Tag: <span>Villabona</span>

Artxiboak

Funts bereziak Amasa-Villabonako Udal Artxiboan

Artxiboetan ez dira idatzizko testuak bakarrik gordetzen. Bertako apaletan, herriaren bilakaera historikoaren lekuko diren funts oso bitxiak gordetzen dira. Hortaz, gaurkoan Amasa-Villabonako Udal Artxiboan gordetzen diren funts berezien inguruan hitz egingo dugu. Funts nabarmenenarekin hasiko gara, fototekarekin. Aurreko artikulu batean aipatu genuen bezala, Villabonako Udaleko argazki-funtsa ez da oso aberatsa. Hala ere, badaude argazki berezi…

Artxiboak

Emakumeak artxibo historikoetan

Emakumearen eguna dela eta artxibozainen artean jarduera txiki bat sustatu dugu. Gure artxiboetan zein dokumentazio dugu esanguratsua eta historikoa (50 urte baino gehiagokoa) emakume bat protagonista duena. Abiapuntua tipikoa, edozein ikerketa historiko egiteko erabiltzen dena. Hipotesia ere: dokumentazio historikoan azalduko zaigu alarguna bezala, ezkonkide bezala,… beti bigarren mailako paperak egiten. Emaitza, polita. 3 arlo bereiztu…

Artxiboak Bloga

Francisco de Paula Borbon infantearen egonaldia Villabonan

Noizean behin, herriaren iragana gogora ekartzen duen dokumentazioa agertzen da artxiboan. Orain dela gutxi jakin dugu 1830eko uztailaren 26an, Zestoako Bainuetxetik etorrita eta Donostiarako bidean, Francisco de Paula de Borbón eta Luisa Carlota de Borbón-Dos Sicilias infanteak Villabonako Zubiaurre Zarra ostatuan egon zirela. Egonaldi honek herriko jaiekin kointziditu zuenez, ostatu jabeak, Juan Ignacio Etxabegurenek, jasandako…

Artxiboak

Uraren erabilera: “Una mala inteligencia”

Ura beti izan da lehenengo mailako beharra. Gure gorputzaren %75 ura dugu eta horrek, bizitzeko nahitaezko elementu bihurtzen du. Hortaz gain, gure baserrietako larreak mantentzeko ere behar dugu, eta baita gure animalien elikadurarako ere, hau da, gure bizitzako edozer gauzarako behar dugu ura. Beste maila batzuetako gauzetarako ere erabiltzen dugu, higienea mantentzeko, arropa garbitzeko, elikagaiak…

Artxiboak

Villabonako argazkiak

Egia da artxibo batean gordetzen den dokumentazioaren gehiengoa idatzizko testuen dokumentuak direla, papera izanik hauen euskarri. Ez da hau ordea, gordetzen den dokumentu mota bakarra, planoak, argazkiak, e.a. ere badaude artxiboetako apaletan. Villabonaren kasuan, argazki bilduma oso urria da. Behin baino gehiagotan aipatu izan dugun sutearen ondorioz, XIX. mendeko gerran suertatutakoa, dokumentazio baliagarri asko galdu…

Artxiboak

Artxiboan egindakoak

Orain dela urte bete argitaratu genuen berrietako batean esan genuenez, blog honen helburuetako bat artxiboan egiten dugun lana plazaratzea da. Horretarako, Villabonan ekimen desberdinak jarri genituen martxan, beti ere, gordetzen dugun dokumentazioaren kontserbazioa bermatzeko helburua jarraituz. Oraingo honetan beraz, ekimen horien erantzunak adierazi nahi ditugu. Orduan esan genuen bezala, artxibo gelak baldintza egoki batzuk izan…

Artxiboak

Subijana udalaren esku

Urteko azken berri honek emango dio amaiera Subijanari buruz idatzi dugun berri sortari eta nola ez, enpresaren azken faseari buruzkoa izango da, hau da, estanpatuen fabrika izatetik, abandonatze garai bat pasa eta Mintzola ahozko lantegiak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroak erabili arte. XX. mendearen erdialdean hasi zen enpresaren beherakada, 1966 urtean ordainketen etetea adierazi zuelarik Hartzekodunen…

