Tag: <span>Zumaia</span>

Artxiboak

Perspektiba kontua da

Zalantzarik gabe, perspektiba kontua da. Artxibo mota desberdinak daude, asko, ia artxiboak beste: modernoak, ruinosoak, erosoak, berriak, handiak, hotzak,… Haietara goaz lanera, egunero jantziko dugun arropa haiei egokituaz. Lanera goaz bakarrik, binaka, onenetan hiru lankide. Batzuk musika eramaten dugu, besteek nahiago Irratiko hizlarien konpainia, besteok nahikoa dugu gure pentsamenduak entzutearekin. Prest daramagu bakoitzerako aproposena. Dagoeneko,…

Artxiboak

Elektrizitatearen iritsiera

Urtarrileko idatzian desagertua dagoen ogibide bat izan genuen hizpide. Farolari eta gauzainek, gurera elektrizitatea iritsi baino lehen, kale argiztapena bermatzeko betebeharra izan zutela ezagutu genuen. Argindarraren iritsierak, ordea, lanbide hauek desagerrarazi zituen pixkanaka. Aurreko idatziaren ildoari jarraituta, Zumaiara elektrizitatea noiz iritsi zen jakitea izan da oraingo helburua. Zumaiako artxibategian gorderik dauden dokumentuetan, kale argiteria ezartzeko…

Artxiboak

Gaua argitzea ogibide zenekoa

Neguak iluntasuna dakar gure egunerokora. Eguzkiaren argi izpiek gero eta ordu gutxiago argiztatzen dute eta eguna iluntasunean murgiltzen da. Neguak barru giroa ekartzen du gurera, baina ez hotzak epelean egotera gonbidatzen gaituelako bakarrik, argitasun ezak ere gure bizi-senean eragiten duelako baizik. Izan ere, iluntasunak arriskua dakar eta argitasunak segurtasuna. Iluntasunak trabak sortzen dizkigu, ikusteko zailtasuna…

Artxiboak

Sepulturak komunitate baten ispilu zirenekoak II: San Pedro Parrokiako…

Aurreko idatzian Elorriaga leinuaz eta San Bernabe kaperaz aritu ginen. Familia horrek 1503an San Pedro elizan kapera egiteko baimena lortu zuela ikusi genuen. Dokumentu hartan, ordea, zeharka bada ere, San Pedro elizaren kudeaketaren inguruko informazioa jasotzen zela nabarmena izan zen. Bestalde, agerian geratu zen, baita ere, elizan familia edo leinu baten sepulturaren kokapenaren garrantzia. Hau…

Artxiboak

Urte amaierako ezkila-hotsa

Gainean dugu Abenduaren 31, gainean urtearen amaiera. Egun horretako azken minutu eta segundoak noiz iritsiko zain egoten gara urte zaharrari agur esan eta berriari ongietorria emateko. Gauerdian, elizako ezkilek 12 aldiz dilin-dalan jotzen dituztenean da unea. Ezkila-hotsa, ordea, urte osoan entzuten dugu. Denbora zehaztu eta aditzera ematen du. Bizi erritmoa markatzen du gailu hauen soinuak.…

Artxiboak

Sepulturak komunitate baten ispilu zirenekoak I: San Pedro Parrokiako…

Gure lurraldean, erlijio kristauaren barruan, hilotzak elizen inguruan ehorzten ziren garai batean. Burualdeko gertutasunean santu, elizgizon eta komunitateko pertsonaia nagusiak eta haien ondoren gainerako komunitateko kideak. Denborarekin tenpluak handitzen joan ziren eta kanpoko sepultura horietako asko eliza berrien barrualdean geratu ziren. Horrek, komunitatearen ehorzketak elizaren barrualdean egitera eraman zuen. Euskal Herriko zenbait herritan oraindik ikusgai…

Artxiboak

Zementu naturalaren ekoizpenari buruzko aztarnen bila

Zementugintzak garrantzia handia izan zuen Zumaiako industrializazioan. Ekoizpen honek eman zion hasiera hain juxtu herriko industrializazio prozesuari XIX. mendearen erdialdera, eta Urola Beheko zementu fabrikek hartu zuten garrantziari esker, Zumaiako portua “Interés General de Segundo Orden” izendatua izan zen 1883an. Zementu naturalak Zumaian izan zuen indarraz jakitun, artxiboan honen inguruko datuak topatu nahian ibili gara.…

Artxiboak

Zumaiako hiribildua

Itsas gora, Narrondo eta Urola ibaiak, hondarrezko haitzak,… itsasoari begira bizitoki bat antolatzeko grina handia behar zuten gero gure aurrekoek. Behar bada horregatik Bedua edo Oikiako ibia nahiago zuten. Horregatik ere, inguruko mendi magaletan nahiago bizi. Beharrak bultzatuta, baina, ingurune horietan bizi zirenek gune libre bat behar zutela erabaki zuten. Lege, epaile, arau propio. Itsasoa…