Lesakako plano zaharrenetako bat aztertuz
Lesakako Udal Artxiboan gordetzen den plano zaharrenetako bat 1807 urtekoa da. Plano hau Udalaren eta herritar baten artean izandako liskar baten ingurukoa ebazteko marraztu zen. Antza, 10 bat urte lehenago Udalari baimena eman zitzaion 24 herri-lur zati zozketan saltzeko eta bertan bordak egin ahal izateko. Honen ondorioz María Lucía Otxotekoren senarrari bi lursail egokitu zitzaizkion,…