Artxiboak

Ondare idatziaren bitartez oroitzapenak berreraikitzen

Aurreko hilabetean Aljibera antolatu zen bisitetan parte hartu zenutenek ezagutuko duzue gaurko berri honetan jarri dugun argazkia. Estanpatuen fabrika osoaren planoa da eta bertan, argi eta garbi ikusi daiteke enpresak barnean zuen sistema hidrologikoa, ura behar zen tokietara bideratzeko kanalekin eta biltzeko uharka edo andelarekin. Plano hau beste dokumentu handiago baten zati bat da. Dokumentu…

Artxiboak Bisita gidatuak

Subijanako uharkara bisita

Oraingoan ez dugu Artxiboan gordetzen dugun dokumenturik aurkeztuko, ostera, Europa mailan antolatzen diren Ondareari buruzko jardunaldiak aurkeztuko ditugu. Jardunaldi hauek urtero antolatzen dira bisita gidatuak, erakusketak, hitzaldiak eta bestelakoak eskainiz. Udazkena izaten da jardunaldi hauek ospatzeko garaia eta horregatik, urriko berria hauei eskaini nahi diegu, eta zergatik ez, Villabonak eskaintzeko duenari buruz pixka bat hitz…

Artxiboak

Uraren erabilera

Villabonako estanpatuen fabrikari buruzko berri sortarekin jarraituz, enpresa honek bere funtzionamendurako behar zuen baliabide natural garrantzitsuenetako baten kudeaketari buruz hitz egingo dugu oraingoan. Industria aroan edo industrializazio garaian, fabrika haundi nagusienen ekoizpenerako ura ezinbestekoa zen. Villabonan, hala nola Gipuzkoako beste toki batzuetan ere, ikatza ez zen baliabide nagusi bat, izan ere, hemen zaila zen lortzea…

Artxiboak

Fabrikaren barne araudia, atzoko kezkak ala gaurkoak?

Gune hau bai Villabonako herriko gai desberdinak jorratzeko edo efemerideetaz hitz egiteko aprobetxatzen dugu, baina baita ere, leku aproposa da Artxiboan aurkitu daitezkeen dokumentu bitxiak erakusteko eta herritarrengana iritsarazteko. Aurreko berrian Subijana y Cia. enpresaren hastapenei buruz hitz egin bagenuen (enpresa Silva anaien eta Frois jaunaren eskuetan zegoen garaiari buruz), oraingoan garai horretakoa den dokumentu…

Artxiboak

“Silva hermanos y Frois”

Azkeneko berrian Villabonan industriak eduki zuen eraginari buruz Artxiboan dauzkagun baliabideek eskaintzen dizkiguten datuez hitz egin bagenuen, urte honetan zehar gure blog honetan Villabonari buruz argitaratuko ditugun hurrengo berriak, herri honetako industria enpresa garrantzitsuenetako baten inguruan idatziko ditugu. Subijana enpresan herritar askok lan egin zuten, baita ere kanpotar askok, ibilbide luzeko enpresa bat izan zen…

Artxiboak

Industriaren aztarnak jarraituz

Villabonako herritik paseatzen dugunean eta inguruan arreta jartzen dugunean, segituan datorkigu burura bertan industriak eduki duen garrantzia, izan ere, herri honen ondare industriala handia da. Honaino industria nola iritsi zen jakiteko, urte batzuk atzera egin behar dugu, XVIII. mendera arte. Garai horretan eman zen Industria Iraultza Europan, Ingalaterran hasi zelarik eta aldaketa sakonak eragin zituelarik…

Artxiboak

Artxiboetan zer?

