Tag: <span>Koldo Mitxelena Kulturunea</span>

Bloga Liburutegiak Lugorri

Ekialde Hurbila komiki bidez, tunel batetik abiatuta

Rutu Modan Túnels. Llibreria Finestres  Kidetzaren Kutxa Indiana Jones ala Laura Croft-en helburuen artean, edo jabetzen artean badugu ere, hura topatzea dute helburu Rutu Modanen komiki honen protagonistek. Hauek talde heterogeneo batera batu beharko dute, nork berak bere txangurro tartean, kutxa sakratuaren bila abiatzeko.  Abentura klasiko bezala irakurtzen ahal da komikia, Tintin ala Blake eta…

Erakusketak

Kaosari eta zoriari forma

Alonso Pimentelek Amable Arias liburuan gorde zuenez, Amablek berak dio txikitatik izan zuela pintatzeko beharra, eta honela, erabaki zuen inoiz ez zizkiotela gehien maite zituen bi gauzak kenduko, haiengatik borrokatuko zela: idazteagatik eta pintatzeagatik. Eta horretan eman zuen bere bizitza osoa Amable Ariasek, sortzeari utzi gabe, hitzaren zentzurik zabalenean baitzen sortzaile. Inguruko guztiaz elikatzen zen,…

Artxiboak

Hondotik ondora: itsas ondarearen jardunaldiak Pasaian

Itsas ondareari buruzko “Hondotik ondora” jardunaldien barruan, martxoaren 14an Pasai San Pedroko Udal Aretoan eta apirilaren 15ean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ospatutakoek gai bera izan zuten hizpide: XVI. mendean zehar, euskaldunek burutu zuten Kanadan arrantza jarduera, hain zuzen ere. Hitzaldi hauen bitartez, Cambridgeko Unibertsitateko Geografian doktore eta Kanadako Gobernuaren aholkulari zientifiko-historiko den Michael Barkhamek, euskaldunek…

Erakusketak

Fiona Tan, Point of departure

Nor da Tan? Neska al da? Nongoa da? Erakusketa honetako hainbat bisitariek egiten dituzten ohiko galderak dira, eta beraiek jakin gabe, urteetan zehar artistak berak bere buruari egindako galderak burutzen ari dira… Nortasunaren inguruko galderak , bere nortasunaren ingurukoak. May You Life In Interesting Times (1997) lanean Tan bisitariekin bere familiarekin edukitako une intimoak partekatzen…

Erakusketak

Elena Asins

Sinplea, eta aurretik pentsatutako sinpletasun geometriko horretan konplexutasuna ezkutatzen da, Asinsen lanaren eta izaeraren isla. Kontzeptuala. Bere hastapen artistikoetatik planteatzen dituen gaien inguruan sortutako ideien bilgarri diren obrak. Dolmenen errebisioa, kasu honetan bideo formatuan; momentuan, artista, medio honetan lanean aurkitzen da erosoen; piezen osagarri bezala, Gorka Aldak, kontu handiz, soinu elektroakustikoz eratutako musika zorrotz eta…

Erakusketak

Leizeak. Irudiaren labirintoak

Badira 2 hilabete Koldo Mitxelenako Erakustaretoa irudi kontzeptuaren bueltan dabilela bere Leizeak. Irudiaren labirintoak erakusketan, baina haratago, irudiaren presentziak egungo gizartean duen garrantziaren arrastoa nabarmena da. Hiri berri batera iritsitakoan, gaur egun, gehienetan, ikusi beharrekoa zer den argi izaten dugu. Badaude aurrekariak, informatu gara, lonely planet hartu dugu liburutegian, harro gaude gure jakintzaz, gure lagunen…