitu zutela ere nekez sinistuko duzue; agian Alejo Carpentierren El reino de este mundo edo El siglo de las luces irakurtzen pasako zaizue. Pasako ez dena da,…

Artxiboak

Objektua kontserbatzen ez denean, dokumentua kontsulta dadila

Bizitzan aurrera doazen heinean, atzera begiratzeko beta eta gogoa izaten dute askok; horretarako, informazio paregabea aurkitzen da artxiboetan. Horrela egin zuen Argentinan jaioa zen baina Getarian sustraiak zituen erabiltzaile batek 1980. urtean. Udalari eskutitz bat zuzendu zion jakin-min asetu nahian. Egun, korrespondentzia hau eta bere erantzuna, paradoxikoki, artxiboan aurkitzen dira; oso interesgarria da bertan kontatzen…

Artxiboak

Emeterio Sorazu Ugartemendia, jatorrizkotik jatorrira

Liburutegiak eta artxiboak bereizteko zailtasunak izaten dituzte askok. Amankomunean asko duten arren, desberdintasunak ere nabariak dira; bietan informazioa gorde eta kudeatzen da, baina artxiboetan, liburutegietan ez bezala, originalak bakarrik kontserbatzen dira. Autore batek liburu bat argitaratzen duenean, bere obraren kopia ugari ekoizten du. Hauek liburu-dendetara edota liburutegietara heltzen direnean, irakurleak kopia hauetariko bat eskuratu eta…

Artxiboak

Zein artxibo zaindu eta zein ez

Artxibozainoi maiz galdetzen zaigu gure ogibideak zertan datzan. Aitortzen dut, itaun hori erantzutea askotan zaila suertatzen zaigula. Erantzun motza, dokumentuak eta datuak kudeatzen ditugula esatea da. ‘Hau zertan hezurmamitzen den?’, honetaz mintzatzeko jada hitz gehiago beharko ditugu. Dokumentua funtzio bat edo batzuk betetzeko sortzen da, baina denbora igaro ahala, hasierako betekizun hauek edukitzeari uzten dio…

Artxiboak

Dokumentu historikoak eta beraien testuingurua

Dokumentu bat momentu konkretu batetan behar batek bultzatuta sortzen da. Ondorioz, testuinguru historikoari eta egileak berau sortzeko zeukan arrazoiari loturik dago bertan helarazten den informazioa. Denborarekin, ordea, kontestu hau eraldatuz joaten da, baina testuak bere horretan darrai, iraganaren testigu. Honengatik, dokumentua ikertuz, bere sorrera testuinguruaz gehiago ikas dezakegu eta iragana ezagututa, dokumentua hobeto konprenituko dugu.…

Artxiboak

Indar armatuen eraikinak

Uztaileko idatzian militarren kuartelaren aipamena egin zen, betiko moduan, udal aktetako informazioa kontuan hartuta. Informazio iturri honen arabera, Getarian XIX. mendean zehar presente egon zen espainiar estatuko indar armatuen eraikina izan zen kuartela. Udal aktek diotenez, eraikin hau botatzeko baimena 1885ko ekainaren 28an eman zitzaion udalari. XX. mendera salto egin behar da Getarian beste indar…

Artxiboak

Medikua, noiztik?

XIX. mendean zehar, osasungintza ez da antolakuntza tekniko edo administratibo bidez kudeatutako alor modura ulertu behar, poliziaren eskumenen artean sartzen zen gobernu ekintza modura baizik. Politiko edota alkateen ardura izan ohi zen, eta momentuko beharren araberako neurrien menpeko alorra izan zen hamarkada askoan zehar. Orokorrean, arazoei era autonomo eta koordinatu gabean egiten zitzaien aurre, udal…

Artxiboak

Askizuko serora

Serora. Hitz hau entzutean gehienoi mojak etortzen zaizkigu burura, harritzekoa ez dena, seroren betebeharrak aurrera eramaten zituzten beharginak serora izenez ere ezagunak baitziren Hegoaldean. Iparraldean, gai honi beste trataera bat eman izan zaio egun arte, baina Hegoaldean zentratuko gara lerro hauetan, Getariako bitxikeria bat aztertzea baitugu helburu, Askizuko baselizakoa zehatzagoak izanda. Hitz gutxitan esanda, XIX.…

Artxiboak

Getariako udal aktak

Hilabeteak joan hilabeteak etorri, udal akta liburuetan jasotako informazioan oinarritzen dira berriak. Edukiei buruz aritzea oso erakargarri eta aberasgarria den arren, iturriei denbora bat eskaintzea ahazten zaigu askotan, eta ezin zaigu ahaztu iturrien araberakoa izango dela beti informazioaren zilegitasuna. Hori dela eta, Udal akta liburuei buruz arituko gara ondorengo lerroetan. Udal akta liburuak udaletxeetan ekoitzi…

Artxiboak

Zubi altxagarria

Getaria beti izan da Euskal Herrian eman diren gudetan kokaleku estrategikoa, hori dela eta, historian zehar gerra ezberdinen ondoriozko txikizioak jasan behar izan ditu. Estrategikoki izandako garrantzi hau izango da harresiz inguratuta egotearen arrazoi nagusia. Egun, herritik bueltatxo bat emanez gero, azkar batean antzeman daitezke antzina harresitutako zonaldeen arrastoak. Arrasto hauetako baten inguruko aipamena egingo…