Artxiboetan egiten dugun lana eta aurrera eramaten ditugun ekimen desberdinak ezagutaraztea eta gerturatzea da berri honen helburua. Artxiboak, orokorrean, toki ezezagunak direla esan dezakegu, bertan lan egiten dugunok eta ikerketaren munduan lan egiten dutenak alde batera utziz gero. Imajinario kolektiboan, Artxibo bat irudikatzean paper multzoz betetako gela ilun eta zahar bat datorkigu burura, dena antolatu…

Artxiboak

Luxuaren balioa

Udal guztietan badaude udalerri bakoitzari eragiten dien arau juridiko batzuk ordenantza bezala ezagutzen direnak. Udalerrian ordena mantentzeko egiten diren arauak dira eta Udalak osoko bilkuran onartu behar ditu balekoak izan daitezen. Mota desberdinetako ordenantzak egiten dira: fiskalitate kontuak erregulatzen dituztenak, hirigintzako gai desberdinak antolatzen dituztenak (txabolak, estetika, terrazak e.a.) edo poliziari eragiten dietenak. Villabonako Artxiboan…

Artxiboak

Zinematografoa Villabonan

Datozen egunetan Donostiako Zinemaldiaren 65. edizioa ospatzen dela eta, Villabonan zinemak eduki duen garapenari buruzko berri batekin gatoz oraingoan. Gure erara zineari omenaldi xume bat egiteko modua da. Villabonako artxiboan zineari buruz hitz egiten diguten testu desberdinak dauzkagu, zaharrenak akta liburuetan jasotakoak izanik. Lehenengo erreferentzia mende hasierakoa da, 1909 urtekoa, Lumière anaiek lehen aldiz mugimenduan…

Artxiboak

Villabonako inudeak

XX. mende hasiera arte lanean jarduten zuten inudeen irudiak ezagunak dira. Herri askotako jaietan, inudeen desfileak egiten dira oraindik, emakume haiek gogoan. Orain arte entzun eta pentsatu dugunaren arabera emakume hauek hiri handietan aberatsen seme-alabak edo erditzean hiltzen ziren amenak elikatzen zituzten. Hori izan da betidanik inude hitzarekin erlazionatu duguna. Adibidez, XVIII. mendean zehar Probintziak…

Artxiboak

Ijito Herriaren Historia jorratzeko modu berriei buruz

Euskal artxibo baten funtsak arakatuz ijitoei buruzko dokumentazioa topatu dezakegu. Gehienetan, halako idatziek natura juridiko-arautzaile, prozesal edo penala izaten dute. Halakoa da, besteak beste, Villabonako artxiboan 692-4 signaturan gordetzen dena. Oraingoan, Gipuzkoako Gobernadore Zibila eta hiribilduko alkatearen arteko korrespondentzia dugu protagonista, 1851 urtekoa. Bertan, Jose Manuel Minaberriaren egoerari aipamena egiten zaio. Pertsona hau “ijito” bezala…

Artxiboak

Idi-probak

Villabonako bizilagun askorentzat ez da oso ezaguna garai batean idi proben inguruan herrian izandako zaletasuna. Baina zaletasun hau benetan sakona eta sendoa izan zen eta honen froga bezala baditugu artxiboan ikusgarri diren hainbat agiri. Hasi gaitezen probalekuarekin. Honen inguruan topatu dugun lehenengo erreferentzia 1895. urteko akta liburuan dago. Azaroaren 3.an ospatutako udalbatzarrean Frantzisko Zalduak probak…

Artxiboak

Lan hitzarmena La Salvadoran

Duela 100 urte sinatu zen Villabonako “La Salvadora” paper fabrikan honako hitzarmen hau. Sinplea bezain bitxia dena. Langileak dagokion igandean lana egingo du eta nagusiak asteko beste edozein egunetan 24 orduko jaia emango dio. Logikoa da. Hau adostu beharra zegoen? herriko alkatearen aurrean akta bidez sinatzeko beharra zuen? Ba bai, garai hartan pil-pilean zeuden langileen…