Artzeren omenaldia eta Harria Hitz

Ekainaren 16a egun berezia izango da, zalantzarik gabe.

Joan zitzaigun Joxean Artze Agirre. Eta hurrengo larunbatean, ekainaren 16an, omenaldi herrikoia egingo zaio Usurbilen.

Egun horretarako antolatutako egitarau zabalaren barruan, 10:30etik 11:30era, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko dugu herrigunean.

Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu. Eta, jakina, Artze anaiek ere, oharkabean ia, rol garrantzitsua jokatu zuten susperraldi horretan. Gehiago jakin nahi izatera… ordubeteko ibilbidetxo honetan parte hartzera animatzen zaitugu.

EGUNA ETA ORDUA: Ekainak 16, larunbata, 10:30

EGITARAUA:

10:30 Usurbilgo frontoian elkartu

10:35 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean (Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua)

11:30 amaiera

HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro

Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).