Tag: <span>Oiartzun</span>

Artxiboak

“Donemiliagako glosak” Oiartzunen

XVIII. mende hasierako euskarazko oharrak             Oiartzungo artxiboak euskararen ezagutzarako duen materialaz behin baino gehiagotan aritu gara. Bertan gordetzen den aspaldiko dokumentazioak gure hizkuntzaren nondik norakoak aztertzeko euskarri garrantzitsua da.  Horren lekuko ditugu euskara aintzat hartuta burutu ditugun bestelako berriak, azken egunetan aurkeztu den 1743ko euskara hutsean idatzitako eskutitza ahaztu gabe.             Euskarazko printzak horren…

Artxiboak

Elikaduran murgilduz: mokaduak eta oturuntzak

Mendebaldeko gizartearen osasunaren inguruan egun dauden arazoak ez dira gutxi. Horietako hainbatek eta hainbatek elikadurarekin zerikusia dute, garai bateko ohiturak, errezetak eta produktuak geroz eta gehiago baztertzea faktoreetako bat delarik; azkeneko urteetan albo batera geratzen ari direnak suspertzeko etengabeko lanak egiten ari dira. Bestalde, gure herriaren identitatearen ustezko oinarri moduan sukaldaritzak eskuratu duen protagonismoa oso…

Artxiboak

Oiartzungo populazio eta biztanleriara hurbilketa

Antzin Erregimeneko demografiara hurbilketa bat egitea ez da lan samurra, garai hartan ez baitziren biztanleriaren inguruko azterketak egiten, ez gaur egungo moduan behintzat. Euskal populazioaren inguruko lehenengo ikerketa demografikoa aurkitzeko 1805 urtera joan behar gara, eta itsas armadako kapitain eta Historiaren Errege Akademiaren zuzendari izandako Jose Vargas Ponceren (1770-1821) eskutik datorkigu; bigarrena Paskual Madoz (1806-1870)…

Artxiboak

Iraganeko toponimia edo leku-izenetan sakonduz

Aspaldiko agiriek anitz gauzaz dihardute. Beraien bidez jorra daitezkeen gaiak ia amaiezinak dira. Ez dute Historian murgiltzeko bakarrik balio; hein batean ala bestean, esparru edo diziplina desberdinek haien ezagutzan sakontzeko erabil ditzakete. Horietako bat, zalantzarik gabe, toponimia edo lekuen izenei lotutako arloa da. Itzal handiko esparrua dugu gurean, eta ia herri guztiek, modu batera ala…

Artxiboak

Etxeratze-agindu edo kera-deiak: Historiaren ildoak errepikatuz

Anitz alditan entzun izan dugu Historia errepikatzen diren prozesu eta gertakarien bilduma dela, edota bere ezagutzak aurretik egindako akatsak ez errepikatzeko aukera ematen digula. Modu honetan, aspaldiko agirietan zehar buelta txikia ematea interesgarria izaten da, egun bizi ditugun egoerak, edo antzekoak, beste garai batzuetan eman zirela ikusteko parada ematen baitigu. Hiru urte eta erdi besterik…

Artxiboak

Generoaren historiaz: emakumeari buruzko hainbat datu, XVII. mende amaiera…

Iraganeko gizartea ikertzerako garaian hamaika dira jorratzeko aukeratu daitezkeen gaiak; iturrien arabera gehiago ala gutxiago garatu ahal izatea, beste kontu bat da. Gaur egunean eta gizartearen behar, oihartzun eta kezken isla moduan, emakumeen edo generoaren historiak bultzada nabarmena ezagutu du. Hori dela eta, eta aurtengo martxoaren 8an izan zen mundu mailako greba, lanuzte edo plantoaren…

Artxiboak

Basoaren arriskuak: otsoen aurkako ekimenak

“Handia” filma bolo-bolo dabil azkeneko asteotan. Filmak lortutako arrakastak euskarazko euskal zinemari ekarpen itzela egin dio. Hamaika esparrutan lortu zituen Goya sariak, ondo mereziak. Pelikularen girotzea sekulakoa da, baserriko bizitza miserablea (gaur egun batek baino gehiagok irudikatzen duen bukolikotasunetik aldenduta), ohiturak, gerraren gogorra… Ildo honetatik, filma hasieran azaltzen den eszena bati erreparatu genion: Martin anaiak…

Artxiboak

Euskararen zizpriztinak gaztelaniaren uretan

Aurreko artikuluan euskara eta hezkuntzari lekua egin bagenien, oraingoan gure hizkuntzarekin zerikusia duen beste gai bati helduko diogu. Lehenago ordea, akten hustuketa proiektuaren inguruko ohar batzuei leku egitea interesgarria dela deritzogu. Jakina denez, hilabete hauetan plazaratzen joan garen (eta datozenetan argitaratuko ditugun) artikuluek Oiartzungo udalak bertako aktak hustutzeko lanetan dute oinarria. Plazaratutako estreineko idatzian hustuketa…

Artxiboak

Euskararen debekua XVIII. mende hasieran

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dugu; euskaldunontzat data berezia dugu, beraz. Hori dela eta, oraingoan Oiartzungo udal aktek euskararen inguruan aditzera ematen diguten datu bat plazaratu nahi dugu. Jakina da aurreko mendeetako dokumentazio historikoaren portzentaia nagusia erdaraz idatzita dagoela; hagitz gutxi dira testu elebidunak edo euskara hutsean sortutakoak. Egon badaude, baina erdararen ozeanoetan uhartetxoak bailiran…

Artxiboak

Suteak, gaurkotasunez betetako gaia

Aurreko batean meatzeen inguruan jardun gara, Oiartzun inguruetako ezaugarririk nabarmenetako bat, baina aldi berean dokumentazio historikoaren aldetik ezezagunenetako bat, jorratuz. Ez dira, ordea, Bailarak aurreko garaietan zituen gauza azpimarragarri bakarrak; oihanak ere, hor zeuden. Basoa aspalditik izan da aberastasun iturri: jatekoa lortzeko, behar ezberdinetarako materialak eskuratzeko, lanbide ezberdinen jardunleku… Lurralde zabal nahiz txikiko herrietan, ohiko…

Artxiboak

Meatzeak, mundu ezkutu bat?

zArditurriko meatzeek ez dute aurkezpen handirik behar. Milaka urteetan zehar izan duten erabileraz gain, duela hainbat denbora abian jarritako interpretazio zentruak beraien ohiartzuna areagotu egin du. Toponimia arloan ere jarduera horrek arrastoak utzi du, eta horren adierazle dira “Gazteluko meatzea”, “Gazteluko meatze zuria”, “Matxin-meatze”, “Meatzegorrieta” edo “Meatzezuloeta” bezalako leku-izenak. Dirudienez, erromatarrek burdinari jaramon handirik ez…