Tag: <span>Orereta</span>

Artxiboak Eburniko kattana

Eburniko kattana 2.1 Otso-harria – Errege bidea

Orain dela 25 bat urte, Gipuzkoako komunikabideak historiatzeak berrikuntza handia ekarri zion gure Historiari. (Elena Barrenaren zuzendaritza pean: Gipuzkoako Komunikabideen Historia. 4. alea. Gipuzkoako Aldundia.) Lurraldearen osaketa espazioaren erabilera eta eraldaketarekin lotzen zuen. Espazioa erabiltzen eta eraldatzen zuena komunitate politikoa zen. Komunitate hori ere ez zegoen aurretik emana; aldakorra da. Haren garapenak Aldundiaren gobernura eramango…

Artxiboak

Oreretako harresiak 1613an: Gruyere gazta bat?

1.- Harresiak, babesa ematetik haratagoko elementua Jakina da hiribildu titulu eta maila juridikoa eskuratu zuten populazio guneek, inguruarekiko ezberdin edo aipagarri egiten zituzten elementuen artean harresiak zituztela. Askotan, eta Gipuzkoako kasua horren lekuko da, harresi hauek ez ziren Artaxoa, Avila edo Lugon ikus daitezkeenak bezalakoak, askoz elementu soil eta xumeagoak baizik. Hori dela eta, gure…

Artxiboak

Ijitoen dantza

Ez da txikikeria ondorengo lerroetan komentatuko dugun testua 1611ko Errenteriako akta batean topatzea, Madalena jai egunaren ospakizunen ildotik. Orduan bi dantza egitea adosten da, horien artean ijitoena bat delarik. Herriko ohitura zen gazteak dantzan jartzea Madalenari ohore eginez, 1599, 1603 edota 1611 urteetan topatutako aipamenek ondo jasotzen duten bezala. Ikus dezagun, hitzez hitz, topatu dugun…