Harria Hitz bisita UEUren ikastaroan

Uztailaren 12-13an, Usurbilgo Artzabalen, UEU-ren udako ikastaroen baitako Jakin Jardunaldia eskainiko da.

 

1968ko udaberrian, mundu berri baten aldarria egin zen Parisen, Berlinen, Pragan zein Mexikon. Baita Euskal Herrian ere. Urte erabakigarriak izan ziren utopia kritiko eta eraikitzaileak pentsatu eta praktikan jartzeko.

50 urte geroago, zeri deitzen diogu utopia? Zein dira gurean indar hartzen ari diren utopia berriak? Nola berritu ditzakegu?


Gogoeta horiek guztiak “eta beste hainbat” mahaigaineratuko dituzte jardunaldiotan (UEU-ren lotura honetan topatuko duzue saio hauei buruzko informazio guztia), eta geuk ere, 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu uztailaren 12ko arratsalderako; 18:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.

 

Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.


Horrez gain, TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa “Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea” ezagutzeko aukera izango dugu.


Gehiago jakin nahi izatera, pare bat orduko ibilbide honetan parte hartzera animatzen zaitugu.



EGUNA ETA ORDUA: Uztailak 12, osteguna, 18:00


EGITARAUA:

18:00 Usurbilgo frontoian elkartu

18:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean (Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua)

19:15 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita

20:15 amaiera


HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro

Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).