Artxiboak

Arrainak trenbidean

Maiatzeko idatzian aipatu zen Getariak eta Compañía del Ferrocarril de Elgoibar a San Sebastián enpresak izandako lehen kontaktua. Bertan esandakoaren arabera, Getaria-Oiquina izeneko geltokia egon omen zen duela mende bat, baina dirudienez, Getariako Udalari ez zion poztasun berezik eragin honek, kontrakoa baizik, herriaren izendun geltokiari erreferentzia egiten zioten errotulu guztiak kentzeko agindua eman baitzuen. Udalaren…

Artxiboak

Benefizentzia etxea

Orain dela zenbait hilabete aseguru sozialen gaiaren inguruko zenbait zehaztapen eman genituen atal honetan. Bertan aipatu moduan, XIX. mende amaieratik gai sozialei buruzko legeak ugaritzen joan arren, benetako aurrerapausoak ez ziren XX. mendean sartu arte emango. Baina aseguru sozial hauen ezarpena orokortu baino lehen, zein zen gizarteak babes soziala eskaintzeko zeukan bidea? Nola laguntzen zitzaien…

Artxiboak

Tren geltokia izan genuenekoa

Zuetako zenbatek pentsa ote duzue: gure herrian tren geltokia izango bagenu? Egun, ondoko bi herrietara begiratuz gero, hobe komunikatuta daudela esan daiteke inongo beldurrik gabe. Getaria, Zarautz eta Zumaiaren arteko alderaketa eginda, hiruek dauzkate antzeko aukerak itsas-garraioari dagokionez, baina lurreko garraioan kontua aldatu egiten da. Bai, autobusez komunikatuta daude hiruak, errepidez aukera hori baitago, baina…

Artxiboak

Militarren pilotak

Militarrei pilotak nola ikutu asmatu zuten getariarrek. Hobe esanda, militarrei piloten bidez etxea nola txikitu asmatu zutela esan daiteke, oso era burutsuan gainera. Nola egin zuten azaltzeko pare bat argitzapen beharrezkoak dira, militarrengana pilotak nola iristen ziren ulertze aldera. Ezer esan aurretik, 1852. urteko abendura egingo dugu salto, Isabel II.aren erregealdira alegia. Udal aktek diotenaren…

Artxiboak

Getariako emakume abertzale batza

Orain dela zenbait hilabete euskal abertzaletasunarekin loturiko nekazal elkarteen inguruko zenbait datu plazaratu modura, oraingo honetan, euskal abertzaletasunarekin loturiko emakume elkarteen inguruko informazio zantzu batzuk zuenganatzeko asmotan gatoz. Aipaturiko idatzian bezala, XIX. mendeko lehen herenera egingo dugu salto, zehatzagoak izanda, Bigarren Errepublikaren garaira. Aztergai daukagun elkartearen zimenduak 1922. urteko apirilean finkatzeari ekin zitzaion arren, 1923ko…

Artxiboak

Aldamar Jauregiko erregeak (II)

Urtarrileko berrian aurkeztu genuen Blanquitak -Aldamar jauregiko 6 urteko txikiak- Errege Magoei eginiko oparien zerrenda. Bertan antzeman zitekeen moduan eta aipatu genuen bezala, ez zen inondik inora jatorri apala zeukan neskatila.  Zerrendako eskaerak aztertuz gero, pare bat kontu aipatu beharrean aurkitzen gara. Alde batetik, neskatilak zeukan aurpegia aipatu behar da, beretzako opariak eskatzearekin nahikoa ez…

Artxiboak

Aldamar jauregiko erregeak (I)

Errege Magoen inguruko lehen aipamena orain dela mende askotakoa den arren, opariek alaitzen duten ume eta ez-hain umeei bideratutako ospakizun honi XIX. mendearen erdialdera eman zitzaion hasiera. Ospakizunaren zergatia? Batek daki. Kuriosoa dena da, orain dela mende eta erditik, gizarte osoko zoko ezberdin eta ugarietako haurrak engainatzen ditugula. Iruzur honi itxura emateko, ahalmen ekonomikoa ezinbestekoa…

Artxiboak

Euskararen alfabetizazioa Getarian

Gaurkoan, urrian aipatutako alfabetizazioaren gaia, denboran salto bat emanda, eta euskara erlazionatuko ditugu 1970eko hamarkadan. Abenduan euskararen gaia jorratzearen zergatia argia dela esan daiteke, hil honetako 3. egunean ospatzen baitugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Jakina den moduan, XX. mendean gure hizkuntzaren osasuna oso aldakorra izan da arrazoi ezberdinak direla medio. Urrian esan bezala, XIX. mendearen amaieran…

Artxiboak

Argi galdeketa

Herri galdeketak eta argiteria elektrikoa. Arrazoi batengatik edo besteagatik, argi dago Euskal Herrian oso presente dauden bi gai direla, bestela, saia dadila edozein egungo errealitatea bi hauek gabe imajinatzen. Baina, gure helburua ez da baten edo bestearen pisua neurtu edo baloratzea, baizik eta Getariako bien arteko lotura historikoa zuenganatzea. Alde batetik, gai eta eskala ezberdinetako…

Artxiboak

XIX. mende amaierako eskolak Getarian

Irailarekin batera hasi dira eskoletarako joan etorriak, honek herri guztietan dakartzan aldaketa guztiekin, udako ohiturekin alderatuz betiere. Inork ez du zalantzan jartzen gaur egun haur edo gazte guztien eskolaratzearen, eta honek dakarren alfabetizazioaren, garrantzia. Baina ziurtatu daiteke hori ez dela horrela izan historian zehar. Udal artxiboak eskeintzen digun dokumentazioarekin, Getariako eskolen inguruko XIX. mende amaierako…