Hormek diote
DSS2016 programa barruan Hormek diote proiektuan parte hartuko dugu.
Hormek diote arte eta teknologia bidezko interakzioa batzen dituen esku-hartzea da. Bost hormatan, Donostian, Pasaian eta Errenterian.
Hormak bizikidetzaren balioa komunikatzeko bitarteko bezala ulertua. Hormak gure egunerokoaren parte dira eta igarotzen ditugun espazio publiko eta pribatuak mugatu, eusten… dituzte. Hormek diote muralen bidez egunerokoan dugun harreman horren bozgorailu izan nahi du, baina oztopo beharrean bizikidetza ikur bihurtuz.
Hormetan gauztuko diren lanak bertako artistek zein atzerrikoek egingo dituzte: Mentalgassik, Judas Arrietak, Harsak, Jenny Karna-Escalantek, Ismael Iglesiasek, Igor Rezolak, Horma Chic kolektiboak edota Las Chicas de Pasaik-ek.
Hormak 2015eko udazkenean margotuko dituzte, eta 2016an berriro ere beste arte adierazpen batzuen (dantza, zinema…) lekuko izango dira.