Azaroak 30, zaintza kolektiboaren alde!
Zaintza sistema publiko komunitarioa eta unibertsalaren alde jarduteko deialdiaren aurrean, Ereitenek bat egiten du greba feministarekin eta enpresa itxita izango da bihar, azaroak 30.
Kultur arloan ematen ditu Ereitenek bere zerbitzuak. Kulturak alor soziala duelakoan eta gizartean eragiteko tresna delakoan. Gutxi edo asko, horretan saiatu gara edukiz eta ekintzaz. Orain, A30a medio eta zaintza sistema publiko unibertsalaren alde jarduteko deialdiaren aurrean, lan hitzarmenarekin, horren hobekuntzarekin nahiz berdintasun planarekin konsekuenteak izan behar dugula uste dugu.
Hori dela eta, A30ean enpresa itxita egongo da. Besteak beste, bulego nagusia itxita egongo da eta jendearen aurrean lanik ez da egingo.