Amurrioko V. Onomastika topaketa: hitzak eta izenak
Azaroaren 10 eta 11 bitartean, Amurrioko herria euskal onomastikaren inguruko topaketaren lekuko izango da. Onomastika Elkartea erakundeak bultzatutako bosgarren topaketa izango da hain zuzen ere.
Bi egunetan zehar, partehartzaileek, tartean historialari, idazle, ikertzaile eta itzultzaile zenbaitek, aurreko mendeetako idatziak aintzat hartuz, Onomastika eta Lexikologiaren inguruko esparru desberdinak jorratuko dituzte, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako zenbait kasu adibide moduan jarriz, hala nola, Orozko, Zamudio, Goierri, Mutriku eta Leitza.
Josu LarraƱaga, David Peterson edo Joseba Sarrionandiarekin batera, gure lankide Iago Irixoak bere tartea izango du topaketa honetan. Gipuzkoako notario-protokoloetan eta udal-aktetan topa daitezkeen ekarpenen berri emango du, Oiartzungo kasuan begirada berezia jarriz.
Saioak, parrokiako Katekesian ospatuko direnak, doakoak dira baina aldez aurretiko inskripzioa derrigorrezkoa da.