Gonzalo Chillida: abstrakzioa eta figurazioaren artean
Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan apirilaren 25etik aurrera Gonzalo Chillidaren (1926-2008) erakusketa egongo da ikusgai. Ereiten erakusketa honetako harrera zerbitzuaz arduratuko da.
Erakusketa honetan Alicia eta Javier seme-alabek aitak bere funts pribaturako bereziki jasoak zeuzkan artelan batzuk aukeratu dituzte. Honela, Gonzalo Chillidaren lanak kronologikoki egindako ibilbide batean aurkitu ditzakegu, 50. hamarkadan egindako lan esperimentaletatik hasi, 90. hamarkadako hondartza eta hareatzak ezagutu eta azkenik, 2000. urtetik hil arte egindako paisaia ikusgarriak ikus ditzakegularik.
Oraingoan Ganbara bisitatuz, Chillidak hainbeste maite zituen izadia eta bere paisaietan zehar bidaiatzea lortuko dugu, hondartza bukaezinen zehaztasun txikietan galdu, hondartza eta itsasoaren artean, ilunabar amaiezin batean, edo basoen sakontasunean barneratuz.
Erakusketa hau zabalik egongo da ekainaren 15 arte.
Ordutegia
Asteartetik larunbatera: 16:00-20:00