Leizeak. Irudiaren labirintoak
Ereiten Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoan zabaldu den Leizeak. Irudiaren labirintoak erakusketako pedagogia-programa, publikoaren harrera eta bisita gidatuen arduradun izango da.
Ramon Esparza, arte kritikaria eta EHUn ikus-entzunezko komunikazio irakaslea, erakusketako komisarioa da eta bertan, lau artista garaikideren lanak biltzen dira: IƱaki Gracenea (Hondarribia, 1972), Javier Arce (Santander, 1973), Henna Nadeem (Leeds, 1966) eta Sheena Macrae (Kanada).
Frantziako nouveau roman literatur mugimenduak bereganatutako Andre Gideren Mise en abyme (leizean ezartzea) kontzeptua, hau da, kontakizunaren barneko kontakizuna figura erretorikoa du oinarri. Honetan, lau artistek irudiaren eremura ekarri dute, irudiaren barneko irudia kontzeptuaren irakurketa eginez.
Erakusketa Maiatzaren 26rarte zabalik egongo da.