[H]istorio konparaezinak: himnoak, ezpalak eta kalezuloak
1813ko gertakizunaren urteurrenak aukera aparta dakarkigu letra larriko Historiaren eraikuntzaren inguruan gogoeta egiteko. Izan ere, kontraesan nahiko erakusten dizkigu kontakizun zalantzagarria dela frogatzeko.
Historia ez da bat eta bakarra, eta ez dago soilik enperadoreez osatuta. Asko dira Historiaren atalak: gertakizun zorizkoak, esperientzia pertsonalak, ahozko tradizioak, datetan zehaztu ezinezko prozesu luzeak, nahita sortutako dokumentuak, nahi gabe utzitako arrastoak eta gizartea elkartzen duten irudipen mentalak. Gainezka egiten duen Historiaren ulermen zehaztugabe hau, elkarrekin bizi diren istorio konparaezin askotan bihurtzen da gure erakusketa honetan.
Erakusketa kolektibo honek hurrengo artisten lana dakarkigu: Vincent Labaume, Juan Perez Agirregoikoa, Alex Reynolds, Tânia da Fonte, Elena Ciobanu, Bertille Bak, Oriol Vilanova, colectivo Field Work, Christine Meisner, Karlos Martinez B., Yael Bartana, Marine Hugonnier eta Lene Berg.
Ondoren proposatutako jarduerak erakustaretoko ohiko ordutegian burutuko dituzte, dinamizazio zerbitzu honetaz eta jendearen arretaz arduratu ohi diren Ereiten Kultur Zerbitzuakeko langileek.
Koldo Mitxelena Kulturuneak eskaintzen dituen zerbitzu guztien moduan, jarduera guztiak doakoak dira eta euskaraz zein gaztelaniaz izango dira.
Publiko orori zuzendutako bisita gidatuez gain, familientzako jarduerak eskaini nahi ditugu hilean behin, 6 urtetik 99ra. Helduez lagundutako haurrak (lantegiaren dinamikak bi umeko heldu baten presentzia ezinbestekoa egiten du).
Jarduera hau 3 multzotan banatuko da:
Etxeko historia: Nortasuna. Talde lanean arituko gara koloreak eta formak landuz. Emaitza, geure adierazgarri den logo, armarri edo bandera izango da. Uztailak 20, larunbata (12 etan edo 17 etan).
Etxeko historia: Kokapena. Etxe edo gordeleku bat diseinatuko dugu barrutik eta kanpotik, bakoitzak gehien gogoko duen eran, eta familia bakoitzaren beharrizan imaginarioen arabera. Abuztuak 17, larunbata (12 etan edo 17 etan).
Etxeko historia: Kontakizuna. Istorio bat eratuko dugu taldeka, eta hau azaleratzeko moduak ugariak izango dira; marrazkia, txotxongiloak, antzerkitxoa… Irailak 14, larunbata (12 etan edo 17 etan).
Izen-ematea, kmbisitagidatuak@ereiten.com edota 943.112.756 telefonoan egin beharko da erakustaretoko ohiko ordutegian, asteartetik larunbatera 11:00tik 14:00ra eta 16:00tik 20:00ra. 15 pertsonako edukiera izango dute tailerrek.