Pasaiako udalaren arte bilduma
Pasaiako Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak, ZABALDIYA bildumaren bigarren zenbakia argitaratu du, Pasaiako udalaren arte bilduma izenburupean
Liburu honek Pasaiako Udalak urteetan bildu, eta udal eraikinetan sakabanatuta dituen artelanak jasotzen ditu, baita kalean dauden eskulturak ere. Modu horretan, Udalak bistaratu nahi ditu pasaitarrek ezagutzen ez dituzten lanak, edo ezagutu arren, behar adinako balioa eman gabekoak.
Larraitz Arretxeak eta IƱaki Berriok burutu dute lan hau. Lehenengoak obren katalogazioa eta sailkapena egin ditu, bigarrenak, argazkiak.
Eta Arte bilduma honekin zuzenean gozatzeko, 2015eko udazkena aldera erakusketa bat antolatuko da, Pasaiako lau barrutietan batera, zirkuitu moduko bat eginez.