Harria Hitz bisita Ismael Manterolarekin

HARRIA HITZ bisitaren bigarren saioa burutuko dugu maiatzaren 4an. Oraingoan gidari berezi bat izango dugu gainera, Ismael Manterola EHUko Artearen Historiako irakaslea. Bere ezagutzaren bitartez 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, goiz-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.


Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez (Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua), Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.


EGUNA ETA ORDUA: Maiatzak 4, larunbata, 10:00


EGITARAUA:


10:00 Usurbilgo frontoian elkartu


10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean. Gidaria Ismael Manterola EHUko Artearen Historiako irakaslea izango da


11:00 Amaiera


HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira


INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro


Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez)