Herriko dantzen araudia Lazkaon
Folklorea dugu giza-komunitate baten nortasun zantzua. Gizarteak eraldatu ahala, iraganeko ohiturak errekuperatu, gureganatu eta errepikatu egiten dugu. Oso gutxitan, baina, ohituren esanahia aztertzen dugu eta, ia inoiz, ez ditugu usadio horiek modu historikoan pentsatzen. Hau da, betikotasunaren ikuspuntutik hartu eta errepikatu egiten ditugu. Beti izan da horrela, eta beti hala izaten jarraitzeko errepikatu egiten ditugu.…